Medikuntzak bizitza, osasuna, gaixotasunak eta heriotza ikertzen ditu, eta prebentzioa, diagnostikoak eta tratamenduak ematen ditu, pertsonen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko.
Medikuntzako Graduak gaitasuna emango dizu orotariko medikuntzan jarduteko eta gero graduondoko prestakuntza klinikoa nahiz ikerketakoa jasotzeko.
UPV/EHUk, gainera, irakasgune ditu Basurtu, Gurutzeta, Galdakao (euskarazko taldea soilik), Araba (gaztelaniazko taldea soilik) eta Donostiako unibertsitate ospitaleetan, eta haietan egingo dituzu azkeneko hiru mailak. Medikuntzako Graduaren sei mailak amaitzean, medikuntzako gradudun titulua eskuratuko duzu, master mailarekin, eta doktoregoa egiten hasteko moduan egongo zara. Bestalde, BAME (barruko mediku egoiliar) azterketa eginda, espezialitate mediko bateko prestakuntza jaso ahalko duzu lan merkatura sartu baino lehen.
Gradu honetako ikasketen kalitatea egiaztaturik dago, eta horren froga ditugu UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan lortzen dituzten emaitzak.
Euskarazko lerroan B2 mailaren baliokidea den tarteko maila egiaztatu beharko da behin betiko izen ematea egiteko.
Ezagutza arloa
Osasun Zientziak
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen Gurutzetako Irakasgunea (4., 5., 6.)
Campusa
Bizkaia
Iraupena
6 ikasturte
Kreditu kopurua
360 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,92 €
Eskainitako plazak
Unibertsitate Kontseiluak baimendu gabe
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Historia kliniko osoa egiteko gai izango zara, gaixoaren lehendabiziko sintomekin hasi eta tratamenduarekin amaitzeko.
- Praktikak Gurutzeta, Basurtu, Araba eta Donostiako unibertsitate ospitaletan eta beste gune soziosanitario garrantzitsuetan egingo dituzu.
- Lehenengo mailako instalazioak, fakultateko ospitale birtualak bezala. Simulazio klinikoak egingo dituzu bertan gaixo birtualekin.
- Sarrera zuzena doktorego programara.
Sarrera-profila
Zerbitzu bokazioa duen pertsona solidario eta enpatikoa bazara, osasunari lotutako ororen zale porrokatua bazara, zientzietan oinarrizko prestakuntza baduzu eta pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzen lagundu nahi baduzu,Medikuntzako Gradua da zure gaitasun guztiak garatzeko titulu egokia.
Irteera profesionalak
Medikuntzako Gradua egin ondoren, lana egin ahal izango duzu:
- Ospitaleetan, osasun zentroetan, anbulatorioetan, kliniketan, geriatrikoetan, eta abar, publikoak nahiz pribatuak izan.
- Enpresetan, mutualitateetan eta aseguru konpainietan.
- Kirol arloan.
- Auzitegi medikuntzan.
- Ikerketan.
- Nazioarteko lankidetzan.
- Aholkularitza medikoan.
- Osasun administrazioan.