Euskararen Arauak eta Erabilerak26494
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Titulazioa
- Lehen Hezkuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 26494
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Funtsezkoa da aditu euskaldunek kontzientzia hartzea euskararen erregistro formalen eta espezializatuen garapenean eta finkapenean duten erantzukizunaz. Erantzukizun horrekin estuki lotuta dago euskara zainduaren irizpideak eta erregistro espezializatuen bereizgarriak egokiro menderatzea eta erabiltzea, ahoz zein idatziz. Irakasgai honetan, komunikazio zientifiko-teknikoan oinarrizkoak diren gaitasun linguistiko-komunikatiboak lantzen dira, espezializazio maila desberdinetako ahozko eta idatzizko testu-genero prototipikoak baliatuz: ikerketakoak, dibulgaziokoak, testu didaktikoak, ahozko aurkezpenak, eta abar.
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetako ikasleek hizkuntza eta komunikazioa ondo mederatzeko premia dute, bai gradua egin bitartean bai ikasketak amaitu eta lan-munduan barneratzean. Gradua egiten ari direnean, batetik, Gradu Amaierako Lana idazteko eta aurkezteko beharko dute euskaraz zuzen eta era egokian aritzeko gaitasuna; bestetik, graduko gainerako irakasgaiak egiten ari direnean, oso baliagarri izango zaie euskaraz argi eta txukun komunikatzeko gaitasuna. Gradua amaitzen dutenean, ikasleek irakaskuntzaren alorrean egingo dute lan, eta bertan, zalantzarik gabe, eskatuko zaie hizkuntza ondo menderatzea eta era argian eta zehatzean komunikatzeko gai izatea. Beraz, berebiziko garrantzia du gradu hauetako ikasleentzat idatzizko eta ahozko komunikazioan, bietan, trebatzeak.
Testuinguru horretan, Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan eskaintzen den hautazko irakasgaia da. Oinarrizko hizkuntza-trebakuntza espezializatua eskaini nahi die gradu honetako ikasleei, goian aipaturiko jardun-eremu akademiko eta profesionalean euskaraz zuzen eta egoki jarduteko gai izan daitezen. Irakasgai honek lotura zuzena du gradu hauetan, bigarren lauhilekoan, eskaintzen den Komunikazioa Euskaraz (KE) izeneko irakasgaiarekin.
Irakasgai hau euskaraz baino ez da ematen.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
1. gaitasuna. Goi mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.
2. gaitasuna. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan.
3. gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki interneten eskuragarri daudenak), askotariko egoera komunikatiboetan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
EGITARAU TEORIKOA
1. GAIA: Komunikazio espezializatua giza eta gizarte-zientzietan
1.1. Hizkuntzaren aldaerak eta erabilerak
1.2. Euskararen aldaera estandarra: euskara batua
1.3. Euskara espezializatua
1.4. Kontsulta-tresnak: corpusak, hiztegiak, kontsulta-guneak
2. GAIA: Testuak Hezkuntzaren alorreko komunikazio-prozesuetan
2.1. Hezkuntzaren alorreko testu-genero nagusiak
2.2. Idatzizko komunikazioa Hezkuntzan
2.3. Ahozko komunikazioa Hezkuntzaren alorrean
2.4. Testuaren egituraketa: argudioak eta testu-antolatzaileak
3. GAIA: Hizkuntza espezializatua Hezkuntzaren alorrean: bereizgarriak eta arazoak
3.1. Aldakortasuna
3.2. Terminologia zaindua: maileguak eta hitz-elkarketa 3.3. Estilo zaindua: estilo-gomendioak
EGITARAU PRAKTIKOA
Gelako saioetan, hiru eratako lanak egingo dira: ariketak, idazlana eta ahozko aurkezpena.
-Ariketak: Gelan landutako gai bakoitzari ariketa sorta bat egokituko zaio. Ikasleek gelan edo etxean egingo dituzte ariketa horiek, batzuetan banaka eta beste batzuetan taldeka.
-Idazlana: Nork bere ikasketa- edo ikerketa-gaiarekin loturiko testu idatzia prestatu beharko du, gelan jorratutako gaiak kontuan izanda: Pedagogiako testuen bereizgarriak, egituratzea, hizkuntza espezializatua eta estilo zaindua.
-Ahozko aurkezpena: Testu idatzia oinarri hartuta, ikasleek ahozko aurkezpena prestatu beharko dute, gelan landutako ezaugarriak kontuan hartuz.
MetodologiaToggle Navigation
Eskola eta jarduera gehienak praktikoak izango dira, eta informatika-gelan egingo dira. Horretarako, E-gela erabiliko da.
-Banakako lanak
-Talde-lanak
-Ordenagailu-praktikak
-Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)
-Ahozko aurkezpenak
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
- Test motatako proba (%): 30
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasleak bi ebaluazio-modu hauetariko bat aukera dezake:
1. ETENGABEKO EBALUAZIOA:
Etengabeko ebaluazioan, hiru lan hauek gainditu beharko dira:
1) Gelan egindako froga idatzia (3 puntu)
2) Idazlana (3 puntu)
3) Ahozko aurkezpena (3 puntu)
- Batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko, hiru atalak gainditu behar dira.
- Kalifikazioa osatzeko falta den puntua, gelan egindako ariketen arabera lortuko du ikasleak.
- Ebaluazio jarraitua egin ahal izateko, gelako saioetara etorri behar du ikasleak (gutxienez, % 80), eta gelako ariketa eta lan guztiak egin beharko ditu garaiz eta egoki.
2. AZKEN AZTERKETA
Lauhilekoaren amaieran egingo da, zentroak jarritako egunean. Azterketan, gelan landu diren ariketen eta lanen gisakoak egingo dira. Azterketan lortutako nota izango da kalifikazioaren % 100, honela banatuta:
-Ariketak (4 puntu)
-Idazlana (3 puntu)
-Ahozko aurkezpena (3 puntu)
Azterketan ahozko aurkezpena egin ahal izateko, euskarria aldez aurretik eGelara igo beharko dute
ikasleek.
OHARRAK
*Ebaluazio jarraituari uko egitea
Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek, edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1.-9. asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.
Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
*Ohiko deialdiari uko egitea
UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdiko azterketan, gelan landu diren ariketen eta lanen gisakoak egingo dira. Azterketan lortutako nota izango da kalifikazioaren % 100, honela banatuta:
-Ariketak (4 puntu)
-Idazlana (3 puntu)
-Ahozko aurkezpena (3 puntu)
Azterketan ahozko aurkezpena egin ahal izateko, euskarria aldez aurretik eGelara igo beharko dute ikasleek.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak emandakoa: apunteak, artikuluak eta ikasleak berak erabili beharko dituenak lanak prestatzeko. Irakasleak eGelan jarriko ditu material horiek, astean-astean.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
ALBERDI, X. (1999) Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHU.
ALBERDI, X. eta I. Sarasola (2001) Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. Bilbo: EHU.
EUSKALTZAINDIA (1985-2005) Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA (1993) Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua. Bilbo: Euskaltzaindia.
GARTZIA, Joserra (2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.
GARZIA, Juan (1997) Joskera lantegi. Gasteiz: HAEE-IVAP.
GARZIA, Juan (2005) Kalko okerrak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Gehiago sakontzeko bibliografia
Aldizkariak
Elhuyar http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Gogoa http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Gogoa/index
Hik Hasi http://www.hikhasi.eus/
Jakin www.jakingunea.com
Uztaro http://www.uztaro.eus/
Web helbideak
-Elhuyar: http://zientzia.eus/
-Euskalterm: http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do
-EUSKALTZAINDIA: http://www.euskaltzaindia.eus
-Euskara Institutua: http://www.ei.ehu.es/
-Kalkoen Behatokia: http://www.ehu.eus/ehg/kalkoak/
-UPV/EHUko Euskara Zerbiztua: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/
-EHULKU aholkularitza-zerbitzua: http://www.ehu.eus/ehulku/
-EHULKUren aholkuak: http://www.ehu.eus/eu/web/euskara/ehulkuren-aholkuak
-EHUskaratuak: http://ehuskaratuak.ehu.eus/kontsulta/
-GAIKA: http://gaika.ehu.eus/eu
-UZEI: http://www.uzei.eus
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 14:00-15:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- INFORMTIKA 1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 15:00-16:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- INFORMTIKA 1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 14:00-23:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- INFORMTIKA 1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 16:00-18:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- INFORMTIKA 1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)