Irakasleak
MIREN KARMELE GABANTXO URIAGEREKA
- Ezagutza arloa
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
- Saila
- Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- miren.gabantxo@ehu.eus
Miren Gabantxo-Uriagereka kazetaria da eta Doktoradutza Ikus-Entzunezko eta Publizitateko arloan egin zuen UPV/EHUn (2012).´Jordi Grau. Cine, amor y muerte' tesisa Santos Zunzunegui, Zine Historian Katedradunaren ardurapean egin zuen. Horretan, 1957-1994 bitartean, zinemagile kataluniarraren pelikulen azterketa sakona egin zuen diktadurapeko zentsura eta demokrazioaranzko bilakaera soziopolitikoa irudietan nola islatzen zen aztertuz. UPV/EHUko HAUtaldea ikerketa taldean parte hartu zue antropología bisuala egiteko. Gaur egun LAIDA/Gaur egungo Euskal Literatura ikertzen dagoen lan taldean dabil [www.laida.eus]. Izatez, Kazetaritzako Lizentziatura eta Masterra egin zituen UPV/EHUn eta horrez gain, beste Masterra badu Mondragon Unibertsitatean eginda `Interneteko Edukinen Garapenetan. Hainbat ikasgai garatu ditu euskaraz eta gazteleraz bai MUko eta bai UPV/EHUko unibertsitateko ikasleentzat, Giza Zientzien eta Komunikazioaren Fakultatean, gaur egungo narratiben inguruan, ikusentzunezko azterketaz eta bai komunikazio estrategia berrien gainean. Ikasleekin Erantzukizunezko Kazetaritza eta Komunikazio konpetentzien Transferentzia egitea asko ardura zaion kontua da. EITBrentzat lan egin zuen 90.eko hamarkadan, albisteak eta erreportaiak egiten gidoilari eta editore gisa. Gainera zortzi urtez unibertsitateko kudeaketan ibili da, Azpiegituretako Dekanorde moduan eta Kultura arduradun moduan UPV/EHUn.