Gaur egungo mundua Informazio, Komunikazio eta Elektronika Teknologietan oinarritzen da gero eta gehiago; orduan, arlo hauetan prestatutako profesionalak eskatzen du gure gizarteak. Titulu honek esandako formazioa ematen du zure aktibitate profesionala edozein sektoretan burutzeko: komunikazioak, industria, entretenimendua, multimedia, segurtasuna, medizina, produkzioa, automozioa, garraiobidea, aeronautika, merkataritza, hezkuntza, ikerkuntza eta abar.
Titulazio honek hiru espezialitate ditu UPV/EHUn, horrela ikasle bakoitza hiru arlo teknologiko nagusitan hezten da eta horietako batean espezializatzen da:
- Elektronika: Ibilgailu elektrikoa, energia berriztagarriak, Industria 4.0, sentsoreak, mikroprozesadoreak, sistema digitalak, dispositibo elektronikoak eta abar.
- Telekomunikazio Sistemak: Komunikazio mugikorrak, zuntz optikoa, radio eta telebista sistemak, satelite bidezko komunikazioak, haririk gabeko sistemak, irudi-tratamendua eta abar.
- Telematika: Internet eta beste komunikazio sareak, cibersegurtasuna, mugikorretarako app-en programazioa, telematiko eta multimedia zerbitzuak, big data eta abar.
Graduak Telekomunikazioko Ingeniaritza Teknikoko gaitasun profesionalak ematen ditu, eta Telekomunikazioko Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean zuzenean sartzeko aukera ematen du.
Ezagutza arloa
Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikastegia
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,23 €
Gutxieneko nota
5 ezohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
120 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Harremanak enpresekin praktikak egiteko.
- Enpresek gradu honetako tituludunen eskaera handia dute.
- Sare sozialetako, auto elektrikoko, hiri adimenduetako, gauzen Interneteko, 5G-ko, Adimen Artifizialeko, Industria 4.0ko eta abarreko ingeniaritza da.
- Eduki erakargarriak eta ikasketa praktikoa goi mailako laborategi teknologikoetan: multimedia, komunikazio sareak, elektronika eta abar.
Sarrera-profila
Elektronika eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak interesatzen bazaizkizu, gure gizartearen hobekuntzan lagundu nahi baduzu teknologiarekin, organizazio kapazitatea baduzu eta matematika eta fisika ezaguerak badituzu, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua da bilatzen ari zarena.
Irteera profesionalak
Arlo askotan lan egiteko aukera izango duzu:
- Sare eta Zerbitzu Telematikoen eta ekipo elektronikoen diseinua, konfigurazioa, instalazioa eta mantentzea.
- Industria orokorrean: produkzioa, fabrikazioa, automatizazioa, Industria 4.0.
- Operadoreak eta sare, irrati-difusio eta telebista enpresak.
- Zientzia, ikerketa eta garapena, irakaskuntza.