TITULUAREN GAKOAK
Sektore aeroespaziala eta makina erremintakoa (ME) sektore estrategikoak dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Lehenengoa hazkuntza etapa sendoan dago, ekoizpenari eta, bide nabar, lanpostuen sorrerari dagokienean. Fabrikazio aurreratua Euskal Erkidegoko arlo estrategikoetako bat da, bai termino ekonomikoetan nola enpleguan, bereziki, MEren sektorean eta ekoizpen enpresetarako, beste sektore industrial batzuen kasuan. Sektore bien arteko elkarrekintza gauzatzeko, prestakuntza behar da diseinu eta fabrikazio mekanikoen abangoardian. Eskari eta behar honi erantzun nahi dio master honek.
Prestakuntza programak gaitasun eta trebetasunak eskaini nahi dizkie ikasleei bai diseinu mekanikoan (aeroegitura, aeroerreaktoreen osagai, ibilgailu espazial eta abarrenean), nola fabrikazio teknika aurreratuenetan (goi errendimenduko mekanizatua, fabrikazio aditiboa, industria 4.0 eta beste), goi prestakuntza eta berrikuntzarako sen berezia luketen pertsonak prestatuz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Kluster Aeroespazialaren (Hegan) eta Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Espainiar Elkartearen lankidetza dugu.
Erakunde laguntzaileak eta babesleak: Bizkaiko Foru Aldundia, HEGAN eta AFMrekin elkartutako enpresak