Irakasleak
IRATXE REDONDO RODRIGUEZ
- Ezagutza arloa
- Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
- Saila
- Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
- Ikastegia
- BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
- Posta elektronikoa
- iratxe.redondo@ehu.eus
Iratxe Redondo Rodríguez Bilboko Hezkuntza Fakultateko Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia saileko irakaslea da. Magisteritzan diplomatua da Begoñako Andra Mariko unibertsitatetik (2004) eta Psikologian lizentziatua Deustuko unibertsitatetik (2007). Unibertsitate berean, Osasun Mental eta Terapia Psikologikoak Masterra egin zuen haurtzaro eta nerabezaroaren arloan espezializatuz (2009). Ondoren, bere doktorego tesia burutu zuen, "Atxikimendu estiloak eta mentalizazio gaitasuna elikadura nahasmenduetan" titulaturikoa (2015).
Gaur egun, "Garapenaren psikologia eskola adinean" "Zailtasunak Garapenean eta ikaskuntzan" irakasgaiak irakasten ditu. Nazioarteko kongresu batzuetan parte hartu du eta estatu zein nazioarteko mailako argitalpen batzuk burutu ditu. Unibertsitateko eremutik kanpo, psikologo eta irakasle moduan jardun du.