Irakasleak
MARIA ELENA LEIÑENA MENDIZABAL
- Ezagutza arloa
- Merkataritza Zuzenbidea
- Saila
- Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila
- Ikastegia
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- elena.leinena@ehu.eus
Elena Leiñena Mendizabal Euskal Herriko Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko Irakasle Titularra da. UPV/EHUko Zuzenbidean (1993) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua (1982) eta Ekonomia, Gizarte eta Lege Zientzietan Doktore (Bartzelonako Unibertsitatea 2008).
1998tik urteaz geroztik klaseak ematen ditu UPV/EHUko titulazio desberdinetan: Abokatutza Masterrean, Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduan gehi Negozio Kudeaketa Gradu Bikoitzean, eta Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduan.
UPV/EHUko Ecodefi IKD-Irakasle Talde Egituratutako partaidea da. IKD ereduan oinarritutako material didaktikoa eta euskarazko zein gaztelaniazko eskuliburuak argitaratu ditu.
Ikertzaile ere bada, Unibertsitate, Berrikuntza eta Zientzietako Ministerioaren I+D+i hainbat proiektutan eta Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-taldeko partaidea da (A talde-kategoria) enpresa etikari buruzko Zuzenbidean.
Bere ikerketa-lerroak Lehiaren Zuzenbidea, Sozietateen Zuzenbidea, Garraioaren Zuzenbidea eta Merkataritza Zuzenbideko genero-berdintasuna dira. Aldizkari zientifiko hauetan argitaratu ohi du: Revista de Derecho Mercantil eta Revista de Derecho del Transporte.
UPV/EHUko Sozietateen Zuzenbideari, Publizitatearen Zuzenbideari eta Ekonomia, Enpresa eta Generoari buruzko Jardunaldien antolaketan parte hartu du.
UPV/EHU Berdintasunerako Zuzendaria da eta Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko Arbitraje Elkargoetako presidentea da
ORCID: 0000-0003-3879-787