XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27182

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27182

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana (GRAL) ezinbesteko baldintza da Publizitatea eta Harreman Publikoetan Gradua lortu ahal izateko. Laugarren mailako irakasgaia da eta 12 kreditu ditu.



Gradu Amaierako Lanean, jatorrizko proiektu, memoria edo azterlan bat gauzatu behar du ikasle bakoitzak banakako jardunean, zuzendari baten edo gehiagoren gainbegiratze-lanarekin. Lan horretan txertatu eta garatu beharko dira, hain zuzen, Graduko ikaskuntza-prozesuan zehar jasotako prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebetasunak.



GRAL burutu ahal izateko Publizitate eta Harreman Publikoetako graduko ikasleak honako mota hauetako lan bat aukeratu beharko du: (i)ikerketa lana komunikazio publizitarioaren zein harreman publikoen eremuan edo, (ii) publizitaterako edo harreman publikoetarako komunikazio, errealizazio edo produkzio proiektuaren diseinua eta garapena. Indibiduala izan arren, lana proiektu zabalago eta konplexuago baten atala izan daiteke, modu argian bereizten dena eta lan jardueran egoki definitua dagoen profil profesionalera lotzen dena.



GRALak erakutsi beharko du ikasleak graduaren zehar landutako gaitasun teoriko, praktiko, instrumental eta metodologikoak barneratu dituela . Hori dela eta, Gradu Amaierako Lana tituluarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari begira eta oro har, ikaslearen ikasketa-arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da, ikasleak gizarteari, zientziari, teknologiari edo etikari lotutako gai garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta proposamenak eman ditzan, eta gogoeta eta proposamen horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan daitezen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TITULAZIOKO GAITASUN OROKORRAK

-.Inguru eta errutina profesionalen ezagutzen eta esperientzien jabe egitea, merkatuak eskatzen dituen publizitatearen eta harreman publikoen eremuko profil profesionalen lan-errealitatera hurbiltzeko xedez. (G009)

-.Trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea oro har informazioko eta publizitateko eta harreman publikoetako komunikazioko edukien eta prozesuen garapenean.(G007)

-.Iturri desberdinetako informazioa eta dokumentazioa bilatzea, hautatzea, hierarkizatzea eta aztertzea, edukia narrazio-modu eta -estrategia desberdinetara egokituz.(G010)

-.Lanaren eta ikerketaren proiektuak, lorpenak eta emaitzak komunikatzea eta azaltzea etorriarekin, eraginkortasunez eta argumentatuta, publizitateko eta harreman publikoetako komunikazioko genero, formatu eta bitarteko desberdinetan.(G005)

-.Helburuak identifikatzera eta ekintzak planifikatzera bideratutako estrategiak proiektatzea eta diseinatzea, publizitateko eta harreman publikoetako proiektuen garapenaren testuinguruan.(G008)



TITULAZIOKO ZEHARKAKO GAITASUNAK

-.Komunikazioaren eta bereziki publizitateko eta harreman publikoetako tekniken diziplina (arteko) eremuaren testuinguruan teorien, kontzeptuen eta metodologien esanahia eta egokitasuna ulertzea eta ezagutzen jabe egitea.(G001)

-.Komunikazioko ekintzak, prozesu sozialak, testuak eta proiektuak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea modu kritikoan.(G004)

-.Teoriak eta tresna metodologikoak aplikatzea praktikari hainbat prozesu eta testuinguru komunikatibotan.(G002)

-.Ikuspegi sortzaile berriak sintetizatzea, garatzea eta aplikatzea komunikazio-arazoen ebazpenari.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Oro har, PUBLIZITATE ETA HARREMAN PUBLIKOAK TITULAZIOKO Gradu Amaierako Lanek honako egitura hauetako bat izango dute:

1.IKERKETAKO, ANALISIKO, BERRIKUSKETAKO edo GOGOETA BIBLIOGRAFIKOKO LANAK, teorikoak praktikoak,

metodo zientifikoa jarraituz bere ikerketa objektuaren ezagutza objektibo, egiaztagarri eta egokia ematen duena. 2.MARKETIN EDO/ETA KOMUNIKAZIO PLANAK, izaera praktiko eta aplikagarri nabarmenekoak eta azken lanerako ildo nagusiak jasotzen dituena.

3.LAN EDO/ETA PROIEKTU SORTZAILEAK ETA ESPERIMENTALAK.



IKERKETA-LANEN EGITURA

-Azala: lanaren izenburua, egilea, zuzendaria, gradua eta ikasturtea

-Laburpena (250 hitz) eta gako-hitzak

-Aurkibidea: orrialde-zenbaketa; beharrezkoa izanez gero, taulen eta grafikoen aurkibidea gehi daiteke.

-Sarrera: ikerketaren xedearen aurkezpena eta zehaztasuna, gaiaren egoerari buruzko laburpena, lanaren helburuen zehaztapena, lan-hipotesiak, (baldin badaude)..

-Metodologia: metodologiaren zehaztapena eta ikerketa xedearekiko duen egokitasunaren azalpena.

-Garapena: Ikerketa-prozesuan lortutako emaitzak.

-Ondorioak: sarreran planteatutako helburuekin modu koherentean ordenatuak.

-Erreferentziak: testuan aipatutako liburuak, aldizkari zientifikoetako artikuluak, tesiak, web orriak, etab.

-Eranskinak: taulak, irudiak, gidoiak edo zeinahi material osagarri. Lanaren originaltasuna adierazten duen dokumentu oro gehituko da eranskinean; elkarrizketak, datu-baseak, hau da, epaimahaiarentzat egindako lanaren froga izan daitekeen guztia. Informazio hori ematean iturrien anonimotasuna bermatuko da eta ikerkuntza zientifikoaren irizpide etikoak errespetatuko dira.



MARKETIN EDO/ETA KOMUNIKAZIO PLANEN EGITURA

• Azala: lanaren izenburua, egilea, zuzendaritza, gradua eta ikasturtea.

• Aurkibidea: orrialde-zenbaketa; beharrezkoa izanez gero, taulen eta grafikoen aurkibidea gehi daiteke.

• Sarrera: aurkezpena, metodologia eta/edo laburpen exekutiboa izan ditzake.

• Egoeraren azterketa: kanpo-analisia, barne-analisia, merkatuaren deskribapena, lehiaren analisia eta/edo produktuaren analisia barne har ditzake.

• Egoeraren diagnostikoa: AMIA analisiak edo egoera diagnostikatzeko beste tresna batzuk barne har ditzake.

• Erabaki estrategikoak: egoeraren diagnostikotik eta horrekin lotutako era guztietako erabaki estrategikoetatik eratorritako helburuak finkatzea, besteak beste, publikoak definitzea, publiko bakoitzarentzako mezuak bereiztea, marketin mix-a edo bitartekoen mix-a zehaztea, posizionamendu estrategikoa, ardatz sortzailea, erabaki estrategiko korporatiboak, segmentazio-erabakiak edo posizionamendu-erabakiak.

• Ekintzak: marketineko eta/edo komunikazioko ekintzen proposamenaren xehetasuna.

• Kronograma: proposatutako ekintzen inplementazioaren egutegi-laburpena.

• Aurrekontua: plana gauzatzeko aurreikusitako kostuaren laburpen orokorra.

• Kontrola: proposatutako helburuak betetzen diren zehazteko erabiliko diren ebaluazio- edo kontrol-metodoen deskribapena.

• Erreferentziak (aukerakoa): testuan aipatutako liburuak, azterlanak, erregistro estatistiko ofizialak, aldizkari zientifikoetako artikuluak, tesiak, web-orriak, filmak, audioak, dokumentalak, etab. Ahal denean iturriak orri-oinean aipatzea gomendatzen da, eta komunikazio-/marketin-planetan atal hori alde batera uztea.

• Eranskinak: egileak egokitzat jotzen duen edozein material osagarri. Gomendatzen da, 10.000-12.000 hitzetako muga betetzearren, egoeraren azterketa-puntuak informazio garrantzitsuena baino ez izatea eta eranskinak informazio osagarria emateko erabiltzea. Gainera, egindako lanaren originaltasuna frogatzen duten probak jaso behar dira eranskinetan, hau da, elkarrizketak, datu-baseak edo epaimahaiari egindako lanaren froga gisa balioko dion edozein elementu.



LAN SORTZAILEEN MEMORIAREN EGITURA

-Azala: lanaren izenburua, egilea, zuzendaria, gradua eta ikasturtea.

-Aurkibidea: orrialde-zenbaketa; beharrezkoa izanez gero, taulen eta grafikoen aurkibidea gehi daiteke.

-Sarrera: lanaren aurkezpena, ideiaren jatorria, interesa eta testuinguraketa, helburuak eta egilearen asmoak.

-Proiektuaren garapena: briefing, erreferentziak (dokumentazioa, aurrekariak eta inspirazioa iturriak), lanaren kronograma eta prozesu sortzailea.

-Erreferentziak: testuan aipatutako liburuak, aldizkari zientifikoetako artikuluak, tesiak, web orrialdeak, pelikulak, audioak etab.

-Ondorioak: Autoebaluazioa, egindako lanaren mugen deskribapena eta etorkizunerako proposamenak

-Eranskinak: Egileak inetresgarritzat jo dezakeen edozein gehigarria. Lanaren originaltasuna adierazten duen dokumentu oro gehituko da eranskinean; elkarrizketak, WIP edo making of-aren dokumentuak edo epaimahaiarentzat egindako lanaren froga izan daitekeen guztia.

Lan sortzaile motaren arabera beste atalak gehitu daitezke: sinopsia, pertsonaien garapena, gidoi literario eta teknikoa etab.



MetodologiaToggle Navigation

Gradu Amaierako lanak 12 ECTS kredituko balioa du eta ikaslearen 300 lan-orduren baliokidea da (bertaratzeko eta ez-bertaratzekoak).

- Aurrez aurreko orduak ikasleak jasotako mintegiei, tutoretzei eta defentsa publikoari dagozkie.

- Aurrez aurrekoak ez diren orduak, berriz, ikasleen lan autonomoari dagozkio; ordu horietan, ikasleak Gradu Amaierako Lana garatu, memoria idatzi eta defentsa publikoa prestatuko du.



A) TUTORETZA

Zuzendaria arduratuko da ikasle bakoitzari lanaren ezaugarriak azaltzeaz, baita ere lanaren jarraipena egiteaz eta garapenean hura orientatzeaz eta gainbegiratzeaz. Haren ardura da ere ezarritako helburuak eta graduko gaitasunak beteko direla bermatzea. Zuzendaritza lana bukatzean eta GRALa defendatu aurretik ikasleari eta proposatu epai-mahairi emango zaien txostena idatzi beharko du ere.

Tutoretza-lanaren saioak egutegi honen arabera egingo dira, gutxi gorabehera.

1. saioa – azaroa. Izena ematean izendatutako gai-arloaren baitako gaia zehaztea. Lan-egutegia

2. saioa – abendua. Jarraipeneko lehen saioa.

3. saioa – urtarrilla/otsaila. Jarraipeneko bigarren saioa.

4. saioa – martxoa/apirila. Jarraipeneko hirugarren saioa.

5. Saioa - maiatza. Amaierako lana ematea tutoreari eta defentsa publikoa prestatzea.



b) ASPEKTU FORMALAK

-Gradu Amaierako Lanaren luzera 10.000-12.000 hitzekoa izango da gutxi gora behera ikerketa-lanetarako eta marketin edo komunikazio planetarako, eta azala edo erantzukizunpeko adierazpenak barne hartu gabe. Bestalde, sormen-lanen memoriek ez dituzte 5.000 edo 6.000 hitz baino gehiago izango, salbuespen berberekin.

-Bibliografia modu egokian aipatu behar da, estandarra den estilotakoaren bati jarraituz, adibidez, APA, UNE Harvard edo Fakultatean egindako "Gizarte eta Komunikazio Zientzietan Bibliografia eta Aipuak Txertatzeko Moduari Buruzko Gidaliburua".

-Taulek zenbakituta eta izendatuta egon behar dute eta horren iturriak identifikatuta egon behar dute.

-Erabat debekatuta dago testuen zatiak hitzez hitz idaztea (izan liburuetakoak, aldizkari zientifikoetako artikuluetakoak, tesietakoak, web orrietakoak, etab.), baldin eta ez bada behar bezala aipatzen testuan aldez aurretik eta ez bada identifikatzen berau lortzen den iturria. Bestela, plagiotzat hartuko da eta lanak zero kalifikazioa izango du. Ikasleak jakin behar du Fakultateko irakaslegoak eskura dituela plagioari aurre egiteko eta detektatzeko tresnak, bai tutoretza prozesuaren zehar bai ikasleak GRALa bukatu eta aurkezten den unean.



C)ALDERDI ETIKOAK

l. - Gizakiekin, haien datuekin eta laginekin, animaliekin, edo agente biologikoekin edo genetikoki eraldatutako organismoekin ikerketa jardueraren bat egitea eskatzen duten lanen kasuan, tutoreak, lana mota horretakoa dela behin identifikatuta, ikasleari lagunduko dio baloratzen ondorio etikoen garrantzia eta azalduko dio nola bete lan akademietarako indarrean dauden jarraibide espezifikoak, UPV/EHUren ikerketa eta irakaskuntzaren arloko Etika Batzordearen webgunean argitaratuak.

2.- Aipatutako kasu horietan, UPV/EHUren ikerketa eta irakaskuntzaren arloko Etika Batzordearen jarraibideetan aipatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko ditu ikasleak, GRALa defendatzeko gainerako dokumentuekin batera. Alderdi hori arreta bereziz gainbegiratu beharko du tutoreak. Etika Zerbitzuak, bere aldetik, jarraibideak eta prozedurak etengabe hobetzen direla zainduko du, estandar etikoak betetzea errazteko eta betetze horren justifikazioa ahalik eta arinen egiteko.

3.- Egindako beste jarduera akademiko batzuetatik (praktikak, prestakuntza duala, etab.) eratorritako informazioa bigarren mailan erabiltzen duten lanen kasuan, 8. artikuluan xedatutakoa bete beharko da informazioa anonimoa izan dadin eta inplikatutako pertsonak ezingo direla identifikatuko bermatzeko, baina ez da aurkeztu beharko dokumentu gehiago. Hala ere, GRALean zehazki aipatu beharko da informazio iturria, bai eta zer egin den anonimotasuna bermatzeko ere. Alde horiek arreta bereziz gainbegiratu beharko ditu tutoreak.

4.- Ondorio etikoak dituzten lanen defentsan, epaimahaiak ebaluatuko du, baita ere, bete diren lan akademikoetarako indarrean dauden jarraibide etiko espezifikoak. Izan ere, ondorio etikoak ezagutzea eta jarraibideak betetzea zeharkako gaitasunak dira, ikerketa jarduerari ekiteko aukera ematen duten lanetan frogatu beharrekoak.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 25
    • Banakako lanak (%): 75

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

GRALaren AURKEZPENA ETA DEFENTSA

1-Ikasleak GAUR plataforman defensa eskatuko du eta Gradu Amaierako Lanaren lau kopia aurkeztu beharko ditu ikastegiko idazkaritzan, paperean eta/edo euskarri informatikoan, lanaren nolakotasunak bestelako bitartekoren bat eskatzen duenean.

2-Ikasleak aurrez aurre eta ekitaldi publikoan defendatu beharko du Gradu Amaierako Lana.

3-Ikasle bakoitzak bere Gradu Amaierako Lanaren helburuak, metodologia, edukia eta ondorioak aurkezteko gehieneko denbora izango du. Eta, ondoren, epaimahaiko kideek egin eta eskatu ahal izango dizkioten galdera, azalpen, iruzkin eta iradokizunei erantzungo die. Gradu Amaierako Lanaren defentsak, gehienez ere, 20 minutuko iraupena izango du.

GRALaren EBALUAZIOA

Ikasleak bere aurkezpena bukatutakoan eta zuzendariaren txostena ikusitakoan, ikasleari eman beharreko kalifikazioa eztabaidatuko du epaimahaiak,ondorengo ebaluazio-irizpideen arabera:



a)LANAREN PROZESUA. Abiapuntua zuzendariaren txostena izango da. Ebaluatuko da, besteak beste, lanaren interesa,konplexutasuna eta originaltasuna, ikaslearen arduraldia eta inplikazioa, epeak betetzea Gradu Amaierako Lana egitean.





b) LAN IDATZIA. Egindako lan motaren arabera ondorengo ebaluazio-irizpideen arabera:

b1.IKERKETA-LANEN kasuan: Aztergaiaren aukeraketa eta justifikazioa. Gaiaren egoera eta esparru teorikoaren azalpena. Diseinu metodologikoa. Emaitzak eta datuen analisia eta ondorioak. Idatziaren kalitatea.

b2.MARKETIN ETA/EDO KOMUNIKAZIO PLANEN kasuan: Testuinguru eta egoeraren azterketa. Helburu, estrategia zein ekintzen koherentzia analisiarekin. Ebaluazio eta kontrol metodoak. Kronogramaren eta aurrekontuaren egokitzapena. Idazketaren kalitatea.

b3.LAN SORTZAILEEN kasuan: Obraren edo proiektuaren justifikazioa. Erreferentzia testualen eta bisualen bilaketa eta dokumentazioa. Prozesu sortzailearen diseinua eta garapena. Kalitatea eta koherentzia teknikoa, artistikoa eta sortzailea, eta proposamen artistikoaren zehaztasun kontzeptuala. Lana edo proiektuaren memoriaren eta txostenaren kalitatea eta garapena. Idazketaren kalitatea.



C)AHOZKO DEFENTSA. Irizpide hauen arabera ebaluatuko da:

-Aurkezpenean erabilitako baliabideen kalitatearen balorazioa.

-Adierazpen-argitasunaren balorazioa.

-Planteatutako galderak ulertzeko eta erantzuteko gaitasunaren balorazioa.



GRALaren DEFENTSA ETA DEIALDIARI UKO EGITEA

-GRALa aurkeztu ahal izateko ikasleak GRALa matrikulatu beharko du ikastegiak ikasturte akademikorako xedatutako epeetan.

-Deialdia erabil ahal izateko ikasleak GAUR plataforman eskatu beharko du defentsa.

-Defensa ez eskatzeak deialdiari uko egitea da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

GRALaren AURKEZPENA ETA DEFENTSA PUBLIKOA

Ohiko deialdiarenak.



GRALaren DEFENTSA ETA DEIALDIARI UKO EGITEA

-.Deialdia erabili ahal izateko ikasleak GAUR plataforman eskatuko du defentsa.

-.Defensa ez eskatzeak deialdiari uko egitea da.

-.Matrikulak bi deialdi ofizialetarako eskubidea emango du ikasturte bakoitzean. Ezarritako deialdietan lana defendatu ez duten edo gainditu ez duten ikasleek berriro egin beharko dute matrikula hurrengo ikasturtean.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ez dago.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Arceo, J.L. (Ed.) (2004). Las Relaciones Públicas en España. McGraw-Hill.

Ateca, V.; Ganuza, J.J.; Prieto, J. (Eds.) (2021). Economía y Cultura. Una mirada hacia el futuro. Funcas.

Berganza, M.R. y Ruiz San Román, J.A. (Coord.) (2005). Investigar en comunicación. Guía práctica de métodos y técnicas de investigación social en comunicación. Madrid: McGraw-Hill.

Bigné, E. (2003). Promoción comercial: un enfoque integrado. ESIC.

García Uceda, M. (2010). Las claves de la publicidad. ESIC.

Hoyer, W.D.; MacInnis, D.J. (2010). Comportamiento del consumidor. Cengage Learning.

Kavounas, Alice (2013). Strategic thinking for advertising creatives. Barcelona. Ed. Promopress.

Kotler, P. eta Armstrong, G. (2014). Marketinaren Oinarriak. Deusto.

Kotler, P., Keller, K.L. (2012). Dirección de marketing. Pearson.

Maciá, Fernando (2019). Estrategias de marketing digital. Anaya.

Martínez, Celia; Herrero, Carmen; Marín, Lirio, y Hernández, José Miguel (2015). Derecho de la Publicidad. Thomson-Reuters.

Newark, Quentin (2002). ¿Qué es el diseño gráfico? Manual de diseño. Ed. Gustavo Gili.

Ortega Martínez, E. (2010). Publizitate-Komunikazioa. Deusto.

Wilcox Dennis L., Glen T. Cameron, Jordi Xifra (2012). Relaciones Públicas, Madrid: Pearson.

Xifra, Jordi. Manual de Relaciones Públicas e Institucionales, Madrid: Tecnos, 2011

Udako Euskal Unibertsitatea (2012). Publizitate Zuzenbidearen eraberritzea eta lehiaketa desleiala.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Acedo, Cristina (2013). Relaciones Públicas 2.0. Cómo gestionar la comunicación corporativa en el entorno digital. UOC.
Chaffey, Dave; Ellis-Chadwick, Fiona (2019). Digital Marketing:Strategy, Implementation and Practice. (7th Ed.) Pearson.
Clark, T.; Foster, L.; Sloan, L.; Bryman, A. (2021). Bryman’s Social Research Methods. Oxford University Press (6th ed.).
Croucher, S.M. and Cronn-Mills, D. (2022). Understanding communication research methods. A theoretical and practical approach. Routledge (3rd ed.).
Cuenca Fontbona, J. (2017). Cómo hacer un plan estratégico de comunicación (vol. III). La investigación estratégica preliminar. UOC.
Leal, A.; Quero, M.J. (2011). Manual de Marketing y Comunicación Cultural. Universidad de Cádiz.
Mahon, Nik (2010). Dirección de Arte en Publicidad. Barcelona: Gustavo Gili.
Marca Francés, G. (2017). Cómo hacer un plan estratégico de comunicación (vol. IV). La investigación estratégica de evaluación. UOC.
Matilla, K. (2017). Cómo hacer un plan estratégico de comunicación (vol. I). Un modelo de planificación estratégica, paso a paso. UOC.
Merrigan, G. y Huston, C. L. (2008). Communication research methods. Nueva York: Oxford University Press.
Oliveira, A. (2017). Cómo hacer un plan estratégico de comunicación (vol. II). Públicos y stakeholders. UOC.
Perloff, R.M. (2021) (7th Ed.) The Dynamics of Persuasion. Communication and Attitudes in the 21th Century. Routledge.
Satué, Enric (1988). El diseño gráfico. Desde los orígenes hasta nuestros días. Alianza Editorial.
Seitel, Frazer P. The Practice of Public Relations, 12ª ed., Boston: Pearson, 2014.

Aldizkariak

Comunicación y Sociedad
Comunicar
Pensar la publicidad
Profesional de la Información
Estudios sobre el Mensaje Periodístico
Gràffica.info
Journal of Advertising
Journal of Advertising Research
Journal of Marketing
Journal of Public Relations Research
Public Relations Review
Questiones publicitarias
Telos
Revista Internacional de Relaciones Públicas

Web helbideak

aimc.es
anuncios.com
autocontrol.es
Contrl Publicidad
cyberclick.es
dircom.org
euromonitor.com
foroalfa.org
iab: Interactive Advertising Bureau
infoadex.es
marketingdirecto.com
marketingnews.es
prnoticias.com
prsa.org
reasonwhy.es