Irakasleak
LOURDES DE LA VILLA LISO
- Ezagutza arloa
- Irudigintza
- Saila
- Irudigintza
- Ikastegia
- Arte Ederren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- lourdes.delavilla@ehu.eus
Arte Ederretan lizentziaduna (2000) eta doktorea (2011) UPV/EHUn. Unibertsitate horretako irakasle 2018tik. Euskal Arte Garaikideko Espezialitate Diploma egin zuen (2001).
Doktorego tesi baten zuzendarikide izan da, eta beste bat zuzentzen du. Ikerlari bisitari izan da CIPEIn, Mexikoko Nazio-Unibertsitate Autonomoan. Artista egoiliarra izan da BilbaoArten (2010) eta Bregenzko Kunsthausean, Austrian (2010). Sorkuntza sustatzeko zenbait erakundeko dirulaguntza jaso ditu: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutua, BBK fundazioa eta BilbaoArte.
Egile da hainbat argitalpenetan: 5 artikuku zientifiko, zenbait arte-artikulu, liburu kapitulu 1 eta 2 liburu. Komunikazioak aurkeztu ditu 2 biltzarretan. Hainbat nazio zein nazioarteko talde-erakusketa egin ditu, eta 8 banakakoak.
Lantzen dituen ikerketa lerroak, ikusizko funtzioari buruzko ulermenetik abiatzen dira, arte ikuspuntua hartuta. Gaur egokitzen zaiona nagusiki hau da: memoriari buruzko azterlan bat, zeinean memoria hartzen den ikusizko konzientziak planteatzen duen arazotik sortzen den berariazko eremua bezala.
Ohi ematen duen irakaskuntza hau da: Laborategia (Arteko Gradua, Sorkuntza eta Diseinuko Gradua, eta Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Gradua) eta Proiektuak I (Sorkuntza eta Diseinuko Gradua). Eman du Sorkuntza eta Berrikuntza Prozesuak eta Metodologiak (Sorkuntza eta Diseinuko Gradua), eta emango du Irudigintza III (Arteko Gradua).