suplemento-europeo-titulo

Tituluaren Gehigarri Europarra (TGE)

Tituluaren gehigarri europarra (TGE) Europako Batzordeak, Europako Kontseiluak eta UNESCOk diseinatutako dokumentu bat da, estatu espainiarrean egindako ikasketa ofizialen nazioarteko gardentasuna areagotzeko eta ikasketa horien onarpen akademiko eta profesionala errazteko helburua duena, eta, horretarako, unibertsitateko tituluan jasotako informazioa osatzen du. Hiru hizkuntzatan ematen da: gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.

Graduko eta masterreko ikasketak

Unibertsitateko graduko edo masterreko titulua eskatuko duten pertsonek tituluarekin batera jasoko dute gehigarri europarra.

Unibertsitateko graduko eta masterreko titulua TGErik gabe jaso zuten pertsonek, eta TGE eskuratu nahi badute eskaera aurkeztu beharko dute. Horretarako web-inprimaki hau bete behar dute.

Boloniako erreforma baino lehenagoko ikasketak

Aipatutako ikasketak egin dituzten pertsonek ikastegiko idazkaritzan eskatu behar dute TGE. Eskaera egin eta handik astebetera eskuratu ahal izango dute, gutxi gorabehera.

Doktorego programak

Doktorego programen kasuan Unibertsitateen Ministerioak oraindik ez du onartu tituluaren gehigarri europarra emateko gida.
 

UPV/EHUko arauak

  • Ebazpena, 2014ko urriaren 16koa, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearena eta Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena. Honen bidez agindua ematen da argitaratzeko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2014ko urtarrilaren 30eko Erabakia, zeinaren bidez aldatzen den tituluaren gehigarri europarra (TGE) UPV/EHUn emateko prozedura
  • Ebazpena, 2011ko abenduaren 21ekoa, Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, Tituluaren gehigarri europarra (TGE) UPV/EHUn emateko prozedura ezartzeko dena
  • Zirkularra, 2011ko ekainaren 13koa (pdf, 34.48 KB), Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, Boloniako erreforma baino lehenagoko titulazioetarako eta erreforma horretara egokitutako titulazioetarako TGE emateko prozedura bateratzeko dena
  • Ebazpena, 2006ko urriaren 24koa, Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreordearena, Tituluaren Europar Gehigarria (TEG) UPV/EHUn emateko prozedura ezartzeko dena

TGEaren arautegi orokorra

  • Real Decreto 195/2016, de 13 de mayo, por el que se establecen los requisitos para la expedición del Suplemento Europeo al Título Universitario de Doctor
  • Real Decreto 22/2015, de 23 de enero, por el que se establecen los requisitos de expedición del Suplemento Europeo a los títulos regulados en el Real Decreto 1393/2007
  • Real Decreto 1002/2010, de 5 de agosto, sobre expedición de títulos universitarios oficiales
  • Real Decreto 1044/2003, de 1 de agosto, por el que se establece el procedimiento para la expedición por las universidades del Suplemento Europeo al Título (SET)

Arautegi orokorra