Irakasleak
EIDER GAMBOA RUIZ DE EGUILAZ
- Ezagutza arloa
- Hezkuntzaren Teoria eta Historia
- Saila
- Hezkuntza Zientziak
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- eider.gamboa@ehu.eus
Eider Gamboa (Donostia, 1975). Pedagogian lizentziatua (UPV-EHU) eta Hezkuntzan aplikatutako Teknologien Masterra (Rovira y Virgili Unibertsitatea). Momentu honetan unibertsitateko irakasleengan estresa eta burnoutaren eragina aztertzen ari da unibertsitatean azken urteotan eman diren antolaketa eraldaketetan begirada jarriz. Prozesuan zehar Bordeleko Unibertsitatean ikerketa egonaldia burutu du.
Irakaskuntzari dagokionean, gizarteratze eta baztertze prozesuak zein Pedagogia graduko practicumean ardazten da gaur egun gehiengo batean. Ikerketa guneen artean, besteak beste, programa, zentro eta Hezkuntza sistemaren ebaluaketa, Hezkuntzari aplikaturiko teknologiak eta hizkuntzen ikaskuntza alorretan lan egin du.
Gaur egun EHU-UPVko IKASBIZIA ikerketa taldeko kidea da Asier Huegun eta Pello Jauregirekin batera. Unibertsitate testuinguruan ikasten ikastea konpetentzia, gorputzaren ikuspegia irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan eta erlazio trebetasunen formakuntza dira taldearen ikerketa ardatzak.