GAKOAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Aho Kirurgia, Aho Medikuntza eta Inplantologia

Tituluaren gakoak

Master honek eskaintzen du prestakuntza espezializatua eta pertsonalizatua Aho Kirurgiaren eta Inplantologiaren alorrean eta Aho Medikuntzaren eta Patologiaren alorrean. Ezagutza teoriko sendoak eta praktika kliniko zabala eskuratzen dira, arlo klinikoan, irakaskuntzan eta ikerketan esperientzia handia duten irakasleen eskutik. Horren bidez lortu nahi da prestakuntza egoki bat, espezialista gisa aho kirurgiako eta inplante bidezko errehabilitazioko oinarrizko tekniketan, bai eta prestakuntza sendo bat ere aho medikuntzan eta patologian.

Hasteko, lehen master bat egiten da, 60 ECTS kreditukoa, urtebetean zehar; gero, 120 ECTS kredituko bigarren master bat, prestakuntza espezializatua osatzeko arlo honetan.

Irakaskuntza teoriko-praktikoa, irakaskuntza klinikoa eta ikerketako prestakuntza emateaz arduratuko dira UPV/EHUko irakasle prestigiodunak, esklusiboki dihardutenak aho kirurgiaren eta inplantologiaren alorrean eta aho medikuntzaren eta patologiaren alorrean, bai eta unibertsitatetik kanpoko irakasleak ere.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

6

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Iraila 2024

Iraila 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

15.000 €

Irakaslekua

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

ARRAZIOAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Aho Kirurgia, Aho Medikuntza eta Inplantologia

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Esperientzia kliniko eta akademiko handiko irakasle taldea.
  • Prestakuntza pertsonalizatua ikasle bakoitzarentzat, haren trebetasunen eta gaitasunen arabera.
  • Ikastaro monografikoak, nazioartean ospe handia duten kanpoko irakasleek emandakoak, gai espezifiko bakoitzean.
  • Informazio zientifikoa kritikoki irakurtzen ikastea eta ikerketan lehen urratsak egitea, lagungarri izango zaizkizunak garapen profesional pertsonalean.

IRUDIA - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Aho Kirurgia, Aho Medikuntza eta Inplantologia

IRTEERAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Aho Kirurgia, Aho Medikuntza eta Inplantologia

Irteera profesionalak

Irteera profesionalen artean daude Lehen Mailako Arreta Zentroetan lan egitea, edo aho kirurgian kualifikazio handiko profesionalak behar dituzten Odontologia Zentro pribatu/itunduetan.

Aho kirurgian espezializatu nahi duten pertsonentzat, hiru urteko prestakuntza eskatzen duten Europako Erkidegoko araudien arabera. Beraz, master hau egin ondoren, Aho Kirurgia eta Inplantologia Aurreratuko Masterra egin ahal izango da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak