XSLaren edukia

Irakasleak

LEIRE IPARRAGUIRRE GIL

Ezagutza arloa
Fisiologia
Saila
Fisiologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
leire.iparraguirre@ehu.eus

Biokimikari eta biologo molekularra, biologia molekularrean eta biomedikuntzan doktorea (Nazioarteko aipamena, Cum Laude). Gure gorputzak baldintza fisiologiko zein patologikoetan nola lan egiten duen ulertzeak bultzatzen nau.

6 urte baino gehiagoko esperientzia dut ikerketa biomedikoan, lehenik eta behin UPV/EHUko Gaixotasun Konplexuen Genetika eta Epigenetika Taldeko ikerketa laguntzaile gisa (2014-2016) eta gero Biodonostia OII ko Esklerosi Anizkoitzaren Taldeko ikerlari bezela (2016-2022). Egonaldiak ere egin ditut Donostia Unibertsitate Ospitaleko Genetika Laborategian (2015) eta Aarhuseko Unibertsitateko nc-RNA taldean (Danimarka, 2019). Ikerketa esperientzia hauek aurrekari sendoak eman dizkidate biologia molekularrean, genetikan, transkriptomikan, biomarkatzaileen ikerketan eta inmunologian.

Aldi berean 20 kongresu baino gehiagotan parte hartu dut eta inpaktu handiko 14 publikazio dauzkat (7 lehen autore gisa). Hainbat dibulgazio ekintza eta artikulutan ere parte hartu dut.

Nire irakasle-esperientziari dagokionez, zenbait barne-ikaslen formakuntzan parte hartu dut eta Zientzia Biomedikoko (Universitat de Barcelona) GrAL bat zuzendu dut. 2023ko martxotik, fisiologia irakasten dut Medikuntzako graduan, "osasuna eta jarduera fisikoa" Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluan eta Biofisika Fisioterapiako graduan (UPV/EHU).