XSLaren edukia

Diseinuaren Historia Orokorra26940

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Sorkuntza eta Diseinuko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26940

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgaiaren helburua seriean egindako eta balio estetiko-erabilgarriak dituzten objektuen historia egitea da. Beraz, baldintza ekonomiko eta sozial jakin batzuek eragindako mugimenduen eta aurrerapen teknologikoen historia aztertzea izango da irakasgaiaren egitarauan aztertutakoa.

Aldi berean, artista diseinatzaileak irudikatutako lana industria baliabideek behin eta berriz errepikatzeko ematen duten aukeraz eta gai horien merkataritzak sortzen duen sareaz ohartaraztea izango da bigarren helburua. Hau da, zerbaiti diseinua izena emateko bete behar dituen urratsak zein diren zehaztea: proiektua, produkzioa, salmenta.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Graduko zeharkako gaitasunak

G7. Sorkuntzaren eta diseinuaren historiari, teoriari eta nozioei buruzko ezagutzak erabiltzea, baita sortzaileen ekoizpen materialari eta pentsamenduari buruzkoak ere, beren obra eta testuen bidez.

G8. Kalitatezko informazio-iturriak identifikatzea eta erabiltzea, haien erabilera praktiko eta eguneratua beren lan-eremu guztietan, bai eta artearen eta diseinuaren esparruko metodologia zientifikoa ere.

Graduaren gaitasun espezifikoak

G4. Proiektuei ekiteko oinarrizko ezagutzak, printzipioak, trebetasunak, metodoak eta metodologiak erabiltzea, planteamendu-fasetik produkzio-faseraino, modu autonomoan edo diziplina anitzeko talde batean integratuta.

K10. Diseinuaren esparruko ekoizpenen eta horiek gertatzen diren gizarte-testuinguruen arteko harremanak identifikatzea, eta ekoizpen horien funtzioek eta esanahiek kultura garaikidearen ikuspuntu gogoetatsu eta kritikoa eskuratzeko duten garrantzia ulertzea.

Ikastaroko gaitasun espezifikoak

K3. Diseinuaren teoriaren, historiaren eta kritikaren alderdi garrantzitsuei buruz hausnartzea, argudiatzeko irizpide propioak eraikitzeko.

K6. Azalpen eta adibide-teknikak erabiltzea, proiektuetatik eratorritako ideiei, arazoei eta konponbideei buruzko informazioa ahoz, ikusiz eta idatziz transmititzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

- 1. Sarrera. Kontzeptuaren gaineko arazoak.

- 2. Diseinuaren hastapenak. Industria-iraultza garaia eta Victoriar aroa.

- 3. Artea eta industria XIX. mendean. 1851. urteko Nazioarteko Erakusketa. Arts and Crafts mugimendua.

- 4. Modernismoa: Émille Gallé, Tiffany, Héctor Guimard, Alphonse Mucha, Mackintosh, Van de Velde, Gaudi.

- 5. Alemania eta Estatu Batuak XX. mendeko lehendabiziko hamarkadetan. Ford, AEG, Werkbund, Peter Behrens.

- 6. Deco Artea eta Le Corbusier.

- 7. Diseinua eta abangoardia. Futurismoa, kubismoa, errusiar abangoardiak, neoplastizismoa, Dadá eta surrealismoa.

- 8. Bauhaus.

- 9. Eskandinaviar diseinua.

- 10. Italiar diseinua.

- 11. Diseinu postmodernoa eta 80ko hamarkada.

- 12. XX. mende bukaerako diseinua.

MetodologiaToggle Navigation

• Klase magistralak osagai teorikoa du funtsean, eta ikasgaiaren gai-zerrendako edukiak garatzen dira bertan. Gai bakoitzean jarduera osagarriak proposatuko dira, hala nola testuak irakurtzea edo hainbat material kontsultatzea (ikus-entzunezkoak, online baliabideak, etab.). Batzuetan, obren azterketa eta iruzkinak egiteko ariketa praktiko laburrak egingo dira. 1 h 15 minutu irauten du, astero bi egunetan.

• Ikasgelako Taldea praktikoa da, eta hainbat zeregin egitera bideratuta dago. Zeregin horien ondorioz, talde-lan praktikoa egingo da (2 edo 3 kide gehienez), eta irakasgaiaren kalifikazioaren % 30 ebaluatuko da. Lan horren garrantzia, metodologia eta gauzatzeko prozesua osatzen duten jarduerak aparteko dokumentu batean zehaztuko dira.

• Landa-praktikak – Ahal den neurrian, landa-praktika bat edo gehiago programatuko dira lauhilekoan zehar. Ikasleak diseinuarekin lotutako erakundeekin eta ekitaldiekin harremanetan jartzera bideratuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturtearen bukaeran ikasle bakoitzak idatzitako azterketa egin beharko du. Azterketak bi zati izango ditu, bat teorikoa eta bestea praktikoa, irudien iruzkina egin ahal izateko.

Azken kalifikazioan kontutan hartuko dira aurkezten diren lanak, ikaslearen parte hartzea eskoletan eta antolatzen diren aktibitateetan.

Ebaluazioaren banaketa honela izango da:

- Garatu beharreko azterketa idatzia : %70

- Taldeko lanak: %25

- Banakako lanak (iruzkinak, irakurketak, aurkezpenak…): %5

Lan praktikoekin media egin ahal izateko ikasleak azterketa 5 batekin gaindituta izan beharko du.

Ohiko deialdia

Ebaluazio-sistema mistoa da, 1. eta 2. zikloko Gradu irakaskuntzetarako Kudeaketa Araudiaren arabera.

Irakasgaiaren kalifikazioa jarraian zehazten diren proba eta betekizunen ondorioa da:

- Azken proba idatzia: gai teorikoen azalpena eta irudien iruzkin historiko-artistikoen garapena. Azkeneko notaren ehunekoa: %70.

- Saio praktikoetan aurkeztutako lanen, artelanen iruzkin ezberdinak eta irakurgaien baloraziozko laburpenak. Azkeneko notaren ehunekoa: %30.

Oroigarria: 5. edo 6. deialdian dauden ikasleak ez ditu bere taldeko irakasleak ebaluatuko, egoera horietarako espresuki sortutako legezko tribunalak baizik.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasleari (eskari arautu bat dago eta ikastegiaren web gunean dago eskuragarri) eta, horretarako, 9 asteko epea izango du ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

Azken ebaluazioan, honako probak eta zereginak gauzatu beharko dira:

1. Proba teoriko-praktikoa:

- Gai teorikoen azalpena eta irudien iruzkin historiko-artistikoen garapenari amaierako notaren %50a dagokio.

- Ahoz defendatu behar izango da irakasleak proposatutako gai teoriko bat. Defentsa honi amaierako notaren %30a dagokio.

2. Irakasleak proposatutako bat edo zenbait bakarkako lan indibidual aurkeztu beharko dira. Hauei amaierako notaren %20ª dagokio. Zeregin hauek ez aurkeztea amaierako notaren ehuneko honen galera suposatuko du. Ohiko deialdiari uko egiten dion ikaslearen ardura izango da irakasgaiaren irakaslearekin kontaktuan jartzea jakiteko lan praktiko motak eta hauek egiteko irizpideak. Zeregin hauek irakasleari entregatu beharko zaizkio azterketen garaian irakasgairako zehaztutako proba teoriko-praktikoaren egunean.

Bai etengabeko ebaluazioa aukeratzen duen ikaslearen kasuan bai azken ebaluazioa aukeratzen duenarenean, proba eta zeregin ezberdinetan ortografia eta gramatika- koherentziako akatsek nota jeitsi dezakete suspenditu arteraino diskurtsoa ez delako egokitzen unibertsitate-maila batetara.

Ezohiko deialdia

Ikasleak irakaslearekin horrela adosten badu, kurtsoan zehar praktiketan izandako emaitza positiboak kontserbatu daitezke eta amaierako notaren %50a balio duen proba idatzi bakar bat egin daiteke.

Kurtsoan zehar praktiketan emaitza negatiboak eta praktikarik egin gabe daukaten ikaseek, azken ebaluazio baten eskubidea daukate honako proba eta zereginez osatuta:

1. Proba teoriko-praktikoa:

- Gai teorikoen azalpena eta irudien iruzkin historiko-artistikoen garapenari amaierako notaren %50a dagokio.

- Ahoz defendatu behar izango da irakasleak proposatutako gai teoriko bat. Defentsa honi amaierako notaren %30a dagokio.

2. Irakasleak proposatutako bat edo zenbait bakarkako lan indibidual aurkeztu beharko dira. Hauei amaierako notaren %20ª dagokio. Zeregin hauek ez aurkeztea amaierako notaren ehuneko honen galera suposatuko du. Ohiko deialdiari uko egiten dion ikaslearen ardura izango da irakasgaiaren irakaslearekin kontaktuan jartzea jakiteko lan praktiko motak eta hauek egiteko irizpideak. Zeregin hauek irakasleari entregatu beharko zaizkio azterketen garaian irakasgairako zehaztutako proba teoriko-praktikoaren egunean.

Proba eta zeregin ezberdinetan ortografia eta gramatika- koherentziako akatsek nota jeitsi dezakete suspenditu arteraino diskurtsoa ez delako egokitzen unibertsitate-maila batetara.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

• BÜRDEK, B.: Diseño. Historia, teoría y práctica del diseño industrial. Bartzelona, Gustavo Gili, 1994

• DE FUSCO, R.: Historia del Diseño. Bartzelona, Santa&Cole, 2005

• HESKETT, J.: Breve historia del diseño industrial. Bartzelona, Ediciones del Serbal, 1985

• MEGGS, P. eta PURVIS, A.: Historia del Diseño Gráfico. Bartzelona, RM Verlag, 2009

• TORRENT, R, eta MARÍN, J.M.: Historia del Diseño Industrial. Madril, Ediciones Cátedra, 2007

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

14:30-15:42 (1)

08:30-09:42 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 00M5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA TEORICA 1G9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

15:42-17:18 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 00M5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

09:42-11:18 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 1G9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

14:30-15:42 (1)

08:30-09:42 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 00M5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA TEORICA 1G9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

15:42-17:18 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 00M5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

09:42-11:18 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 1G9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

11:30-12:42 (1)

08:30-09:42 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 0B11.1.1 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA TEORICA 0B11.1.1 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:42-13:30 (1)

09:42-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 0B11.1.1 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA TEORICA 0B11.1.1 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)