XSLaren edukia

Irakasleak

JOSU DONCEL VICENTE

Ezagutza arloa
Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
josu.doncel@ehu.eus

2023ko maiatzatik EHUko Irakasle Titularra naiz Matematika Sailean. 2015ean Toulouseko (Frantzia) Unibertsitateko doktoretza titulua lortu nuen. Bestalde, 2007an EHUko Industrial Elektronikako Industria Ingeniaritza Teknikoa titulua lortu nuen eta 2010etan Matematikako Lizentziatura titulua. Horretaz gain, 2011an EHUko Modelizazio Matematikoa, Estatistika eta Konputazio masterreko titulua lortu nuen.



Ikerlari bezala hainbat nazioarteko laborategietan lan egin dut: Toulouseko (Frantzia) LAAS-CNRS laborategian, Inria Grenoble Rhones-Alpes (Frantzia) ikerketa zentruan edo BCAM-Basque Center for Applied Mathematics (España) zentruan. Zenbait ikerketa proiektuetan parte hartu dut, haietako batzuk nazioartekoak izanik, beste batzuk Españako Zientzia Ministeritzak finantziaturik eta beste batzuk Eusko Jaurlaritzakoak. Gaur egun, Mathmode ikerketa taldeko kidea naiz: https://www.mathmode.science/



Irakaskuntzari dagokionez, EHUko irakaslea izateaz gain, ondoko Frantziako unibertsitateetan klaseak eman ditut: Versalleseko Unibertsitatea, Toulouseko INSA, Blagnac-eko IUT eta Grenobleko ENSIMAG. Lau hizkuntzatan klaseak emateko akreditazioa lortu dut (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantzesez) eta lau horietan klase eman dut.



Informazioa gehiago: https://josudoncel.github.io/