Txertoak27296
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Titulazioa
- Medikuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Kodea
- 27296
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Txertaketa da funtsezko erreminta mundu mailan. Osasun-programen barruan eragin handia izan du hainbat gaixotasun infekziosoren kontrola lortzeko, eta, horrekin batera, gaixotasun horiei lotutako mortalitatea murrizteko. Txertoak era kontrolatuan ematen diren produktu biologikoak dira. Txertatutako indibiduoetan, txertoek erantzun immune babesgarria eragiten dute prebenitu beharreko mikroorganismoen kontra etorkizuneko esposizioetan. Maiz, efektu babesgarri hori ez da txertatutako indibiduoari mugatzen, baizik eta efektua hedatzen da txertatuta ez dauden pertsonetara (talde-immunitatea). Txertoen funtsezko ezaugarria da seguruak izatea eta, ondorioz, ager daitezkeen kontrako efektuak minimoak edo nuluak izan behar dira.
Txertaketaren ondoren garatutako erantzunean hainbat faktorek izango dute eragina, besteak beste, txertoak berak eta txertatutako indibiduoak. Txertaketaren beharra aztertu egin behar da sozietate bakoitzean eta adin-talde bakoitzean, eta txertaketa-programak ezaugarri horien arabera egokitu behar dira. Gainera, kontutan izan behar dugu txertoak etengabeko eboluzioan eta ebaluazioan daudela, beharren arabera moldatu ahal izateko eta txertaketaren onurak optimizatu ahal izateko.
Txertaketaren historia XVIII. mendearen amaieran hasi zen (Jenner, 1796), baina txertaketaren erabilera hedatzen hasi zen pasa den mendearen erdian. Azken 30 urtetan, immunologiaren aurrerapen garrantzitsuarekin batera, benetako iraultza gertatu da txertaketari dagokionez. Gaur egun, txertaketari buruzko ikerketa asko egiten ari dira mundu mailan; txerto berriak garatzeko zein daudenak hobetzeko. Ikerketa horiek guztiek dirutza behar dute. Ikerketa sakonak eta zabalak egin behar dira txerto bakoitza komertzializatua izan baino lehen, eta komertzializatua izan ondoren, prestakin bakoitzaren eraginkortasuna eta segurtasuna ebaluatzeko.
Funtsezkoa da osasun-langileek hain eraginkorra den erreminta hau ondo ezagutzea. Aztertuko dira txertaketaren eboluzioa eta oinarriak, eta baita eremu horrekin lotutako erronka berriak eta jarraitu beharreko estrategia berriak.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
1. Txertaketaren garapen historikoa ezagutzea.
2. Txertaketaren eragina baloratzea gizabanakoaren osasunean eta osasun publikoan.
3. Gaur egungo txertoen oinarriak ezagutzea.
4. Garatzen ari diren txertoen oinarriak ezagutzea.
5. Gaur egun erabiltzen diren txertoen gomendioak ezagutzea.
6. Munduko eskualde desberdinetan txertoen estaldura-maila eta txertoen inplementazio-planak analizatzea.
7. Arloari buruzko informazioa bilatzea eta zehaztasunarekin eta eraginkortasunarekin transmititzea.
8. Txertoak Espainiako legedi-testuinguruan kokatzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. gaia
Txertoen historia. Txertaketaren funtsezko oinarriak. Historian zehar txertoen garapena eta haien eragina gaixotasun infekziosoen epidemiologian. Txertoen erabilera munduko osasun publikoaren erreminta gisa. Txerto terapeutikoak.
2. gaia
Immunologiaren aplikazioa txertoen garapenean. Erantzun immunea bizitzaren fase desberdinetan. Txertoetan erabilitako antigenoak: administratzeko modua eta eragiten duten erantzun immunea. Txertoen administrazio-bideak. Txerto konbinatuak.
3. gaia
Adiubanteak. Motak eta ezaugarriak. Funtzionamendu immunologikoa. Gaur egungo egoera. Gaur egungo txerto adiubadunak.
4. gaia
Haurtzaroan sistematikoki ematen diren txertoak. Haurrentzako txerto-egutegiaren egoera.
5. gaia
Haurrentzako txertoen oinarri immunologikoak. DTP; Hib txertoa, txerto antineumokozikoa eta txerto antimeningokozikoa; polioaren, errubeolaren, elgorriaren, hazizurrien, barizelaren eta B hepatitisaren aurkako txertoak.
6. gaia
Txertoen oinarri immunologikoak: papilomabirusaren aurkako txertoa. Papilomabirusek eragindako infekzioa. Erantzun immunearen mekanismoak: mukosetan eta orokorrean. Txerto motak. Adiubanteak. Txertoaren eragina giza papilomabirusak eragindako infekzioaren epidemiologian.
7. gaia
Txertoen oinarri immunologikoak: rotabirusaren aurkako txertoa. Rotabirusaren mekanismo patogenikoak eta asoziaturiko erantzun immunea. Txerto motak. Babesaren eraginkortasuna.
8. gaia
Helduen txertaketa. Helduak txertatzeko beharra. Immunoseneszentzia. Gripearen aurkako txertoa. Txerto antineumokozikoa. Kukutxeztularen aurkako txertoa. Txerto antitetanikoa. B hepatitisaren aurkako txertoa. Beste txerto batzuk. Helduentzako txerto-egutegia.
9. gaia
Txertoen oinarri immunologikoak: zoster herpesaren aurkako txertoa. Barizela zoster birusak eragindako infekzioa. Babes-mekanismoak. Zoster herpesa. Txertoaren ezaugarriak eta lortzen den babesa.
10. gaia
Txertaketa etorkinetan eta bidaiarietan. Etorkinen txerto-egoeraren determinazioa. Txerto-egutegi indibidualizatuaren garapena. Derrigorrezko eta gomendatutako txertoak bidaiarientzako. Immunizazio aktibo edo pasiboaren bidez prebenitu daitezkeen arriskuen banaketa geografikoa.
11. gaia
Estrategia berriak etorkizuneko txertoentzako. Antigenoak lortzeko prozedura berriak. Adiubante berriak. Pauta berriak. Administrazio-bide berriak.
12. gaia
Metodologia eta saio klinikoen diseinua txerto berriak garatzeko. Eraginkortasuna. Segurtasuna. Txertoak garatzeko faseak komertzializazioa baimendu arte. Legislazioa.
Gelako praktikak eta mintegiak:
- Munduko Osasun Erakundeak (MOE) zuzendutako txertoen bidez gaixotasun infekziosoak kontrolatzeko planak, eta bereziki:
* polioaren erradikazioa
* Elgorria, errubeola eta sortzetiko errubeolaren sindromearen eliminazioa
- Txertoen segurtasuna.
- Txerto berriak sartzeko kontutan izan beharreko irizpideak: gaixotasun-karga, txertoaren ezaugarriak, ezaugarri epidemiologikoak, aspektu ekonomikoak.
- Pasteur: lehenengo txerto motelduak
* Oiloen koleraren aurkako txertoa.
* Amorruaren aurkako txertoa: amorruaren aurkako txertaketa Pasteurren garaian eta 120 urte beranduago.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaia garatuko da honako irakaskuntza-ekintzen bidez:
- Eskola magistralak edo azalpenezko eskolak
- Zabalkuntza-ekintzak gelako praktiketan eta mintegietan.
- Ikasgaiarekin erlazionatutako informazio zientifikoaren bilaketa interneten.
- Talde-lanak eta lanen aurkezpena.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Test motatako proba (%): 50
- Banakako lanak (%): 10
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
- Taldeko lanak eta lanen aurkezpenak (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ohiko deialdian ebaluazioa mistoa da. Horren ondorioz, ikasgaiaren garapenean zehar egindako ekintza guztiak ebaluatuko dira.
Ikasleak test motako azterketan hamarretik gutxienez bost lortu behar du nota guztiak gehitu ahal izateko.
Ikasle batek ez badu parte aktiboa hartzen ikasgaiko ekintza guztietan ezin izango du notaren % 100 lortu. Norbaitek hasieratik erabakitzen du ekintzetan parte ez hartzea ahalik eta lasterren irakasleari jakinarazi behar du.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian ikasgaia osotasunean ebaluatuko da test motako azterketa baten bidez. Azterketa horretan ikasgaian landutako gai guztiak sartuko dira.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Internetarentzako konexioa duen ordenagailua.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- INMUNOLOGÍA CELULAR Y MOLECULAR. Abbas, Lichtman, Pillai. Elsevier 8. edizioa.
- INMUNOLOGÍA. Parham. Panamericana, 2. edizioa.
- INTRODUCCIÓN A LA INMUNOLOGÍA HUMANA. Fainboin, Geffner. Panamericana, 6. edizioa.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Vaccines. SA Plotkin, WA Orenstein, PA Offit. Elsevier. 2013.
Aldizkariak
http://www.journals.elsevier.com/vaccine/
http://www.nejm.org/
http://www.nejm.org/
https://www.thelancet.com/
https://www.elsevier.es/es-revista-enfermedades-infecciosas-microbiologia-clinica-28
Web helbideak
- http://www.who.int/es/
- http://vacunasaep.org/
- http://www.cdc.gov/vaccines/
- http://www.infogripe.com/
- http://www.msssi.gob.es/
- http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ghhome00/eu
- http://ecdc.europa.eu/en/Pages/home.aspx
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 12:00-13:00 (1) | 12:00-13:00 (2) | 12:00-13:00 (3) | 12:00-13:00 (4) | 11:00-12:00 (5) |
3-3 | 08:00-09:00 (6) | ||||
4-4 | 08:00-09:00 (7) | ||||
6-6 | 13:00-15:00 (8) | 08:00-09:00 (9) | 08:00-09:00 (10) | ||
7-7 | 08:00-09:00 (11) | ||||
8-8 | 08:00-09:00 (12) | ||||
9-9 | 08:00-09:00 (13) | 08:00-09:00 (14) | |||
10-10 | 08:00-09:00 (15) | ||||
11-11 | 13:00-15:00 (16) | 09:00-11:00 (17) | 09:00-11:00 (18) | ||
12-12 | 08:00-09:00 (19) | 08:00-09:00 (20) | 08:00-09:00 (21) | ||
13-13 | 09:00-11:00 (22) | ||||
14-14 | 09:00-10:00 (23) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (1)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (2)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (3)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (4)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (5)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (6)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (7)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (8)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (9)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (10)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (11)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (12)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (13)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (14)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (15)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (16)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (17)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (18)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (19)
01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-11 | 13:00-15:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
12-12 | 13:00-15:00 (3) | ||||
13-13 | 11:00-13:00 (4) | ||||
14-14 | 11:00-15:00 (5) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (1)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (2)
01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-11 | 13:00-15:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
12-12 | 13:00-15:00 (3) | ||||
13-13 | 11:00-13:00 (4) | ||||
14-14 | 11:00-15:00 (5) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (1)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (2)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (3)
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 12:00-14:00 (1) | ||||
5-5 | 16:00-18:00 (2) | ||||
6-6 | 13:00-15:00 (3) | ||||
8-8 | 16:00-18:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (1)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (2)
- eM-AULA B-10 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (3)
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-6 | 13:00-15:00 (1) | ||||
8-8 | 16:00-18:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eM-AULA B-9 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (1)
- eM-AULA B-9 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (2)
01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-6 | 13:00-15:00 (1) | ||||
8-8 | 16:00-18:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eM-AULA S-2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (1)
- eM-AULA S-2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FAKULTATEA (2)