Breadcrumb

Sarrera-Nautika eta Itsas Garraioko Gradua

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua

Aplikazio habiaratuak

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua - Aurkezpena

Euskal Herriak itsas tradizio luzea du, eta gure kultura estu lotuta dago itsasoarekin. Pertsonen eta salgaien garraioak bultzada eman dio gure herriaren gizarte eta ekonomia garapenari. Itsasoari begira bizi izan gara eta bizi gara.

Gaur egun, salgaien itsas garraioak funtsezkoa izaten jarraitzen du. Nolanahi ere, beste aprobetxamendu batzuk ere sortu dira, turismoari eta kirolari lotuta, adibidez. Nautika eta Itsas Garraioko Graduaren bidez, itsasketarekin eta itsas garraioarekin lotutako prestakuntza jaso eta hainbat gai landuko dituzu: astronomia, meteorologia, itsasketa radar bidez, eta merkantzien zamaketa eta manipulazioa.

Azken mailan, nahitaez egin beharko dituzu 3 hilabeteko praktikak itsasontzian edo 600 ordu lehorrean enpresetako praktiketan. Azterketa medikoa egin beharko duzu Itsasoko Gizarte Institutuaren osasun zerbitzuetan.

Gradua amaitzean, Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotu izateko, 12 hilabeteko praktikak egin beharko dituzu ikasle modura itsasontzian, eta Merkataritza Ontzidiko kapitain titulu profesionala lortzeko, Ingeniaritza Nautikoa eta Itsas Garraioa Masterra egin beharko duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

60 plaza

botoia-liburuxka-Bilboko-Ingeniaritza-Eskola

Grado-nautica-transporte-maritimo-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Merkataritza itsasontzietako pilotuaren lanbide arautuan jarduteko bidea eskaintzen duen unibertsitate gradu bakarra.
  • Prestakuntza sendoa eta osoa, lanbiderako aukera handiak dauzkana. Erantzukizuneko lanpostuetan jardun ahal izango zara itsas administrazioan zein itsas eta lehorreko instalazioetan.
  • Ikastegiak ontzi eskola du, ontziratzeko praktikak bertan egin ditzazun.
  • Itsasketa Graduan eta Nautikako eta Itsas Garraioko Graduan, 5. maila gehigarria eginez, gradu bikoitza lor dezakezu Itsasketa eta Nautika eta Itsas Garraioan.

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua-Perfil

Sarrera-profila

Itsasoa maite baduzu, abentura atsegin baduzu eta urtearen zati handiena itsasontzi batean igarotzeko ametsa baduzu, agintzeko dohaina badaukazu, bizikidetzarako eta arrazoibiderako gaitasuna, eta matematika, fisika, kimika, marrazketa tekniko eta ingeles ezagutzak badituzu, Nautika eta Itsas Garraioko Graduan duzu lekua.

Irteera profesionalak

Arlo hauetan lan egin ahal izango duzu

  • Merkataritza Ontzidiko pilotua
  • Estatuko eta Autonomia Erkidegoko Itsas Administrazioa
  • Segurtasun eta kutsadura ikuskapena
  • Peritazioak itsas gaietan
  • Pilotatze, portuko eta aduanako zaintza zerbitzuak
  • Ontziolak
  • Itsas orratzen konpentsatzaileak
  • Itsasoko eta aireko trafikoaren kontrola
  • Kirol portuen eta kirol eta itsas enpresen kudeaketa
  • Itsasontzien eta salgaien ikuskapena
  • Itsas enpresen kudeaketa
  • Kalitate, ingurumen, itsas segurtasun eta laneko arriskuen prebentzio arloetako proiektuak