Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Autonomia emango dioten eta bakarkako eta taldeko lanerako, ekimenak garatzeko, erabakiak hartzeko, arriskuak bere gain hartzeko, lidergorako, ekintzailetzarako eta etengabeko hobekuntzarako gaituko duten trebetasun kognitibo, instrumental eta emozionalak aplikatzea.
- Ekonomia, lege, finantza eta merkataritzaren arloko informazioak erakundeen jarduera-eremu guztietan duen garrantzia ebaluatzea eta arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko baliagarriak izango diren txostenak egitea.
- Enpresa-jarduerarekin zerikusia duten gaietan gauzak erraztasunez, zuzentasunez eta arrazoiketa eta gaitasun kritikoa erabiliz adieraztea, ahoz zein idatziz.
- Gero eta globalizatuago dauden merkatuen testuinguruan errealitate ekonomikoa eta enpresa-errealitatea osatzen duten esparrua, elementuak eta erlazioak ulertzea.
- Lanbide-jardueraren garapenean IKTak eta atzerriko hizkuntzak txertatzea.
- Lanbide-praktika printzipio etiko sendoetan, konpromisoan eta erantzukizunean oinarrituta egotearen garrantzia barneratzea.
- Negozioen alderdi guztiei (antolamendua eta administrazioa, kontabilitatea, finantzaketa, fiskalitatea, marketina) lotutako prozesuak eta eragiketak ulertzea, eta kudeatzeko tresna egokiak aplikatzea.
- Negozioen kudeaketaren eremuan, lanbide-jarduera irizpide eta gaitasun egokiarekin garatzea.