XSLaren edukia

Marketineko ikerketa28314

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28314

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikuspegi murrizte batetik, merkatu-ikerketa helburu komertzialetarako balio duen inkesten eta aplikazio estatistikoen bilketa hutsa bezala ikus liteke, baina errealitatean adimen lehiakorrerako tresna bat da, hau da, inkestak biltzea eta analisi estatistikoak aurrera eramateak ez du balio handiko emaitzik emango, eta, batez ere, ez da erabilgarria izango aldez aurretik enpresa/elkartearen arazoak eta aukerak ez baditugu ulertzen eta horiekin lotura bat ezartzen, enpresa/erakundeari lehiakortasun handiko ingurune batean bizirauteko aukera ematen dioten erabakiak hartzera bideratua.



Ideia hori abiapuntutzat hartuta, irakasgaiak ikasleak marketin arloan erabakiak hartzeko merkatua ikertzen ikastea du helburu. Marketin-informazio-sistemen ikuspegi orokor batetik, merkatu-ikerketa-prozesuak, metodologiak eta tresnak lantzen dira, taldean publizitate-komunikazio eta harreman publikoko proiektuak garatzeko.



Irakasgai honek aurreko ikasturteetan emandako irakasgaietan (ikasturte bakoitzeko bat) lortutako ezagutzak osatzen ditu: Komunikazioari aplikatutako estatistika (1º), Komunikazioko Ikerketa Metodoak (2º), eta Komunikazioaren Eraginkortasuna (3º). Halaber, neurketa-tresnak eskaintzen ditu, komunikazio- eta marketin-planetan orientaziorik onena lortzeko balio dituztenak, hortaz, honako irakasgaietarako erabilgarriak: Marketin Estrategikoa eta Interaktiboa (4º), Komunikazio Estrategikoa eta Operazionala (4º), Harreman Publikoen Teknikak (4º).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK



1. Ustiapen estatistikoak lantzea.

2. Txosten exekutiboak prestatzea.

3. Gaitasun analitikoa, erabakiak hartzeko ikuspegitik.



GAITASUNAK



Oinarrizkoak eta orokorrak



G001 - Teorien, kontzeptuen eta metodologien ezaguera eta esanahia eta garrantzia ulertzea komunikazioaren diziplinarteko eremuaren eta bereziki publizitate- eta harreman publikoetako tekniken testuinguruan.

G002 - Teoriak eta tresna metodologikoak aplikatzea komunikazio prozesu eta testuinguru ezberdinetan praktikatzeko.

G003 - Komunikazio-arazoak konpontzeko sormen-ikuspegi berriak sintetizatu, garatu eta aplikatzea.

G004 - Gertaerak, gizarte-prozesuak, testuak eta komunikazio-proiektuak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta kritikoki baloratzea.

G005 - Lan eta ikerketen proiektuak, lorpenak eta emaitzak jariotasunez, eraginkortasunez eta argudiatuz komunikatzea eta erakustea, genero, formatu eta publizitate eta harreman publikoko euskarri ezberdinetan.

G006 - Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin lotutako gaitasunak eta trebetasunak garatzea, erabakiak hartzeko eta emaitzen ebaluaziorako irizpide informatuak aplikatuz.

G007 - Publizitate-komunikazioko eta harreman publikoetako, eta, oro har, informazioko edukiak eta prozesuak garatzeko gaitasunak eta teknikak, teknologiak eta baliabideak aplikatzea.

G008 - Helburuak identifikatzera eta ekintzak planifikatzera zuzendutako estrategiak diseinatzea eta proiektatzea, publizitate eta harreman publikoetako proiektuak garatzeko testuinguruan.

G009 - Lanbide-ingurune eta errutinen ezagutza eta esperientzia eskuratzea, merkatuak eskatzen duen publizitate eta harreman publikoen arloko profil profesional ezberdinen lan errealitatera hurbiltzeko.

G010 - Hainbat iturritako informazioa eta dokumentazioa bilatu, hautatu, lehenetsi eta aztertzea, bere edukia forma eta narrazio estrategia ezberdinetara egokituz.

CB1 - Ikasleek frogatu dutela DBH orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela, eta, testu-liburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, normalean bere ikasketa-eremuaren abangoardiako ezagutzak dakarren zenbait alderdi ere barne hartzen dituen mailan aurkitzen da.

CB2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lan edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen jakitea eta beren ikasketa-eremuan argudioen garapena eta defentsan eta arazoen ebazpenaren bidez frogatu ohi diren trebetasunak izatea.

CB3 - Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna dutela (normalean beren ikasketa-eremuan) izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai garrantzitsuei buruzko hausnarketa barne hartzen duten epaiak egiteko.

CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak helarazi diezazkiotela publiko espezializatuari zein ez-espezializatuari.

CB5 - Ikasleek ondorengo ikasketak autonomia maila handiarekin aurrera eramateko beharrezkoak diren ikaskuntza-gaitasunak garatu dituztela.



Zeharkakoak



CT5 - Informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitala.

CT7 – Pentsamendu kritioa.

CT8 – Talde-lana.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgai teorikoen zerrenda:



1. Marketin informazio sistema baten kontzeptua eta osagaiak.

2. Iturriak eta Ikerketa arloak.

3. Marketin ikerketa prozesua.

4. Interneteko marketinerako ikerketa-baliabideak.

5. Adimen artifiziala eta marketin-ikerketa.



Ikasgai praktikoen zerrenda:



- Datu-baseak eratu eta aztertu.

- Galdetegiak diseinatu.

- Eztabaida taldeak aurrera eramatea.

- Marketin edukien ikerketa.

MetodologiaToggle Navigation

Azalpen-klaseak elkarrekintzarekin.

Produktu/zerbitzu bati buruzko benetako ikerketa.

Ikasgelako praktikak.

Talde dinamikak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA



Saio magistralak eta ikasgelako praktikak jarraitu dituzten eta irakasleak ezarritako epean eta moduan entregatu dituzten ikasleak atxikitu daitezke modalitate honetara. Azterketa teorikoa gainditu beharko da irakasgaia gainditzeko.



Ikasleen Ebaluazioa Arautzen duen Araudiko 8.3 artikuluaren arabera, ebaluazio jarraia utzi eta azken ebaluazioari atxikitu nahi duten ikasleek ebaluazio jarraituari uko egitea idatziz aurkeztu beharko dio irakasgaiko irakasleari, lauhilekoa hasi eta lehenengo bederatzi asteetan.



AZKENEKO EBALUAZIO-SISTEMA



Etengabeko ebaluazioaren baldintzak betetzen ez dituztenek edo hari uko egin diotenek, deialdi arruntean parte hartu ahal izango dute azken ebaluazioaren baldintzetan:



a) Ikasketa-planak bere osotasunean jasotako teoriari buruzko idatzizko froga (%50).

b) Froga praktiko bat aurrera eramatea (%50).



Irakasgaia gainditzeko azterketa teorikoa gainditu beharko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian irizpide berdinak aplikatuko dira (nahi izanez gero, aurreko deialdian gainditutako partearen nota gordeko da).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela-n eskuragarri dauden edukiak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alexeeva Alexeev, Inna; Aparicio Obregón, Silvia (2021): Investigación de mercados. Fundación Universitaria Iberoamericana

Gehiago sakontzeko bibliografia

AAerasfor (2021): Diseño de encuestas y cuestionarios de investigación: organización de la investigación de mercados. Aerasfor.
Alexeeva Alexeev, Inna; Aparicio Obregón, Silvia (2021): Investigación de mercados. Fundación Universitaria Iberoamericana.
Antelo, Manel (2022): La génesis de los mercados: Teoría y práctica. Piramide
García del Junco, Julio; Ramírez García, Carolina; García Álvarez de Perea, Juan (2021). Administración y dirección de empresas para el marketing e investigación de mercados. Ediciones Pirámide.
Grupo Era (2022): Tratamiento y análisis de la información de mercados. Grupo era.
Grupo Era (2022): Investigación y recogida de información de mercados. Grupo era.
Grupo Era (2022): Entorno e información de mercados. Grupo era.
Marín Díaz, Gabriel (2022): Investigación analítica de mercados digitales. Universidad Internacional de Valencia.
Villaverde Hernando, Silvia ; Monfort de Bedoya, Abel; Merino Sanz, María Jesús (2020): Investigación de mercados en entornos digitales y convencionales: una visión integradora. ESIC Editorial.

Aldizkariak

Insights y Analytics: https://ia-espana.org/revista-semestral-investigacion-y-marketing/
Mercados y negocios. Revista de información y análisis: http://mercadosynegocios.cucea.udg.mx/index.php/MYN

Web helbideak

https://ia-espana.org/
https://esomar.org/
https://www.questionpro.com/es/investigacion-de-mercados.html
http://amr-health-care.micropanel.com/es/communities/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

13:30-15:30 (3)

12:00-13:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-15:00 (1)

Irakasleak