Publizitate idazkera28310
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (Plan berria)
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 28310
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Publizitate-testu batek informatu, limurtu, maitemindu, konbentzitu egin behar du. Publidazleek hitzak maite dituzte, hitzarekin jolas egiten dute eta ondo pasatzen dute; horrela hartzen dute testuek bizia, arima berezi eta sortzailea duten testuak. Publidazle edo copy batek idazketari buruz dauden arau asko alde batera utz ditzake, hitzak asma ditzake, jada badaudenak berrasmatu, eta ez da ezer gertatzen, publizitate komunikazioan faktore garrantzitsuenetako bat sedukzioa baita, eta limurtzeko, gezurra kenduta, ia denak balio du. Azken batean, aukera ugari ematen dizkigun hizkera berezitua garatu du publizitateak.
Publidazlearen lana ez da idaztera mugatzen, ideien sortzailea da arte zuzendariarekin batera. Bikote kreatiboa osatzen dute eta bien artean, testua eta layouta euskarri desberdinetara egokitzea lortu beharko dute. Horren araberakoa izango da kanpaina eraginkorra lortzea, euskarri batean funtzionatzen duenak ez baitu zertan besteetan funtzionatu. Gure sormenak ahalbidetzen duen beste euskarri daude, baina ohikoenak errepasatuz gero, online euskarriak eta offline euskarriak bereizi beharko ditugu. Euskarri horietan guztietan hitzak marrazten ikasiko du ikasleak.
Bigarren mailako irakasgai honek publizitate idazkeraren alor espezializatuan trebatuko ditu ikasleak, lehenengo mailan oinarri gisa honako irakasgaietan jasotakoan sakonduz: Euskararen erabilerak komunikabideetan, Berrien Idazkera Prentsan edo Informazio Generoak.
Publizitate Sormena izeneko moduluaren parte da irakasgaia. Arte Zuzendaritza, Diseinu Grafikoa eta Multimedia Errealizazioa irakasgaiekin batera, ikasleek sorkuntzaren alorrean maila profesionalean jarduteko gaitasunak eskuratuko dituzte.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ikasgaiaren bidez ikasleak honako gaitasunak eskuratuko ditu:
Marketing estrategia ulertzea eta publizitate estrategia diseinatzea.
Sormen estrategia hedabide tradizionaletan eta digitaletan aplikatzea.
Publizitate testu eraginkorrak idaztea.
Proiektuak ahoz azaltzeko gaitasuna lantzea.
Ikaskuntzaren emaitza horiek aurretik jasotako honako gaitasun hauek garatzen dituzte graduan:
Gaitasun orokorrak:
Publizitate-komunikazio eta harreman publikoetako eta, oro har, informazio-edukiak eta prozesuak garatzeko trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea
Helburuak identifikatzera eta ekintzak planifikatzera bideratutako estrategiak proiektatzea eta diseinatzea, publizitate-proiektuen eta harreman publikoen garapenaren testuinguruan; ingurune eta errutina profesionalen ezagutza eta esperientzia eskuratzea, publizitatearen eta merkatuak eskatzen dituen harreman publikoen eremuko profil profesionalen lanaren errealitatera hurbiltzeko.
Zeharkako gaitasunak:
Teoria eta tresna metodologikoak aplikatzea praktikan hainbat komunikazio-prozesu eta -testuingurutan
Komunikazio-arazoak ebazteko sormen-ikuspegi berriak sintetizatzea, garatzea eta aplikatzea
Gaitasun espezifikoak:
Ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko adierazpen- eta komunikazio-estrategiak garatzea, komunikabideetara egokituta.
Talde-lanean parte-hartze aktiborako, lankidetzarako eta erantzunkidetasunerako trebetasunak eta trebetasunak garatzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Publidazkeraren sarrera
1.1. Publidazlearen ardurak eta zereginak
1.2. Idazkera prozesuaren oinarrezko urratsak
1.3. Sormena eta publidazkera
2. Sormen estrategiaren diseinu eta garapena
2.1. Marketing estrategia eta markagintza
2.2. Sormen estrategia
2.3. Kontzeptualizazio prozesua
3. Publidazkeraren oinarrizko baliabideak
3.1. Erretorika
3.2. Baliabide grafiko-fonikoak
3.3. Maila morfosintaktikoa
3.4. Maila lexiko-semantikoa
4. Publidazkera aplikatua
4.1. Titularra
4.2. Eslogana
4.3. Testuaren gorputza
4.4. Irratiko kuinak
4.5. Spot-ak
4.6. Zuzeneko marketina
4.7. Online publizitatea
5. Idazkera elebidun eta eleanitza.
5.1. Hizkuntzen erabilera sinbolikoa.
5.2. HIzkuntza batean baino gehiagotan persuaditzea.
5.3. Publizitate itzulpena eso itzulsortzea.
MetodologiaToggle Navigation
Metodologia
Klase magistralak.
Kasuen eta joeren azterketa
Idazteko oinarrizko ariketa praktikoak
Proiektuak: publizitate-testuak idaztea, kanpainetako briefingei erantzunez
Proiektuen ahozko aurkezpena eta defentsa
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EBALUAZIO JARRAITUA
Irakasgai honetan ebaluazio jarraituaren sistema lehenesten da, era honetan antolatuta:
1. Alderdi teorikoa: garatu beharreko idatzizko proba (%20)
2. Alderdi praktikoa: hainbat zeregin ikasturtean zehar (%80):
A. Idazketa-ariketak
B. Proiektuak
C. aurkezpenak eta proiektuen ahozko defentsa
EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA
Ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiak jasotzen duen bezala, ikasleak uko egin diezaioke ebaluazio jarraituari, eta ebaluaziorako amaierako proba eskatu. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio irakasle arduradunari, irakasgaiaren lehenengo bederatzi asteetan.
AZKEN PROBA
Amaierako ebaluazio-sistemak zati teoriko bat ( % 50) eta zati praktiko bat ( % 50) izango ditu.
OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA
Ikasleak uko egin ahal izango dio ohiko ebaluazio-deialdiari. Horretarako, ebaluazio jarraituaren kasuan, idatziz jakinarazi beharko dio irakasle arduradunari, lauhilekoa amaitu baino hilabete lehenago, beranduenez. Kalifikazioa Ez aurkeztua izango da. Ebaluazioa azken proba baten bidez eskatu bada, ohiko ebaluazio-deialdiari uko egiteko nahikoa izango da probara ez aurkeztea. Kalifikazioa: Ez aurkeztua.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian egin beharreko probak zati teoriko bat (%50) eta zati praktiko bat (%50) izango ditu.
Ezohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da probara ez aurkeztea. Kasu horretan, ebaluazioa Ez aurkeztua izango da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasgaia garatu bitartean ikasleekin elkarreragiteko irakasleak eGela plataforman duen material oro nahitaez kontsultatu beharko da.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
APPLEGATE, E. (2005). Strategic copywriting: How to create effective advertising. Oxford: Rowman & Littlefield.
BENAVIDES, J. (1997). Lenguaje publicitario. Hacia un estudio del lenguaje en los medios. Madrid: Editorial Síntesis.
CURTO, V., Juan REY y JOAN SABATÉ (2013). Introducción a la redacción publicitaria y al proceso de conceptualización. Barcelona: UOC.
IEZZI, Teressa (2010). The Idea writers: copywriting in a new media and marketing era. New York: Macmillan.
LAKOFF, G., Mark JOHNSON (2017). Metáforas de la vida cotidiana. Madrid: Ed. Cátedra.
REY,J. (1997). Palabras para vender, palabras para soñar: Introducción a la redacción publicitaria (Vol. 19). Grupo Planeta (GBS).
TASCÓN, M. (ed.) (2012). Escribir en internet. Guía para los nuevos medios y las redes sociales. Madrid: Fundéu.
Gehiago sakontzeko bibliografia
ARRANZ, I. (2006). Hitza azti. Irun: Alberdania.
BIVINS, T. (2011). Public relations writing: The essentials of style and format (7th ed.). New York: McGraw-Hill.
BLY, R.W. (2006). The copywriter’s Handbook: A step-by-step guide to writing copy that sells (3th ed.). Owl Books.
CURTO, V., Juan REY y JOAN SABATÉ (2008). Redacción publicitaria. Barcelona: UOC.
DREWNIANY, B.L. & JEWLER, A.J. (2013). Creative strategy in advertising (11th ed.). Wadsworth Publishing.
DZAMIC, L. Designers and Art Directors Association of London. (2000). The copywriter’s bible (revised edition). London: Rotovision.
FERRER, E . (1994). El lenguaje de la publicidad. México : Fondo de Cultura Económica.
GURREA, A. (1999). Los anuncios por dentro. Leioa: Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea.
KELLY-HOLMES, H. (2005). Advertising as multilingual communication. Basingstoke: Palgrave Macmillan.
YOUNG, J.W. (2016). A technique for producing ideas. Stellar Editions.
Aldizkariak
Creative Industries Journal
Creativity Research Journal
Journal of Creative Communications
Thinking Skills and Creativity
Web helbideak
Advertising Age
Control Publicidad
DDB
Interactiva
Ipmark
Leo Burnett
Lola Mullenlowe
McCann
Revista Anuncios
Soyunamarca
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 17:00-19:00 (1) | 17:00-19:00 (2) | |||
17-30 | 16:30-19:30 (3) |
Irakasleak
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 16:30-17:30 (1) |
Irakasleak
16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 15:30-16:30 (1) |
Irakasleak
17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 17:00-19:00 (1) | 17:00-19:00 (2) | |||
17-30 | 16:30-19:30 (3) |
Irakasleak
17 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 16:30-17:30 (1) |
Irakasleak
17 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 15:30-16:30 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 09:00-11:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
17-30 | 10:00-11:00 (3) | 10:30-12:30 (4) |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 12:30-13:30 (1) |