Irakasleak
LUIS FELIPE CALLADO HERNANDO
- Ezagutza arloa
- Farmakologia
- Saila
- Farmakologia
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- lf.callado@ehu.eus
Medikuntzan doktorea. Irakasle osoa Farmakologia sailan. Neuropsikofarmakologia ikerlari taldearen kidea. Centro de Investigación Biomédica en Red de Salud Mental CIBERSAM eta Biocruces Osasun Ikerketa Institutuaren ikerlari atxikia. Gaixotasun psikiatrikoek nerbio sistema zentralean eragiten dituzten asaldurak ikertzen ditu, ikuspuntu translazionala emanez bere lanari. Honetaz gain, alkoholaren, opiazeoen edo kalamuaren kontsumoarekin erlazionaturiko gaixotasun mentalak aztertzen ditu ere. Esparru honetan, interes bereziarekin ikertzen ditu kalamuaren gehiegizko kontsumoa psikosiarekin erlazionatzen dituen mekanismoen azterketak.
Gaur egun, 136 artikulu zientifiko argitaratu ditu goi-mailako nazioarteko aldizkarietan. Gainera, 200 komunikazio baino gehiago aukeztu ditu kongresu zientifikoetan eta zenbait liburu-kapitulu idatzi ditu ere.
“Farmacología. Desarrollo, Evaluación y Utilización racional de medicamentos” Master ofizialaren arduraduna izan da. Zenbait Masterretan ematen ditu eskolak.