Sartzeko erak
Hauek dira titulazio honetara sartzeko erak:
- Batxilergokoentzako sarrera proba. Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE)
- Goi mailako heziketa zikloetatik sartzea
- Unibertsitaterako sarbidea ematen duten atzerrian lortutako titulazioak
Onartua izateko prozesua
Izena online bidez eman beharko duzu 2024ko ekainaren 14tik uztailaren 1era bitartean. Zalantzarik izanez gero, hona jo: acceso@ehu.eus
Hau da matrikulatzeko behar duzun dokumentazioa:
- Datu ekonomiko eta estatistikoen inprimakia
- NANaren edo pasaportearen fotokopia
- Argazki bat, atzean izena eta deiturak idatzita
- Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia
- Matrikulako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria, unibertsitateko zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera (desgaituak, familia ugariak, , terrorismoko biktimak, genero indarkeriako biktimak edo bestelako kasuak, Prezio Publikoen Aginduak kasu bakoitzerako ezarritako baldintzen arabera).
- Beka eskatuz gero, eskaeraren inprimakia edo eskaeraren frogagiria.
- Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena.
Kontsultatu UPV/EHUra sartzeko izapideen egutegia.
Prezioak, ordaintzeko moduak eta bekak
Hona ikasturte honetako prezio publikoak Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideakn lehen aldiz matrikulatzeko.
ECTS kreditu bakoitzaren prezioa: 13,42 €
ECTS kreditua da Europako Unibertsitate Eremuko ikasketa planetarako erabiltzen den neurri unitatea
Beste hauek ere ordaindu beharko dituzu:
- Eskola-asegurua (gradua): 1,12 €
- Espediente akademikoa irekitzea (gradua): 27,96 €
- Matrikula-gastu fink,oinar istripu-asegurua barne: 30,68 €
Bi era daude ordaintzeko:
- Helbideratzea (gehienez 2 epe)
- Txartela/ Bizum/NireOrdainketa Wallet/abonu-agiria (gehienez 2 epe)