Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Eraginkortasunez aurre egitea hizkuntzen ikaskuntzari kultura nahiz hizkuntza anitzeko testuinguruetan. Eskola-curriculumeko zientziaren eta kulturaren arloko testuak irakurtzea eta horien iruzkin kritikoa egitea sustatzea.
- Euskara eta gaztelania menderatzea, baita atzerriko beste hizkuntza bat ere, gutxienez. Hizkuntza horietan ekoizpen eta ulermen zuzena eta egokia frogatzea, hezkuntza-testuinguru eleaniztunean lan egin ahal izateko. Hizkuntzen nahiz kulturen aniztasunari begirako jarrera abegitsuak garatzea.
- Hezkuntza-komunitateko eta gizarte-inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan aritzea. Irakaslanaren hezkuntza-dimentsioa nork bere gain hartzea eta hezkuntza demokratikoa sustatzea herritar aktiboak izateko.
- Ikasgelako praktikei buruzko gogoeta egitea, irakasle-lana berritzeko eta hobetzeko. Ikaskuntza autonomo nahiz kooperatiborako gaitasunak eskuratzea eta ikasleen artean sustatzea.
- Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo bizikidetza sustatzea, diziplina-arazoak konpontzea eta gatazkak modu baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasleen esfortzua, konstantzia eta diziplina pertsonala suspertzea eta balioestea.
- Ikaskuntza-espazioak diseinatzea eta erregulatzea aniztasun-testuinguruetan eta herritarren prestakuntzaren balioak osatuko dituzten genero-berdintasuna, parekidetasuna eta giza eskubideen errespetua aintzat hartzen duten testuinguruetan.
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgeletan erabiltzea. Hautatze bidez bereiztea ikaskuntzei, gizalegezko prestakuntzari eta kultur aberastasunari laguntzen dion ikus-entzunezko informazioa.
- Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka nahiz ikastetxeko beste irakasle eta profesional batzuekin lankidetzan.
- Jakintzei, balioei eta gizarte-erakunde publiko eta pribatuei buruzko harreman kritikoa eta autonomoa izatea.
- Lehen hezkuntzako curriculum-arloak, horien arteko diziplina arteko harremana, ebaluazio-irizpideak eta ezagutza didaktikoen multzoa ezagutzea dagokien irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozedurei buruz.
- Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolakuntza ezagutzea, baita horiek funtzionatzeko egiten diren ekintzen aniztasuna ere. Ikasleekin eta familiekin tutoretza- eta orientazio-ekintzak egitea, ikasleen hezkuntza-premia bereziak kontuan hartuta. Irakaskuntza-eginkizuna gauzatzeak bizitzan zehar hobetzen joan behar duela onartzea, aldaketa zientifikoak, pedagogikoak eta sozialak direla medio.
- Norberaren eta taldearen erantzukizuna balioestea, etorkizun iraunkorra lortzeari dagokionez.
- Ulertzea hezkuntzaren eginkizuna, aukerak eta mugak gaur egungo gizartean eta lehen hezkuntzako ikastetxeei eta horietan lan egiten duten profesionalei eragiten dieten funtsezko gaitasunak ulertzea. Ikastetxeetan aplikatzeko kalitate-hobekuntzarako ereduak ezagutzea.