Irakasleak
JOANA GARMENDIA MUGICA
- Ezagutza arloa
- Euskal Filologia
- Saila
- Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- joana.garmendia@ehu.eus
Filosofia ikasi nuen Donostian (2000), EHUn. Itzulpengintza masterra egin nuen gero Gasteizen (2001), eta Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra ondoren (2003). Bien bitartean doktorego-ikasketak hasi nituen EHUko ILCLIn. 2007an aurkeztu nuen doktorego-tesia, Donostian; pragmatikaren ikuspuntutik ironia aztertzen nuen bertan. Tesia egiten ari nintzela egonaldiak egin ahal izan nituen atzerriko zentroetan (Oxforden, Amsterdamen eta Stanforden). Tesia amaitutakoan, Stanfordera itzuli nintzen eta han egin nituen 2 urte doktorego-ondoko ikerlari gisan (2008-2010). Euskal Herrira bueltan, Juan de la Cierva ikerlari aritu nintzen aurrena ILCLIn (2010-2013). Gero, 2013ko irailaz geroztik, irakasle ari naiz Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean. Nire ikerketa pragmatikaren esparruan kokatu da beti. Pragmatikaren ikuspuntutik aztertzen dut hizkuntza eta, bereziki, hizkuntzaren erabilera ez-literalak (batez ere, ironia). ILCLIko Gogoa aldizkariaren idazkari teknikoa naiz (2002-2007, eta 2010etik hona).