Irakasleak
ARAITZ USKOLA IBARLUZEA
- Ezagutza arloa
- Zientzia Esperimentalen Didaktika
- Saila
- Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
- Ikastegia
- BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
- Posta elektronikoa
- araitz.uskola@ehu.eus
Zientzietan doktorea (UPV/EHU, 2001). Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea 2003tik, Zientzia esperimentalen didaktikaren arloan (4 bosturteko aitortuak, bikain Docentiaz-en bi aldz). Bere ikerketa lerroak zientzien ikaste/irakastea (konpetentzia zientifikoaren garapena) eta Ingurumen Hezkuntza dira, eta orain arte batez ere Hezkuntzako unibertsitateko titulazioetako ikasleen argumentaziorako gaitasunaren garapenean eta pentsamendu kritikoaren garapenean zentratu da. Lerro honetan 5 hezkuntza berrikuntza proiektu zuznedu ditu. Gaur egun, ikasleek praktika zientifikoetan erakusten duten garapen maila ikertzen du (batez ere argumentazioa eta modelizazioa), gkonpetentzai zientifikoaren garapenaren markoan. CNEAIk aitortutako ikerketako 3 seiurteko ditu Hezkuntza alorrean. Hainbat ikerketa proietku zuzendu ditu eta ikerketa talde bateko ikertzaile nagusia da.
Saileko atal-koordinatzaile (2010-12), idazkari (2016-17) eta zuzendari (2017-18) lanak egin ditu.
Ikastegian zuzendariorde (2005-07) eta dekanorde (2018tik) lanak egiten ditu.