XSLaren edukia

Irakasleak

JON DIAZ EGURBIDE

Ezagutza arloa
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
jon.diaz@ehu.eus

Jon Diaz Egurbide (Legorreta, 1973) irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Hezkuntzaren Teoria eta Historia sailean.

2012. urtean aurkeztu zuen Jokin Zaitegiren ekarpenak euskal curriculumean: eginak eta asmoak tesia. Jokin Zaitegiren bizitza eta obra sakon aztertzen du lan honetan, batik bat, haren obrak hezkuntzarekin duen harremana. Aurretik ere egilearen inguruan Paulo Iztuetarekin elkarlanean Jokin Zaitegi: gutunak (2007) eta Jokin Zaitegiri idatzitako gutunak I-II (2007) liburuak prestatu zituen.

Jokin Zaitegiren obrari buruz egindako lanetan behar adina aztertua izan ez den ikerketa-ildo berri bat ireki du egileak saio honetan, abiapuntutzat bere ekarri pedagogikoa, bereziki, irakaskuntzan eta unibertsitate-ikasketarako autore klasikoen -gehienbat grekoen-, itzulpenean egindakoa. Horri loturik, bere ibilbide osoa ezagutzera eman du, gutunek ematen duten perspektiba pertsonala kontuan hartuz. Bide batez, haren obra orokorra ulertzeko hurbilketa biografiko moduko zerbait ere izan da, bere sorkuntzari oinarri soziologikoa ezarri diona.