Titulazio honek prestakuntza dualeko ibilbide bat eskaintzen du. EHUduala Ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak betetzen ditu. Horrek esan nahi du ibilbide bat egin ahal izango duzula, unibertsitateko prestakuntza akademikoa eta zure prestakuntzarekin zuzenean lotutako ordaindutako lan-jarduera tartekatzeko. Ibilbide horretan sartzen bazara, banakako prestakuntza-proiektu bati eta unibertsitateko eta enpresako tutoreen laguntzari esker, bi mundu hauetan esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izango duzu.
Publizitatea komunikazio bide ordezkaezin bilakatu da egungo testuinguru ekonomiko eta sozialean, enpresa eta erakunde xumeenek ere, beren aurrekontuaren zati bat bideratzen dute publizitateko eta harreman publikoetako ekintzetara.
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Graduko prestakuntzarekin gai izango zara komunikazio kanpaina integralak diseinatu eta sortzeko, eraginkorrak eta XXI. mendeko hedabideetara egokituak (internet, bideojokoak, telebista, irratia, zinema, multimedia teknologia berriak eta telefonia mugikorra).
Era guztietako proiektu profesionalak egiten ikasiko duzu publizitate formatu desberdinetan eta bi aipamen edo ibilbide izango dituzu espezializatzeko: Komunikazioaren Arloko Zuzendaritza eta Sormena.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Campusa
Bizkaia
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,72 €
Gutxieneko nota
8,564 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
120 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Askatasun osoa izango duzu sormena eta pertsuasio gaitasuna baliatzeko.
- Lau ikasturte hauetan, interneten posizionatuko zara, komunikazio kanpainak diseinatuko dituzu eta zure portfolioa eta marka pertsonala sortuko.
- Egunean egongo zara publizitate lehiaketa eta jaialdi garrantzitsuenen inguruan eta zeure ideiak bertan ikusi aintzatetsita.
- Praktikak egin ahal izango dituzu McCann, DimensiĆ³n eta Atresmedia bezalako publizitate eta komunikazio agentzia eta hedabide nagusietan.
Sarrera-profila
Pertsona sortzaile eta berritzailea bazara, kulturaren, publizitatearen eta komunikazioaren munduarekin lotutako gaiak interesatzen bazaizkizu eta teknologia berriak oso gustuko badituzu, Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua duzu aukerarik onena.
Irteera profesionalak
Agentzietan, harreman publikoetako eta komunikazioko kabineteetan, enpresetan, eta erakunde publiko zein pribatuetan:
- Ikerketa eta plangintza estrategikoa
- Komunikazioaren kudeaketa eta produkzioa
- Publizitate sormena
- Diseinu grafikoa eta web diseinua
- Hedabideen kudeaketa eta plangintza
- Marketina
- Erakunde irudia
Eta irakaskuntzan eta ikerketan ere.