MATRICULA online para primer curso de grado

Online matrikula graduko lehenengo mailarako

AUKERA HAU EZIN DA ERABILI MEDIKUNTZAKO GRADURAKO (MATRIKULA AURREZ AURRE EGIN BEHAR DA)

PC batetik baino ezin da egin, Google Chrome, Mozilla Firefox  eta Microsoft Edge nabigatzaileak erabilita. Pop-up edo laster leihoak desblokeatu egin behar dira

Ezinbestekoa da esleitutako ordutegia betetzea. Oso GARRANTZITSUA da hori, bestela, arriskua egon daiteke txanda/taldea/beste hizkuntza batzuetan ematen diren irakasgaiak, etab. hautatzeko aukera galtzeko.

Matrikularen data

Lehenengo mailako ikasleek 2024-2025 ikasturterako graduko ikasketen gestiorako egutegian zehaztutako epeen barruan egingo dute matrikula, ikasle bakoitzak dagokionean.

Matrikula egiteko txanda ikaslearen onarpen notaren arabera esleituko da. Matrikula egiteko eguna eta ordua behin esleituta, matrikula online egin ahal izango duzu. Ez baduzu egiten matrikula esandako egunean eta epean, plazari uko egiten diozula ulertuko dugu. Baina ez zara geratuko inolaz ere itxaron zerrendatik kanpo.

Matrikula egiteko epe bakoitza amaituta, plaza hutsak berreskuratzen dira, itxaron zerrendan dauden ikasleei esleitzen zaizkie eta onartuen zerrenda berri bat argitaratzen da. Horrela plaza guztiak esleitu arte. Aukera hobe batean onartua bazara, berriro esleituko zaizu eguna eta ordua matrikula egiteko online.

Matrikula motak

  • Matrikula baldintzatua: ikasleak matrikula baldintzatua egin ahal izango du BALDIN ETA UPV/EHU ez den estatuko beste unibertsitate publiko batean onartua izateko eskaera eginda badu eta oraindik erantzunik jaso ez badu. Horretarako nahitaez aurkeztu beharko du beste unibertsitate publiko batean onartua izateko eskaera egin duela egiaztatzen duen agiria.

  • Behin betiko matrikula: gainerako kasuetan.

Matrikula nola egin

Matrikula online egin ahal izango duzu UPV/EHUren aplikazio informatikoa erabilita.

Matrikula online egiteko kontuan hartu beharrekoak:

  • Online matrikula ordenagailu batetik soilik egin dezakezu.
  • Erabili beharreko nabigatzaileak: Google Chrome, Mozilla Firefox eta Microsoft Edge.
  • Desblokeatu pop-up edo laster leihoak.
  • Erabiltzailea eta pasahitza dira izena emateko fasean SARBIDEAn erabili zenituen berberak. Pasahitza ahaztu bazaizu, SARBIDEAn berreskura dezakezu.

Matrikulako datuak sartu beharko dituzu programako azalpenetan esaten den moduan. Eskuliburu bat eta bideoak dauzkazu azalpenekin Laguntza atalan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Ondoren aipatzen diren dokumentuak igo beharko dituzu aplikaziora matrikula egitean Dena dela, hamar eguneko epea izango duzu falta zaizkizun dokumentuak igotzeko.

  • Argazkia, beharrezkoa ikasle txartela egiteko .jpg formatuan.
  • NAN / Nortasuna egiaztatzeko agiria (Aurrealdea eta atzealdea)
  • Unibertsitatean sartzeko aukera eman dizuten probaren edo ikasketen fotokopia konpultsatua, CSVrekin egindako kopia, edo ziurtagiri akademiko pertsonalaren fotokopia eta originala. UPV/EHUko ikasleek ez dute agiririk aurkeztu behar
  • Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria:
    • Ohorezko matrikula batxilergoan
    • Familia ugaria
    • Ikaslearen desgaitasuna (>=% 33) edo zuzeneko senide batena (>=% 65)
    • Terrorismoaren biktimak eta senideak
    • Genero indarkeriaren biktimak eta 25 urte baino gutxiagoko semealabak
    • Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne.
    • Erroldatze ziurtagiri kolektiboa interesatuak badu desgaitasun bat daukan zuzeneko senidea, genero indarkeriaren biktima baten seme edo alaba bada (25 urte baino gutxiagokoa), edota terrorismoaren biktima baten senidea.
    • Ordainketa helbideratzeko inprimakia
    • Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bazara, aukera duzu UPV/EHUri baimena emateko familia ugariei edo ikaslearen desgaitasunari buruzko zure datuak kontsultatzeko. Matrikula egitean egoera hori egiaztatu ezin bada edo beste erkidego batean bizi bazara bakarrik aurkeztu beharko duzu dagokion dokumentazioa.
  • Ikasleak espedientea lekuz aldatu beharko du unibertsitatean sartzeko proba UPV/EHUn egin ez badu, edota unibertsitateko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.

Matrikula ordaintzea

Zure espedientean jasota ez dauden arrazoiengatik matrikulako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko (familia ugaria, desgaitasuna, etab.), 10 eguneko epean aurkeztu beharko dituzu egoera justifikatzen duten agiriak UPV/EHUko aplikazio informatikoan.

Ordaintzeko erak:

  • Kreditu txartel/bizum/NireOrdainketa Wallet-en bidez:
    • Ordainketa bakarra, matrikula egiterakoan.
    • Bi epetan, lehenengoa matrikula egiterakoan eta bigarrena 2024ko abenduaren 2an, UPV/EHUren aplikazio informatikoa erabilita (“Egin gabe dauden ordainketen kudeaketa” atala).
  • Banku helbideratzearen bidez:
    • Ordainketa bakarra, matrikula egiterakoan.
    • Bi epetan, lehenengoa matrikula egiterakoan eta bigarrena 2024ko abenduaren 2an.

Laguntza

Egin matrikula

 

Bideo tutorialak

Matrikulako bideoen pantailak berdinak dira, bai matrikula online bada, bai aurrez aurrekoa bada.