Lehen Hezkuntzak 6-12 urte arteko nahitaezko hezkuntza aldia barne hartzen du. Etapa honen helburua da haurrek garapen pertsonala zein sozio-kulturala izan dezaten laguntzea, bai eta euren bizitza osoan zehar izango duten ikaskuntzarako oinarriak prestatzen laguntzea ere. Irakaslearen irudia funtsezkoa da etapa honetan.
Lehen Hezkuntzako Graduan, erronka handi horri aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza akademikoa, teorikoa zein praktikoa, jasoko duzu. Haurrek garapen pertsonala izan dezaten laguntzeko premiazkoak diren tresnak barneratuko dituzu, zehazki artearekin, zientziarekin, etikarekin, gizartearekin, hizkuntzalaritzarekin, mugimenduarekin, matematikarekin eta teknologiarekin lotutako edukietan.
Bost aipamen edo espezializazio hauek izango dituzu aukeran: Atzerriko Hizkuntza; Musika Hezkuntza; Curriculuma eta Baliabideak; Hizkuntza Aniztasuna Eskolan; eta Berrikuntza Lehen Hezkuntzako Eskolan. Atzerriko Hizkuntzako eta Musika Hezkuntzako aipamenek gaitasuna emango dizute ingeles edo musika irakaslearen egitekoak gauzatzeko.
Gainera, bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktikak eginda, bertatik bertara parte hartuko duzu hainbat ikastetxetan egingo diren hezkuntza proiektuetan.
Ezinbestekoa da euskarazko B2 titulua aurkeztea matrikula egiteko.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,72 €
Gutxieneko nota
10,446 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
70 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Hezkuntza hirueleduna lehenengo unetik bertatik: euskara, ingelesa eta gaztelania.
- Metodologia aktibo eta berritzaileak: problemak ebaztea, proiektuetan oinarritutako ikastea eta ikaste kooperatibo eta dinamikoa.
- Gizarte, hezkuntza eta lan errealitatea ezagutuko duzu, euskal hezkuntza sareko ikastetxeetan 3 praktika aldi eginda.
- Mugikortasun programak estatuko, Europako, Latinoamerikako, AEB eta besteko unibertsitateekin.
Sarrera-profila
Hezkuntzak motibatzen bazaitu, arduratsua eta metodikoa bazara, baina baita sormen handikoa, malgua eta behatzailea, eta gustuko baduzu taldean lan egitea, entzutea, argudiatzea eta adostea, eta horrezaz gain, analisirako zein egoera korapilatuetan erantzuteko gaitasuna baduzu, Lehen Hezkuntzako Gradua zure aukerarik onena da.
Irteera profesionalak
Egiteko nagusia, hain zuzen, 6-12 urteko haurren prestakuntza arautua eta oinarrizkoa da. Lehen Hezkuntzako zikloko irakasleak izango dira, nola ikastetxe publikoetan, hala itunpekoetan zein pribatuetan.
Hauek dira beste okupazio sektore batzuk: ludotekak, museoak, ospitaleetako ikasgelak, presondegietako ikasgelak, gobernuz kanpoko erakundeak, kultur zentroetako hezkuntza sailak, etab.
Halaber, helduentzako hezkuntza zentroetan, argitaletxeetan, enpresa edo erakundeentzako hezkuntza jardueren kudeaketan, edo hezkuntza zerbitzu osagarrien zeinahi eskaintzatan jardun ahal izango dute.