Erakundeen konpromisoak

Gizarte zerbitzuek eta unibertsitateak elkarrekin eta sarean egindako lana ezinbestekoa da programaren helburuak lortzeko:
- Haurrak eta Nerabeak Babesteko Zerbitzuen sarearen konpromisoak: goi mailako hezkuntzako ibilbideak goiz detektatzea (egoitza harrerako neurriren baten pean dauden neska-mutilek 16 urte betetzen dituztenetik aurrera, datuak biltzea haiek lortu nahi duten hezkuntza mailari eta ibilbideari buruz, eta neska-mutiloi ikasketekin jarraitzeko dituzten aukeren berri ematea).
- Gizarteratzeko Gizarte Zerbitzuen sarearen konpromisoak: ostatuarekin eta baliabide ekonomikoekin lotutako neurriak ezartzea, unibertsitateko ikasketak egin nahi dituztenek ikasketa horiek arrakastaz egiteko aukera izan dezaten.
- UPV/EHUren eta foru aldundien baterako konpromisoak (aldizkako bileren bitartez): programaren berri ematea tartean sartutako zerbitzuetan, parte hartzen duten pertsona guztien jarraipen teknikoa egitea eta ekimenaren ebaluazioa egitea.