Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Publizitateko eta Harreman Publikoetako Graduko Aurkezpena

Publizitatea komunikazio bide ordezkaezin bilakatu da egungo testuinguru ekonomiko eta sozialean, enpresa eta erakunde xumeenek ere, beren aurrekontuaren zati bat bideratzen dute publizitateko eta harreman publikoetako ekintzetara.

Publizitateko eta Harreman Publikoetako Graduko prestakuntzarekin gai izango zara komunikazio kanpaina integralak diseinatu eta sortzeko, eraginkorrak eta XXI. mendeko hedabideetara egokituak (internet, telebista, irratia, zinema, multimedia teknologia berriak eta telefonia mugikorra). Era guztietako proiektu profesionalak egiten ikasiko duzu publizitate formatu desberdinetan eta bi aipamen edo ibilbide izango dituzu espezializatzeko: Komunikazioaren Arloko Zuzendaritza eta Publizitatearen Arloko Multimedia Errealizazioa.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

juanesteban.arlucea@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Eskainitako plazak

Unibertsitate Kontseiluak baimendu gabe

botoia-liburuxka-Gizarte-eta-Komunikazio-Zientzien-Fakultatea

Grado-publicidad-relaciones-publicas-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Askatasun osoa izango duzu sormena eta pertsuasio gaitasuna baliatzeko.
  • Lau ikasturte hauetan, interneten posizionatuko zara, komunikazio kanpainak diseinatuko dituzu eta zure portfolioa eta marka pertsonala sortuko.
  • Egunean egongo zara publizitate lehiaketa eta jaialdi garrantzitsuenen inguruan eta zeure ideiak bertan ikusi aintzatetsita.
  • Praktikak egin ahal izango dituzu McCann, DimensiĆ³n eta Atresmedia bezalako publizitate eta komunikazio agentzia eta hedabide nagusietan.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Pertsona sortzaile eta berritzailea bazara, kulturaren, publizitatearen eta komunikazioaren munduarekin lotutako gaiak interesatzen bazaizkizu eta teknologia berriak oso gustuko badituzu, Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua duzu aukerarik onena.

Irteera profesionalak

Agentzietan, harreman publikoetako eta komunikazioko kabineteetan, enpresetan, eta erakunde publiko zein pribatuetan:

  • Ikerketa eta plangintza estrategikoa
  • Komunikazioaren kudeaketa eta produkzioa
  • Publizitate sormena
  • Diseinu grafikoa eta web diseinua
  • Hedabideen kudeaketa eta plangintza
  • Marketina
  • Erakunde irudia

Eta irakaskuntzan eta ikerkuntzan ere bai