Ikasketa plana_titulua

Ikasketa plana

TFG-medikuntzako-gradua

Gradu Amaierako Lana

Gradu Amaierako Lana (GrAL) banaka egin beharreko proiektu, memoria edo azterlan bat da, graduan jaso dituzun eduki, gaitasun, ahalmen eta trebetasunak sakondu eta garatzeko.

Lan orijinala izan behar da. Graduan eskuratu dituzun gaitasunak praktikan ipintzeko aukera izango duzu, eta gainera tituluari lotutako gaitasunak ebaluatuko zaizkizu.

Zuzendari bat izango duzu, ikerketa-lerroa aukeratzen lagundu eta zure lana gainbegiratuko duena.

Lanak 6 eta 30 kreditu artean izan ditzake, gradu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Ikasketa-planaren amaieran burutzen dira kredituok. Matrikulatu ahal izateko kreditu kopuru zehatz bat gainditu beharko duzu lehenago.

Kontsulta itzazu izen-ematea, gaiak eta defentsari buruzko argibideak zure zentroko webgunean.