XSLaren edukia

Genero eta Politika28325

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28325

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgaiaren deskribapena eta testuinguratzea:



Hautazko ikasgai hau Ikasketa Feministen eta Genero Ikasketen esparruan kokatzen da. Teoria eta praktika feministek esparru politiko(et)an egiten dituzten ekarpenak ikusarazi, aztertu eta praktikan jarri nahi ditu, bizitzea merezi duen mundu bat lortze aldera politika ikuspegi zabal batetik ulertuta eta gaur egun garrantzi berezia duten eztabaidetan zentratuta.



Helburuak



1. Generoa, adina, klase soziala, arraza, gorpuzkera etab. bezalako botere-egituren funtzionamendua ulertzeko tresna analitikoak eskuratzea.



2. Feminismoek Gizarte Zientzien pentsamenduari eta praktika kritikoari egindako ekarpenak ezagutzea.



3. Politika publikoei eta jarduera politikoari buruz hausnartzen ikastea, justizia sozialera bideratutako ikuspegi intersekzionalarekin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak



1. Kontzeptu, teoria eta ikuspegi metodologiko feministen esanahia, garrantzia eta ekarpenak ezagutu eta ulertzea, ingurune politikoko fenomenoak behatzeko.



2. Genero, arraza, klase, gorpuzkera etab. oinarrian dituzten botere-desberdintasunekin zerikusia duten arazo politikoei buruzko informazioa modu sintetikoan aztertzea, jarrera kritikoa garatuz eta lan profesionalean zorroztasun intelektual eta morala erabiliz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gaitegia



Gaitegiak honakoak ditu oinarri: sarrera orokorra; Teoria feministek Politika eta Administrazio Zientzietan egiten dituzten ekarpenetara hurbilpena; feminismoen kartografia; eztabaida garaikide garrantzitsuen azterketa feminismoetatik, politika publiko kritikoak irudikatze aldera.



I. zatia

1. gaia: Teoria feministak eta Politika Zientziak: topaguneak eta disidentziak.

2. gaia: Feminismoen kartografia kokatuak.



II. Zatia

3. gaia: Intersekzionalitatea: paradigma, tresna analitikoa eta metodologia.

4. gaia: Genero indarkeriak eta feminizidioak: kontzeptuak bereiztea errealitateak eraikitzeko.

5. gaia: Demokrazia, partaidetza politikoa eta ikuspegi feminista.

6. gaia: Zer aurpegi du gerrak? Ikuspegi kritiko feministak bakearen eta segurtasunaren inguruan.



III. zatia

7. gaia: Zaintzen krisia eta ekonomia politiko feminista.

8. gaia: Prostituzioa eta estigma.

9. gaia: Edertasunaren mitoa. Estereotipoak eta gaixotasunak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren metodologia



Irakasgaiak hainbat irakaskuntza-teknika izango ditu: irakasleak emango dituen azalpen-eskolak, banakako eta taldekako hausnarketaren eta eztabaidaren bidez landuko diren eztabaida-saioak, kasu-azterketak, aurrez ezarritako irakurketen eztabaidak, talde-lanak eta ikasgaiari egokitutako bideoak zein material digitalen erabilera, besteak beste.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa:



Irakasgaia ebaluatzeko modua jarraia da. Horrek esan nahi du izaera praktikoa duela, ebaluagarriak diren atazetatik abiatuta. Ataza horien gainean etengabeko feedback-a izango dute ikasleek, lorpenak eta hobetu beharrekoak identifikatze aldera.



Zehazki, ikasleek bi ataza-mota gauzatu beharko dituzte irakasgaia gainditzeko: bakarkakoak, azken notaren %50eko balioarekin, eta taldekoak, azken notaren %50eko balioarekin. Biak gainditu beharko dira ikastaroan kalifikazio nahikoa lortzeko.



Banakako lanaren helburua, gai zerrendarekin bat eginez gaurkotasunezko gai baten inguruko ikerketa bat egitea izango da, ondoren eskoletan aurkeztu eta honen inguruko eztabaida gidatuz.



Taldekako praktikei dagokienean, hauen gehiengoa ikasgelan bertan egingo da, irakaslearen gidaritzapean. Hauek bi zatitan banatuko dira: batetik, idatzizkoa ez den formatu batean, gaurkotasunezko gai bat ikuspuntu feminista batetatik jorratuko da (%25), eta bestetik, kasu ikerketa espezifiko bat burutuko da, beti ere gaurkotasuna duen gai baten inguruan (%25).



Ebaluazio ez jarraiari heltzen dioten ikasleek azken proba bat egingo dute, irakasleak aurrez eskainitako materialeak oinarri eta abiapuntu hartuta.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdia:



Ohiko deialdian, ebaluazio jarraiaren barruan, praktiken atala gaindituta duenari nota gordeko zaio (%50) eta idatzizko froga bat egin beharko du dagokion zati teoriko-praktikoa gainditzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Butler, Judith (2014): El género en disputa. El feminismo y la subversión de la identidad, Barcelona: Paidós.



Butler, Judith (2017): Cuerpos aliados y lucha política. Hacia una teoría performativa de la asamblea, Barcelona: Paidós, Espasa Libros



Cobo Bedía, Rosa (2017): La prostitución en el corazón del capitalismo, Madrid: Catarata



Cockburn, Cynthia & Dubravka Zarkov (eds.) (2002) The postwar moment: militaries, masculinities and international peacekeeping. London: Lawrence & Wishart.



Collins, Patricia Hill (2019). Intersectionality as critical social theory. Durham: Duke University Press.



Collins, Patricia Hill; & Bilge, Sirma (2016). Intersectionality. Cambridge (UK). Polity Press.



Crenshaw, Kimberlé (1989). Demarginalizing the intersection of race and sex: a black feminist critique of antidiscrimination doctrine, feminist theory and antiracist politics. University of Chicago Legal Forum, 1, 139-167. Disponible en: https://chicagounbound.uchicago.edu/cgi/viewcontent.cgi?article=1052&context=uclf



Cruells, Marta (2015). La interseccionalidad política: tipo y factores de entrada en la agenda política, jurídica y de los movimientos sociales [Tesis doctoral]. Barcelona: Universidad Autónoma de Barcelona. Disponible en: http://www.tdx.cat/bitstream/handle/10803/288224/mcl1de1.pdf Enloe, Cynthia (2014). Bananas, beaches and bases: Making feminist sense of internati politics. London: Pandora.



Enloe, Cynthia (2000). Maneuvers: The international politics of militarizing women’s lives. Berkeley & Los Angeles: The University of California Press.



Federici, Silvia (2018). Revolución en punto cero: trabajo doméstico, reproducción y luchas feministas (2ª ed.). Madrid: Traficantes de Sueños. Disponible en: https://www.traficantes.net/sites/default/files/pdfs/Revolucion%20en%20punto%20cero-TdS.pdf



Federici, Silvia (2018) Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria. Iraganeko eta gaur egungo sorgin-ehizak. Katakrak.



Fraser, Nancy (2015). Fortunas del feminismo: del capitalismo gestionado por el Estado a la crisis neoliberal. Madrid: Traficantes de Sueños. Disponible en: https://www.traficantes.net/sites/default/files/pdfs/Fortunas%20del%20feminismo%20-%20Traficantes%20de%20Sueños.pdf



Giles, Wenona & Hyndman, Jennifer (eds.) Sites of violence. Gender and conflict zones. Berkeley, Los Angeles & London: University of California Press.



Goikoetxea, Jule; Miralles, Nora; Garai, Estitxu; Lujanbio, Lore (2018) EAEko Demokrazia Patriarkala: Lan ordaindua, lan ez ordaindua, ongizate erregimena eta eremu sozio-politikoa. Emakunde.



Hooper, Charlotte. 2001. Manly States: masculinities, international relations and gender politics. New York: Columbia University Press.



Juliano, Dolores (2002): La prostitución: el espejo oscuro, Madrid: Icaria Editorial.



Lois, Marta & Alonso, Alba (coords.) (2014): Ciencia Política con Perspectiva de Género, Madrid: Ediciones Akal.



López, Silvia & Platero, R. Lucas (eds.) (2019): Cuerpos marcados. Vidas que cuentan y políticas públicas, Barcelona: Edicions Bellaterra



Lujanbio, Lore (2022) Zaintza eta gobernamentalitate neoliberala. 248-249, 61-72.



Mac, Juno & Molly Smith (2020). Putas insolentes. La lucha por los derechos de las trabajadoras sexuales. Madrid: Traficantes. Disponible en: https://traficantes.net/sites/default/files/pdfs/map59_Putas_interior_web.pdf



Mansbridge, Jane (1994). Feminism and democratic community. En Susan Okin; Jane Mansbridge (eds.). Feminism. Aldershot (UK): Edward Elgar, 633-644.



Martín, María Elena (2019) Ciencia política y género: una relación en los márgenes de la disciplina. Anuario latinoamericano Ciencias Políticas y Relaciones Internacionales, 8, 19-35. DoI: 10.17951/al.2019.8.19-35



Martínez-Palacios, Jone (coord.) (2017). Innovaciones democráticas feministas. Madrid: Dykinson; Oñati: Instituto Internacional de Sociología Jurídica de Oñati.



Mendia, Irantzu (2012) Trantsiziozko justizia: dilemank eta kritika feminista. Hegoa Lan-Koadernoak, 59, 1-40.



Mohanty, Chandra Talpade. 1988. ‘Under Western Eyes: Feminist Scholarship and Colonial Discourses’, Feminist Review. 30: 61-88.



Pateman, Carole (1970). Participation and democratic theory. Cambridge: Cambridge University Press.



Pateman, Carole (1995). El contrato sexual. Barcelona: Anthropos.



Picq, Manuela & Thiel, Markus. 2015. Sexualities in world politics: How LGBTQ claims shape International Relations. New York: Routledge.



Verge, Tània & Alba Alonso (2019). “La ceguera al género en el curriculum de Ciencia Política” Revista Internacional de Sociología 77 (3): e135. 

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:30-19:30 (1)

17:30-19:30 (2)

17-30

17:30-19:30 (3)

17:30-18:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

18:30-19:30 (1)

Irakasleak