XSLaren edukia

Irakasleak

GALDER GUENAGA GARAY

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia eta Kudeaketa
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
galder.guenaga@ehu.eus

Ekonomian lizentziaduna (1997) eta doktorea (2016) UPV/EHUn (Koldo Mitxelena Saria gizarte eta lege-zientzien jakintza arloan).



Unibertsitate horretako irakaslea 2000tik. Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkano ataleko Euskara eta Nazioarteko Harremaneko zuzendariordea (2003-2012), Bizkaiko Campuseko Euskara Batzordeko kidea (2004-2007) eta UPV/EHUko Euskara Batzordeko kidea (2011-2013).



Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) Ekonomia Saileko sailburua (2000-2012). UZTARO giza eta gizarte-zientzien aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea 2018az geroztik.



Hamarnaka ikasmaterial, ikerlan, artikulu eta liburu-kapituluren egilea edo egilekidea (euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez) eta estatuko eta nazioarteko biltzarretan hamaika ekarpen egindakoa. Hainbat ikerketa proiektutan aritu da.



Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: lidergoa erakundeetan; turismoa (garapena, produktu eta esperientzia berriak, marketina, etab.…); hezkuntza eta marketin esperientziala.