Tituluaren gakoak
Laugarren industria iraultza dela-eta (4.0 industria) bizi dugun paradigma ekonomiko aldaketak eragin sakonak ditu enpresa kudeaketaren alor guztietan. Hala, enpresen kudeaketan kontuan hartu beharreko funtsezko elementu bihurtu dira enpresaren estrategia eta posizionamendu digitala, bezeroekiko harreman eredu berriak, edo teknologia berrien erabilera: hala nola Gauzen Interneta, ekoizpen adimenduna, sareko enkriptazio sistemak (Blockchain), fintech-ak, digitalizazioa.
Graduondoko proposamen honek erantzun egin nahi die antolakuntzen kudeaketaren alor digitaleko prestakuntza beharrei, espezializazio, birziklapen eta eguneratze bide bat eskainiz kudeaketaren arloko gradudun eta profesionalei.
Jakina denez, gero eta gaitasun digital gehiago eskatzen dira management alorrean, eta bat datoz eskaera horretan enplegatzaileak eta gradudunak. Espezializazio Ikastaro honen helburuetako bat da, hain zuzen, bere egresatuen enplegagarritasuna hobetzea.
Erakunde laguntzaileak: Ekonomistak. Ekonomisten Euskal Elkargoa, BIC Araba, Mercedes Benz Vitoria-Gasteiz, IDOM
Erakunde babesleak: Vitoria-Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia