Irakasleak

XSLaren edukia

IRANTZU BARRIO BERAZA

Ezagutza arloa
Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
irantzu.barrio@ehu.eus

2006. urtean Matematikan lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Hainbat urte enpresa pribatuetan estatistikari lanetan aritu eta gero, 2012. urtean irakasle lanetan hasi nintzen UPV/EHUko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa sailean. 2015. urtean Matematikako doktoretza programan Proposal and validation of methodologies for the categorisation of continuous variables in the development of prediction models izeburua duen tesia defendatu nuen.



Gaur egun gradu eta masterrean ematen ditut klaseak. Hain zuzen, Matematikako graduan (2. mailako Probabilitateen Kalkulua eta 4. mailako aldagai anitzeko analisia), Biologiako graduan (1. mailako Bioestatistika) eta Matematikan, Estatistikan eta Konputazioan eredugintza eta ikerkuntza masterrean (eredugintza estatistikoa).



Ikerkuntzari dagokionez, ikerketa zientifikotik eratorritako konplexutasunei erantzuteko beharrezkoa den metodologia estatistikoare garapenean egiten dut lan batez ere. Bestalde, ikertzaileentzako euskarri metodologikoko lana egiten dut ere, bai Zienta eta Teknologia Fakultateko ikertzaileekin, baita inguruan dauden beste ikerkuntza zentro zein zentro teknologikoetako ikertzaileekin edota Euskat Estatistika Erakundearekin (EUSTAT). Orain arte 15 artikulu baino gehiago argitaratu ditut JCR-ean indexatutako aldizkarietan eta 10 kontratu baino gehiagotan parte hartu dut.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak