Fases-TUTORIA-ENTRE-IGUALES

Zenbat fase ditu?

Informazio eta hedapen fasea

  • Proposamena Ikastegiko Batzarrean aurkeztea. Foro horretan, irakasleez eta AZPkoez gain, ikasleek ere hartzen dute parte, Ikasleen Kontseiluko ordezkarien bidez. Ordezkariek lagundu dezakete ikasle tutoreak bilatzen, edukiak zehazten (zirkularrak idazten), eta tutoretza saio batzuetan ere egon daitezke.
  • Proiektua unibertsitate komunitate osoan hedatzea: ikasleei, irakasleei eta AZPkoei mezu elektronikoak bidaliz, ideia zabaltzeko informazio kartelak jarriz, etab.
  • Ikastegiko irakasle bat edo bi aukeratzea (irakasle kordinatzaileak) irakasle tutoreak hautatzeko, koordinatzeko, gainbegiratzeko eta haiei laguntza emateko.

Boluntarioak lortzeko fasea

  • Tituluko azken mailetako ikasleen artean proiektua eta deialdia hedatzea, ikasle berrien premiei erantzuteko funtsezko "eskarmentua" badutela uste dugun ikasleak aukeratzeko, eta ondorioz, lanaren helburua ezagutzen duten pertsonak aukeratzeko. Proiektuan parte hartzeak dituen abantailak ikusaraztea. Fase honetan, ikastegiko irakasleek eta ikasleen kontseiluetako ordezkariek eta ikasleen ordezkariek parte hartu ahal izango dute; betiere, hainbat material erabilita (kartelak, triptikoak...), ikasgelaz ikasgela joanda edo ikastegiko web baliabideak erabilita.
  • Ikastegiko barne deialdia argitaratzea. Hain zuzen, parte hartzearen ezaugarriak bertan bilduko dira: zereginak, eskaerak aurkezteko tokiak eta epeak, baldintzak, konpromisoak, etab.
  • Tutore ikasleek programan parte hartzeko hautapen irizpideak definitzea eta argitaratzea (tituluko ikasleak izatea, azkenengo mailetan matrikulatuta egotea, ikasketa espedientea, curriculuma –prestakuntza osagarria, hizkuntzak, unibertsitate barneko eta kanpoko eskarmentua–, mugikortasuna, ordutegi bateragarritasuna, eta abar).

Ikasle tutoreak aukeratzeko fasea

  • Talde/gela bakoitzerako gutxienez tutore lana egingo duen ikasle bat behar da. Proposatzen da bi ikasle izan daitezela taldeko (ahal dela, mutil bat eta neska bat, berdintasun irizpideak errespetatzeko).
  • Hautapen elkarrizketa. Bertan, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: eginkizunak gauzatzean pertsonak duen konpromisoa, parte hartzeko duen motibazioa, pertsona aktiboa eta "bizia" izatea, harremanetarako gaitasuna izatea, pertsona dinamikoa izatea, komunikazio gaitasuna edukitzea, unibertsitateko baliabideak ezagutzea, etab.
  • Behin Ikasle tutoreak hautatuta, koordinatzaileak hurrengo datu-fitxa bete beharko du. Epea: maiatzaren lehenengo hamabostaldia.

Ikasle tutoreen prestakuntza fasea

1. saioa:

  • Esku hartzeko metodologia
  • Unibertsitatea eta haren funtzionamendua ezagutzea

2. saioa:

  • Komunikazio trebetasunak

3. saioa (ikastegian):

  • Ikastegia eta titulua. Harrera eta orientazioa


Informazio eta orientazio administratiboa, akademikoa, soziala eta pertsonala bideratzeko beharrezko alderdi guztiak bete beharko ditu. Gainera, proiektuaren helburuei eta gauzatu beharreko eginkizunei buruzko informazioa eman beharko du, eta bide batez, berdinekin esku hartzeko baliabideak izan beharko ditu.

Prestakuntza saio bi emango dira, iraileko lehenengo asteko bi egunetan, goizez. Saio horien ordena desberdina izan daiteke campusaren arabera.  Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak kudeatuko ditu saio horiek.

1. saioa:

Esku hartzeko metodologia

  • Tutoretza plana, ikasle tutoreen eginkizunak
  • Esku hartzeko prozesua, esperientzia pertsonalak
  • Ikasle berrien profila
  • Proiektuan parte hartzeak dituen abantailak (aintzatespena)

Unibertsitatea eta haren funtzionamendua ezagutzea

  • UPV/EHUren egitura
  • Ikasleen ordezkaritza (ikasleen kontseiluak, ordezkariak, etab.)
  • Araudiak (unibertsitatean jarraitzekoa, gestiokoa, kexen protokoloa, etab.)
  • Bekak, matrikula izapideak, baliokidetzeak...
  • Ikasleentzako zerbitzuak
  • Ekimenak (kultura, kirolak, etab.)

2. saioa:

Komunikazio trebetasunak

  • Nola hitz egin jendaurrean, komunikazio trebetasunak
  • Enpatia eta malgutasuna. Motibazio teknikak. Premiak hautematea
  • Berdinen arteko harremana, talde dinamika

3. saioa (ikastegian):

Saioa: Ikastegia eta titulua. Harrera eta orientazioa

  • Unibertsitate ikastegien antolamendua
  • Instalazioak eta baliabideak. Espazioen erabilerari buruzko araudia
  • Ikasketa plana, tutoretzak, ebaluazioa, araudia, etab.
  • Nahitaezko praktikak eta borondatezko praktikak (Practicuma)
  • Truke programak, etab.

Esku hartzearen fasea

Esku hartzearen plangintzan alderdi desberdinak hartuko dira kontuan, parte hartzen duten ikastegien esperientzian oinarrituta:

  • ORDUTEGIA: komeni da hilero ordubete gordetzea lehenengo mailako ikasleen eta ikasle tutoreen egutegi akademikoan.
  • SAIO KOPURUA: ikastegi bakoitzak bere premiei ondoen egokitzen zaion saio kopurua erabaki dezakeen arren, guztira 6-8 saio izatea komeni da.
  • TALDE BILERAK: ahal dela, proposatzen da saioak talde/klase osoarekin egin beharrean, talde txikietan egitea.
  • IKASLE TUTOREAK: taldeko/klaseko bi ikasle aukeratzea gomendatzen da.
  • IKASTEGIAK IKASLE TUTOREEI BABESA EMATEA: garrantzitsua da ikasle tutorea koordinatzaileak lagunduta joatea, batez ere, lehenengo saioetan.
  • ZIRKULARRAK: komeni da saioetan zer landuko den zehaztuko duen programa bat prestatzea ikasle tutoreekin batera eta saioak egin orduko argitaratzea.