Ingeniaritza dualeko ikasleek, txandakatze-metodologiaren bidez, ikasketa akademikoak eta enpresako lana uztartzen dituzte graduaren lau urteetan.
Ingeniaritza duala aldi berean gauzatzen da enpresan eta unibertsitatean. Modu horretan, enpresen eguneroko errealitatea bertatik bertara ezagutuko duzu, eta zeure ikasketak enpresen beharren arabera bideratzeko aukera izango duzu.
Ikasketa metodologia honi esker, arlo teknikoan eta kudeaketa arloan ardurak hartzeko gaitasun handia duen ingeniaria bihurtuko zara, enpresa ezagutza sendoa jasotzen duzun bitartean.
Diziplina anitzeko ingeniaritza formazioa da; ikasleari ikuspegi kritikoa garatzea ahalbidetzen diona, eta bere enpresako produktu eta prozesuak aztertu eta hobekuntzak edo berrikuntzak garatzeko gaitasuna ematen diona baita ere.
IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola UPV/EHUra atxikitako zentroa da. Unibertsitate formakuntza duala garatzen duen Estatuko lehenengo zentroa da.
Ezagutza arloa
Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikastegia
Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskola (IMH Campus)
Campusa
Gipuzkoa
Harremanetarako
Iraupena
4 urte
Kreditu kopurua
240 kreditu ECTS
Hizkuntzak
Euskara, ingelesa, gaztelania
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan 108 €
Gutxieneko nota Sarrera froga espezifikoa egingo da: USE emaitzaren %30 eta froga espezifikoaren emaitzaren %70 kontuan hartuko da onartua izateko
Eskainitako plazak
50 plaza, sarrera-frogarekin
Sarrera-profila
Betidanik izan baduzu kultura teknikoa eta zientifikoaren inguruko jakin-mina, diseinu industrialak, berrikuntzak, prozesu eta produktuen azterketa eta egiturak, informatikak, adierazpen grafikoa, matematikak eta fisikak liluratzen bazaitu, eta gainera ikasgelako hezkuntza enpresakoarekin aldi berean tartekatu nahi baduzu, aukera ezazu Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua.
Irteera profesionalak
Industria arloko edozein enpresetako sail gehienetan lan egin ahal izango duzu, baita ere Fabrikazio Aurreratuan zein Industria 4.0 delakoan, besteak beste ondoko arloetan:
- Prozesu eta produktuen hobekuntza eta berrikuntzan.
- Produktuaren diseinu-garapenerako bulego teknikoan.
- Produkzio-prozesuen plangintza, kontrol eta garapenean.
- Kalitate kontrolean.
- Proiektuen plangintzan eta arduretan.
- Enpresaren antolakuntzan eta plangintzan.
- Salmenta teknikoen arduretan.
- Lantaldeen zuzendaritzan.