Titulazio honek prestakuntza dualeko ibilbide bat eskaintzen du. EHUduala Ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak betetzen ditu. Horrek esan nahi du ibilbide bat egin ahal izango duzula, unibertsitateko prestakuntza akademikoa eta zure prestakuntzarekin zuzenean lotutako ordaindutako lan-jarduera tartekatzeko. Ibilbide horretan sartzen bazara, banakako prestakuntza-proiektu bati eta unibertsitateko eta enpresako tutoreen laguntzari esker, bi mundu hauetan esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izango duzu.
Politikak pertsona guztien egunerokoa blaitzen du, haien interakzio pertsonal eta profesional bakoitza. Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduaren bidez, Administrazio Publikoaren egitura eta funtzionamendua ez ezik, Gobernuarenak eta Legebiltzarrarenak ere ezagutuko dituzu. Zure trebakuntzaren oinarria izango dira ideia politikoak eta haien jatorriak, gizarte mugimenduak, alderdi politikoak eta hauteskunde prozesuak.
Arreta berezia jartzen da inguruko sistema politikoetan, albora utzi gabe Europako eta munduko erreferentziazko beste eredu batzuk. Gainera, graduak prestakuntza sendo bat emango dizu nazioarteko harremanetan.
Irakasgai instrumentalen bidez, ikerketa teknikak ezagutuko dituzu (inkestak, elkarrizketa sakonak, eztabaida taldeak), eta politika publikoen edo programa politikoen diseinua eta inplementazioa. Funtsezkoa zure etorkizuneko lanbidearentzat.
Aukera izango duzu hiru aipamen edo ibilbide hauetako batean espezializatzeko: Analisi edo Consulting Politikoa, Analisi eta Kudeaketa Publikoa, edo Nazioarteko Harremanak.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Campusa
Bizkaia
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,42 €
Gutxieneko nota
5 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
70 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Gizarteak hautabide politikoak eta konpromisozko erabakiak galdegiten ditu bere premiekiko. Gai izango zara horiek proposatzeko.
- Hiru ibilbide izango dituzu espezializaziorako edo zeure ikasketa plana diseina dezakezu, irakasgaiak zeuk aukeratuta.
- Gure gizartearen erakunde gakoen funtzionamendua ezagutuko duzu, esaterako Euskobarometroa, alderdi politikoak, sindikatuak eta udalak.
- Lehenengo enpleguan hasi ahal izango zara Lehen Aukera, Global Trainning eta bestelako beken bidez.
Sarrera-profila
Mundu globaleko gatazka sozial eta politikoek arduratzen bazaituzte, gaurkotasuna duten gai eta erronkak interesatzen bazaizkizu, gai politikoak eta herritarren partaidetza oso gustuko badituzu, eta, horrez gain, erakunde politikoek eta zure inguruko era munduko administrazio publikoak nola funtzionatzen duten ezagutu nahi baduzu, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan aurkituko duzu zure grina asetzeko leku egokia.
Irteera profesionalak
Administrazio Publikoa Ingurunea:
- Funtzio Publiko orokorra
- Funtzio Publiko espezifikoak: Partaidetza, Berdintasun teknikaria
- Tokiko garapeneko agenteak
- Gizarte ikerketan diharduten enpresa pribatuak
- Aholkularitza enpresak politika publikoen elaborazio, diseinu eta ebaluazioan
Analisi edo Consulting Politikoa:
- Karrera Politikoa
- Politika eta hauteskunde aholkularitza enpresei eta alderdi politikoei
- Aholkulariak komunikazio edo irudi publikoan
Nazioarteko harremanak:
- Karrera diplomatikora sartzeko oinarria
- Nazioarteko erakundeetako aholkularitza eta kudeaketa
- Funtzio Publikoa Europar Batasunean
Eta irakaskuntzan eta ikerkuntzan ere bai.