Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Autonomia-maila handia eskuratzeko ikaskuntza-trebetasunak garatzea, ondorengo ikasketak egiteko zein norberaren prestakuntzarako.
- Bezeroak eta merkatua orientatzeko gaitasuna.
- Eskuratutako ezagutzak lanean aplikatzeko gaitasuna, marketinari eta merkatuen inguruko ikerketari lotutako edozein esparrutan.
- Idatziz eta ahoz erraztasunez komunikatzeko gaitasuna.
- Ingurune ekonomikoak eta enpresa-inguruneak aztertzeko gaitasuna.
- Lanbidearekin eta lan-merkatuarekin erlazionatzeko gaitasuna.
- Lortutako datuetan oinarrituta judizio arrazoituak emateko gaitasuna.
- Marketin-arloko estrategia eta ekintzei buruz erabakitzeko eta haiek praktikan jartzeko gaitasuna.
- Marketinaren eta merkatuen inguruko ikerketaren arloetan informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak helaraztearen bidez behar bezala eta era sinesgarrian komunikatzeko gaitasuna.
- Martekinaren eta merkatuen inguruko ikerketaren arloan garrantzitsuak diren datuak bildu, sailkatu eta interpretatzeko eta haiek etikoki erabiltzeko gaitasuna.
- Merkatuei buruzko ikerketak eta azterketak egiteko gaitasuna.
- Merketinaren inguruko erabakiak enpresaren beste arlo batzuetako erabakiekin eta beste erakunde batzuekin koordinatzeko eta marketin-kanpainak planifikatu eta garatzeko gaitasuna.
- Pentsamendu analitikorako eta hausnarketa kritikorako gaitasuna.
- Sormena, berrikuntza eta ekintzaile-sena garatzeko gaitasuna.
- Talde-lanerako gaitasuna.