Praktikak derrigorrezkoak dira. Ikasleei beren prestakuntza akademikoan lortutako ezagutzak aplikatzeko eta osatzeko aukera ematen diete. Sektoreko enpresetan egiten dira, bigarren urteko otsailean hasita. Kasu gehienetan, praktika TFM osatzearekin lotzen da.
Praktikak
Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak
UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktikek hezkuntza akademikoan jaso eta berenganatutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera eskaintzen die ikasleei.
Enpresa edo erakunde gisa interesa baduzue berezko master edo graduondokoren bateko ikasleei praktikak egiteko aukera eskaintzeko:
- Praktikak eskaintzeko interesgarritzat jotzen duzuen berezko masterra edo graduondokoa identifikatu ezazue. Hemen daukazue prestakuntza eskaintza osoa.
- Gurekin harremanetan jarri profesorado.ensenanzaspropias@ehu.eus mailaren bidez, hitzarmen bat adosteko.