Hezkuntza eta prestakuntza dira tresna eraginkorrenak bai gurea bezalako gizarte moderno baten garapenerako, bai gizabanako nahiz erakundeen hazkunderako. Gaur egungo jakintzaren gizarteak profesionalak behar ditu, aurrez aurre ditugun erronka berriei ekiteko. Haien esku dago transformazioaren motor nagusia.
Pedagogiako Graduak prestakuntza teorikoa eta praktikoa emango dizu prestakuntza sistemak eta prozesuak antolatzen, lantzen eta ebaluatzen ikas dezazun, hainbat arlotan. Hezkuntza eta prestakuntza ekintzak orientatzeko gai izango zara. Horretarako, prestakuntza jasoko duzu hainbat arlotan: giza eskubideak, komunikazioa, berrikuntza, psikologia, soziologia, gatazken ebazpena eta inklusioa, besteak beste.
Zentro, zerbitzu eta enpresa sare zabal bat dugu eskura, non nahitaezko praktikak egin eta lanbidea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzun.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Campusa
Gipuzkoa
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,72 €
Gutxieneko nota
9,834 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
55 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Ikasiko duzu esku hartze pedagogikoaren profesionala izaten eta baliabideen prestakuntza, ebaluazio eta gestioa ere bai.
- Egungo premietara egokitutako ikasketa plana: giza baliabideak, taldeetan esku-hartzeko estrategiak, hezkuntza komunikazioa eta abar.
- Praktikak enpresa eta gune ezberdinetan, non ezagutuko baituzu ekintza profesionalaren errealitatea.
- Graduko atal bat Europa, Amerika eta beste herrialdeetako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.
Sarrera-profila
Pertsonen eta erakundeen prestakuntzari, gizarte garapenari eta lanari lotutako guztia interesatzen bazaizu, gizarte trebetasunak eta ekimenerako gaitasunak badituzu eta, gainera, gizarte ingurunea errespetatzen duen persona bazara, zure lekua Pedagogiako Graduan dago.
Irteera profesionalak
Hainbat arlotan lan egiteko aukera izango duzu:
- Ikerketa eta hezkuntza: orientazio pedagogikoa, hezkuntza berrikuntza kabineteak; material didaktikoen sorkuntza; gurasoentzako kabinete pedagogikoa, pedagogia terapeutikoa, etab.
- Gizartea eta kultura: esku hartze pedagogikoa museoetan; gizarte zerbitzuak; hizkuntza normalizazioa eta eleaniztasuna; gizarte, hezkuntza eta kultura zerbitzu eta esku hartze enpresak; ezgaitasunari lotutako esku hartze zerbitzuak.
- Prestakuntza eta enpresa: etengabeko prestakuntza, laneko orientazioa, prestakuntza zerbitzuak (coaching, mindfulness, etab.), ikaskuntza soluzioak (e-learning), prestakuntza materialen diseinua, etab.