XSLaren edukia

Logistika eta Banaketarako Ikerketa Operatiboa27074

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Marketineko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27074

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Ordenagailuko p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Logistika eta Banaketarako Ikerketa Operatiboa irakasgaia Marketineko Graduko 4. mailan ematen den nahitaezko irakasgaia da. Irakasgai hori erabaki-hartzean lagungarriak diren Ikerketa Operatiboko tekniken sarrera da. Ikerketa Operatiboan aztertutako problema klasikoak ikusiko dira. Horrela, ikasleek problema ezberdinak antzematea eta, kasu bakoitzean, egokia den ebazpen-metodoa erabiltzea bilatzen da. Hartutako ikuspegia, oinarrizko problema horiek modelizatzea eta ebaztea da.

Aurreko mailetako irakasgai batzuetan ikasitako gaiak jorratu eta osatuko dira kasu batzuetan. Adibidez, Enpresa-Ekonomiarekin zer ikusia dutenak.

Ezaugarri eta ikuspegi praktikoa dela eta, ordenagailuekin landuko ditugu klasean aztertutako problemak, hain zuzen, Excel-ingurunean. Jensen library erabiliko dugu, Estatu Batuetako Texaseko Unibertsitatean egindakoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko EHU appstore deitutako plataforman dagoena.

Irakasgaia aparteko arazorik gabe ikasteko, Marketineko Graduko 1. mailan Matematika I eta Matematika II irakasgaietan ikasitako Kalkulu eta Programazio Linealeko oinarrizko ezaguerak beharrezkoak dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren berariazko gaitasunak:

- Erabaki-hartzeko problemetan erabiltzen diren Ikerketa Operatiboko oinarrizko eredu eta metodoak ulertu.

- Problema ekonomikoak interpretatu eta hauek ebazterakoan, ondorioak atera, orokorrak zein ekonomikoak.

- Aztertutako problemak ebazteko metodo egokiena antzematea.

- Excelen oinarrizko ezaguera.

- Irakasgairen helburuak betetzeko beharrezkoa den software bereziaren oinarrizko ezaguera, adibidez, Jensen liburutegia.



Gaitasun orokorrak:

- Ikasketaren planifikazio eta antolakuntza ahalmena.

- Pentsamendu analitikorako ahalmena.

- Tresna informatiko berrietara egokitzeko ahalmena.

- Informazioa kudeatzeko sistemen erabilerara egokitzeko ahalmena.

- Hizkera zehatza erabiliz, ahozko eta idatzizko komunikaziorako ahalmena.

- Taldean eta bakarka lan egiteko ahalmena.

- Termino ekonomiko eta enpresarialak beste hizkuntzetan (ingelesa) ezagutzeko eta erabiltzeko ahalmena.

Irakasgaiaren helburua, ikasleek Ikerketa Operatiboan erabakiak hartzeko aztertutako eredu klasikoak ikasi eta ulertzea da. Ikasleek ezaguera horiek oreka teorioko-praktikoarekin jaso behar dituzte. Horrela, problema ekonomiko ezberdinak ulertu eta, ebatzitakoan, ondorio ekonomikoak interpretatzeko gaitasuna lortuko dute.

Egindako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerek ikasleen lan-ahalmena bultzatuko dute, bai bakarka zein kooperatiboa. Halaber, ikaskuntza autonomoa zein komunikazio-ahalmena lantzeko baliagarriak izango dira.

Horretaz gain, teknologia berrien erabilpena ezinbestekoa izango da ikaskuntza prozesuan eta baita ikaslearen lanbide-karreran ere. Horregatik, IKT erabiliz, ikasleek lan-merkatuaren aldaketetara egokitzeko prestakuntzan lagungarria izango dute irakasgaia.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Programazio lineala.

2. Programazio lineal osoa.

3. Erabaki-hartzea aukera finituekin.

4. Helburu askoko programazioa.

5. Inbentario-kontrola.

6. Sare-Ereduak.

6.1. Bide laburrena eta bide luzeena.

6.2. Kostu minimoko fluxua.

6.3. Fluxu maximoa.

6.4. Garraio-problema eta garraio-problema aldaketarekin.

6.5. Esleipen problema.

6.6. Hedadura-zuhaitz minimoa.

6.7. Agente bidaiariaren problema.

7. Proiektu-plangintza.

MetodologiaToggle Navigation

Ezarritako helburuak lortzeko jarraitutako metodologia didaktikoa, ordenagailuekin emandako eskola teoriko eta praktikoetan oinarritzen da. Horietan, hizkuntza doia eta arrazoibide zehatz eta sistematikoa erabiltzea bultzatuko da. Halaber, ikasleen lan autonomoa sustatuko da, bai bakarka, bai taldean.Ikasleak irakaskutza-ikaskuntza prozesu horretan laguntzeko bakarkako zein taldeko tutoretzez gain, komunikazio on-line tresnak (foro, blog edo wikiak, adibidez) eskuragarri izango ditu gela birtualean.

Eskola magistraletan irakasleak Ikerketa Operatiboko problema klasikoak aurkeztuko ditu, baita horien ebazpena ere.

Problema ezberdinen ebazpenean garapen matematiko errazak erabiliko dira eta baita horien ebazpenerako beharrezkoa den softwarea ere.

Ikasleen ikasketa, ikasgela birtualean eskuragarri duten materialekin eta oinarrizko bibliografiarekin bideratuko da, horrela, Ikasleek euren lan-ahalmen autonomoa indartu dezaten.

Praktiketan ariketa ezberdinak egingo dira, ikasleen parte-hartze aktiboarekin. Mintegiak egiteko orduan, kasu errealetara egokitutako antzeko problemak proposatuko zaizkie, bakarka zein taldeka ebazteko. Horrekin hau bilatzen da: ikasleek marketineko esparruan idatzizko zein ahozko komunikazio-ahalmena lantzea, aztertzen ari diren problema zein motatakoa den antzematea eta, problema horretarako, ebazpen-metodo egokiena erabiltzea. Horrela, ikasgaiaren ezaguera teoriko-praktikoan sakontzea ahalbideratuko dute.

Kurtsoan bakarka edo taldeka proposatutako jarduera horiek aurretik programatu daitezke, gela birtualean, modu ez-presentzialean, egiteko eta ezarritako data jakin batean entregatzeko. Horretarako, ikaslea bere lana antolatzeko gai izan behar da, agindutako helburu eta epeak betetzeko plangintza egokia osatuz.

Egindako jarduera presentzial zein birtualen emaitzekin irakasgaiaren edukiaren eta baliabide informatikoen erabileraren asimilazio maila ezagutuko da, horrela, ikasleak zein irakasleak egokiak izan daitezken hobekuntza-erabakiak har ditzake.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • 2 PROBA PARTZIAL (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia azterketa finala egin gabe gainditu daiteke. Horretarako, ikasleak bi proba partzialak gainditu behar ditu. Azken nota bi partzialen batez bestekoa izango da. Partzial bat gainditzen ez denean, partzial horrekin azterketa finalera aurkezteko aukera izango du.

Ikasle guztiek azterketa final berbera egingo dute, edozein taldetan daudela ere.

Ikaslea "Ez aurkeztua" modura kalifikatuko da azterketa finalera aurkezten ez bada, partzialekin gainditu ez duenean.

Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik eta araudiaren arabera, ezin bazaio ebaluazio jarraitua egin, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela erakutsi dezan. Proba horrek, egiten den moduan egiten dela, irakasgaiko notaren %100 lortzeko aukera emango dio.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation



Ezohiko deialdirako, ikasleak ikasturtean gainditutako proba partzialak gorde ahal izango ditu, eta ohiko deialdiko amaierako probaren ezaugarri berak dituen proba bat jarriko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Hillier, Frederick S. ; Lieberman, Gerald J. Introducción a la investigación de operaciones. Ed. McGraw Hill.

Winston, Wayne L. Investigación de operaciones. Aplicaciones y algoritmos. Ed. Thomson.

Web helbideak

eGela plataforma: http://egela.ehu.eus
http://www.ingenieriaindustrialonline.com/herramientas-para-el-ingeniero-industrial/investigación-de-operaciones/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:30-14:00 (1)

1-15

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

8-8

12:30-14:00 (4)

14-14

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AI-0.6 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • AI-0.6 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • AI-0.6 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • AI-0.6 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • AI-0.6 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-7

12:30-14:00 (1)

9-13

12:30-14:00 (2)

15-15

12:30-14:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AI-0.6 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • AI-0.6 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • AI-0.6 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:30-14:00 (1)

1-15

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

8-8

12:30-14:00 (4)

14-14

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.5 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • B0.5 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • B0.5 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • B0.5 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • B0.5 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-7

12:30-14:00 (1)

9-13

12:30-14:00 (2)

15-15

12:30-14:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.5 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • B0.5 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • B0.5 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)