Practicum III26506
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Titulazioa
- Lehen Hezkuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 18
- Kodea
- 26506
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Practicum hau, beraz, heziketa-ibilbidean guztiz txertatuta agertuko zaigu, ikaskuntzarako adierazgarri eta kontrasterako iturri gisa. Halaber, praktikak zentzu bat ematen die horren euskarri diren eta horien bilakaera orientatu dezaketen ezagutza teorikoei. Hori dela eta, PIII honetan garrantzi berezia izango du ikaslea egiten ari den Minorraren alorrean jarduteak eta bertatik jasoko duen esperientziak.
Era berean, ikerketarako gaitasuna adierazi beharko du, ondoren burutu beharko dituen azterketa sakonagoak egiteko gai izan dadin.
KONPETENTZIAK
I.- LANKIDETZA HEZKUNTZA KOMUNITATEAN
Ingurune sozialeko eta hezkuntza komunitateko lankidetza modu ezberdinak ezagutzea
II.- ELKARREKINTZA ETA KOMUNIKAZIO PROZESUAK
Leheneko (6-12 urte) taldeetako elkarrekintza eta komunikazio prozesuak erregulatzea.
III.- HEZKUNTZA ESKU-HARTZEA
Ikastetxe batean sor daitezkeen jarduera eremu ezberdinetako hobekuntza proposamenetan parte hartu
IV.- PRAKTIKAREN HAUSNARKETA
Praktika jardunetik hausnartzea, irakaskuntza-jarduneko ahulguneez eta indar-guneez ohartzeko eta baita ikastetxearen eta hezkuntza sistemaren mugez ere.
IKASKUNTZA EMAITZAK
• Minorraren alorretik, ikastetxearen eta hezkuntza komunitatearen inguru soziokulturalean parte hartzea
• Minorraren alorretik, ikastetxeko taldean parte hartzea, minorren alorretik dagozkion zeregin profesionaletan inplikatuz
• Minorraren alorretik, ikasgelako taldearen antolaketa eta dinamika aztertu eta parte hartzea
• Norberaren emozioak eta harremanak erregulatzea
• Programazio unitateak edo bestelako hezkuntza esku-hartzeak planifikatu, burutu eta ebaluatzea minorraren alorretik.
• Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen diseinuan, grapenean eta ebaluazioan parte hartu eta laguntzea
• Irakaskuntza praktikaz hausnartzea minorraren ikuspegitik
• Minorreko ezagutza teorikoak praktika profesionalarekin erlazionatzea
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1 Gaia: Hezkuntza praktika eta ikaste-irakaste prozesuaren balorazio kritikoa
Ikasgela: maisu-maistra tutorea, gelaren antolaketa eta dinamika, komunikazio prozesuen erregulatzea
Kasuen diziplinarteko azterketa eta soluzio proposamenak
Hezkuntza lankidetza: moduak, metodologiak, programa eta proiektu motak
Kudeaketa lanak
2 Gaia: Proiektu didaktikoen eta hezkuntza programen ( berrikuntzakoak, lankidetzakoak, esku-hartzekoak …) diseinua, inplementazioa eta ebaluazioa, minorraren alorretik
Prozesuaren definizioa: proiektuaren edo programaren garaiak
Arazoaren azterketa eta definizioa
Erreferentziazko marko teorikoa edo gaia
Garapena eta diseinua
Burutze edo ezarpena
Emaitzen azterketa eta hobekuntza proposamenak
MetodologiaToggle Navigation
IKASLEAK ERABIL DITZAKEEN TRESNAK ETA BALIABIDEAK
Ikasleen gogoeta eta esperientzia bidezko ikaskuntzan oinarritutako Practicumaren ikuskera, helduen ikaskuntza autonomoa ardatz gisa hartuta, ezin daiteke oinarrizko estrategia edo metodologia bakar batean bermatu. Ikasleak praktika-prozesu horretan guztian bere garapen pertsonala eta profesionala erdiesteko hainbat estrategia eta baliabide erabil ditzake. Oinarrizkoak hauek izango lirateke: 1) Behaketa, 2) Egunkaria, 3) Paper-zorroa eta 4) Elkarrizketak.
Horretarako, Practicum ikasgaiak berezkoa du egonaldian oinarritutako irakaskuntza izango duela ardatz.
Honela, egonaldiaren aurretiko mintegiak, tutoretzak eta bestelako ikastaroak izango dira abiapuntu eta, ondoren egonaldian zehar, bertako irakaslearen tutoretzapean eta EHUko tutorearen bilera eta foroen bidez bideratuko da praktikaldia.
Egonaldiaren bukaeran esperientziaren hausnarketa landu eta bilduko da taldeko edo bakarkako bileretan, azken txosten edo bestelako biltze lan batean jasoz guztia.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Bi agentek ebaluatuko dute praktikak egiten ari den ikaslea: batetik, Irakasleen U.E.ko tutoreak, eta bestetik, Practicuma egin den ikastetxeko tutoreak. Horietako bakoitzak bere protagonismoa izango du ikaslearen azken kalifikazioan:
1) Irakasleen U.E.ko tutoreak honako alderdi hauek baloratuko ditu:
- Aurretiazko prestakuntzan egindako lana, mintegiak, foroak, bisitak eta bideoa; horiek azken kalifikazioaren % 30a osatuko dute.
- Memoria eta egunerokoa; horiek azken kalifikazioaren % 40a osatuko dute.
2) Gainerako % 30a ikastetxeko maisu-maistra tutoreak baloratuko du, ikasleak praktika-aldian egin duen lana kontuan hartuta.
Irakasgaiaren beraren konpetentziak lortzea da practicumaren helburua (ikus “konpetentzietan oinarritutako programazioa”, 4. atalean), eta horrenbestez, bi agenteek aldez aurretik zehaztutako ebaluazio-irizpideak dituzte.
Horrez gain, honako aldaera hauek kontuan hartzea komeni da:
- Azken nota eskuratzeko batez bestekoa egin aurretik, beharrezkoa da alde bakoitza gaindituta izatea, gutxienez, 5eko notarekin.
- Egonaldia edo lana, bietako bat gainditzen ez badu azken nota EZ NAHIKO izango da 1. deialdian. Egonaldia bada gainditu ez duena, ez ohiko deialdian ez aurkeztua izango du.
- Ez ohiko deialdian ere gainditzen ez badu, practicum osoa errepikatu beharko du hurrengo ikasturtean.
Bestalde, bertaratzeari dagokionean, baldintza hauek hertsiki eskatuko dira:
Ikastetxeko ordu guztietan bertaratzea. Arrazoitu gabe hiru goiz edo arratsalde huts egitea nahikoa izango da egonaldian EZ NAHIKOA jartzeko.
Irakasleen Unibertsitate Eskolako tutoreak antolatutako bilera eta bestelako bertaratzeetan %80an parte hartzea ere ezinbestekoa izango da. Dena den, huts egite bakoitzak puntu 1 kenduko dio azkeneko emaitzari.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Practicum IIIaren gida eta baliabide tresnak: http://www.irakasleen-ue-donostia.ehu.es/p222-content/eu/contenidos/informacion/eumagisss_practicum_indice/eu_indpract/graduko_gidak.html
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
BOLÍVAR, A.; DOMINGO, J. (2007). Prácticas eficaces de enseñanza. Madril: PPC.
CALBÓ ANGRILL, M. (Koord.) (2009). Guía para la evaluación de competencias en el Practicum de Maestro/a. Bartzelona: AQU Catalunya.
COLL, C. (2002). Observación y análisis de las prácticas de educación escolar. Bartzelona, UOC.
CORIAT, M.; ROMERO, A., GUTIÉRREZ, J. (Coord.) (2003). El Practicum en la formación inicial del profesorado de Magisterio y Educación Secundaria. Avances de investigación, fundamentos y programas de formación. Granada: Granadako Unibertsitatea.
GAVARI STARKIE, E. (Koord) (2007). Estrategias para la intervención educativa. Practicum. Madril: Ramón Areces.
GAVARI STARKIE, E. (Koord.)(2005). Estrategias para la observación de la práctica educativa. Madril: Ramón Areces.
GAVARI, E. (Dic.) (2007). Estrategias para la intervención educativa. Practicum. Madril: Ramón Areces fundazioa.
RODRÍGUEZ MARCOS, A. (2002): Cómo innovar en el Practicum de magisterio. Madril: UAM.
SCHÖN, D. (1987). Educating thereflective practicioner: Towards a new design for teaching and learning in the professions. London Josey: Bass.
SCHÖN, D. (1992). La formación de profesionales reflexivos. Bartzelona: Paidós.
SHORES, E. y GRACE, C. (2004). El portafolios paso a paso. Infantil y Primaria. Bartzelona: Graó.
ZABALZA, M. (2004). Diarios en clase: un inistrumento de investigación y desarrollo profesional. Madril: Narcea.
Web helbideak
http://www.irakasleen-ue-donostia.ehu.es/p222-content/eu/contenidos/informacion/eumagisss_practicum_indice/eu_indpract/irakpracticumaurki.html