Irakasleak
Ana Maria Bilbao-Goyoaga Arenas
- Ezagutza arloa
- Ingeles Filologia
- Saila
- Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ana.bilbaogoyoaga@ehu.eus
Ingeles eta Alemaniar Filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1987) eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (2015). Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Elkano) lan egiten du enpresako ingeleseko irakasle atxiki gisa. Bertan, helburu espezifikoetarako ingelesaren irakaskuntzan-ikaskuntzan espezializatu da, eta arlo horretako 20 irakasgai eman ditu. Gradu Amaierako Lanak (36) zuzendu ditu eta epaimahaikide gisa parte hartu du 39 GRALetan.
1998tik aurrera, hainbat batzorde akademikotako kide izan da (Ikasketen Antolamendua, Kalitatea, Gradu Amaierako Lanak eta ikastegiaren 200. urteurreneko antolaketa), baita Ikasketen Antolamenduko zuzendariordea ere, eta 2021eko maiatzetik, Eleaniztasun eta Mugikortasuneko dekanorde da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Elkanon.
Bere ezagutza eta profila hobetzeko, 30 jardunaldi, ikastaro eta mintegitan baino gehiagotan parte hartu du. Liburu monografiko bat argitaratu du, baita lau liburu kapitulu ere, lau ikerketa artikulu nazioarteko ikerketa aldizkarietan, eta nazioarteko biltzarretan esku hartu du txosten askorekin. Gainera, bi libururen koeditorea izan da.
Bere ikerketa ildoak helburu espezifikoetarako ingelesaren irakaskuntzan oinarritzen dira, zehazki, enpresa txiki eta ertainetan ingelesa ikasteko estrategietan eta unibertsitateari aplikatutako enpresa simulatuaren metodologia berritzailean. Gaur egun, goi mailako hezkuntzako jasangarritasunari buruzko ikerketa proiektu batean parte hartzen du.