Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Artearen eta diseinuaren historia, teoria eta nozioak eta sortzaileen produkzio materiala eta pentsamendua ezagutzea, haien obren eta testuen bidez.
- Artearen hizkuntzei eta lan-eremuei lotutako materialak, prozedurak, teknologiak eta trebetasun teknikoak erabiltzea, aplikazio-esparru guztiei lotutako arazoen konponketan erabiltzeko.
- Artearen jakintza hainbat eremutan aplika daitekeen jakintza teknikoa dela jakitea.
- Berrikuntza-estrategiak, pentsamendu heuristikoaren baliabideak, ikerketa eta zalantza kritikoa eta metodologia sortzaileak erabili eta sakonean ezagutzea, ideiak sortzeko, produkzioan aplikatzeko eta eremu guztiak ulertzeko.
- Erakusteko eta ereduz adierazteko teknikak aplikatzea, lan-proiektuen ondoriozko informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko.
- Konfigurazio- eta proiektazio-baliabideak erabiltzea, hala nola prototipoak, hiru dimentsioko modeloak, marrazketa eta baliabide informatikoak.
- Lan-eremuetako informazio-iturriak eta praktika eguneratua, eta artearen eta diseinuaren esparruko metodologia zientifikoa identifikatu eta ezagutzea.
- Produkzioen eta haien gizarte-testuinguruen arteko erlazioak ezagutzea, eta haien funtzio eta esanahiek kultura garaikidearen eta berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta bakearen kulturaren inguruko ikuspuntu gogoetatsu eta kritiko bat eskuratzeko duten garrantzia ulertzea.
- Proiektuak egiteko oinarrizko jakintzak, atzerriko hizkuntza baten jakintza, printzipioak, trebetasunak, metodoak eta metodologiak erabiltzea, planteamendu-fasetik produkzio-fasera arte, era autonomoan edota diziplinarteko talde batean.
- Proiektuak kudeatzea.