Breadcrumb

izenburua-lehen-hezkuntza-eta-haur-hezkuntza-gradu-bikoitza

Gradu Bikoitza: Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza

Aplikazio habiaratuak

aurkezpena-lehen-hezkuntza-eta-haur-hezkuntza-gradu-bikoitza

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak, gizartearen erronka berriei eta, bereziki, hezkuntza mailan ematen ari diren eta emango diren eraldaketei hobe erantzun nahian, proposamen berri bat eskaini du: Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako gradua dituen irakaslearena.

Horrela, derrigorrezko lehen hezkuntzak garatu dituen azken berrikuntza metodologikoetan ere nabarmentzen den Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren arteko lotura eta jarraipena bermatuko lituzke gradu bikoitzaren eskaintza honek; haurraren eskola ibilbidean askotan horrenbesteko haustura suposatu duen bi etapen arteko jauzi hori leunduko eta, ondo bidean, desagerraraziko bailuke.

Egoera eta testuinguru honetan, gure Gradu Bikoitzaren proposamena gizartearen zenbait beharrei erantzutera letorke eta, bestetik, aurrera bideari bultzada ematera, proposamen berritzaile eta eraldatzailea proposatuz. Horrela, proposamenari sendotasuna emateko, 40 ikasleko talde autonomo baten aldeko apustua egin da.

Hau guztia gauzatzeko, bost urteko ibilbidea izango lukeen proposamena eraiki da, bi graduetako formazioa bermatuz eta azken urtean, Lehen Hezkuntzatik eskaintzen diren minor edo aipamenetako bat egiteko aukera emanez, hauetariko bi irteera profesional gehigarria ematen dutenak ( Hezkuntza Berezia, Atzerriko Hizkuntza, Euskara, Hezkuntza Tresna edo Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak Lehen Hezkuntzan). Gainera, gradu bikoitzaren ibilbidean zehar, lau praktikaldi bizitzeko aukera izango duzu 2., 3., 4. eta 5. mailan.

Sarrera baldintza: Euskarazko B2 titulua izatea.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Iraupena

5 ikasturte

Kreditu kopurua

312 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

11,354 ohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

40 plaza

botoia-liburuxka-Hezkuntza-Filosofia-Antropologia-Fakultatea

arrazioak-lehen-hezkuntza-eta-haur-hezkuntza-gradu-bikoitza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Umeen gaitasun kognitibo, afektibo eta psikomotorrak garatzen ikasiko duzu eta prestakuntza jasoko duzu psikomotrizitate, teknologia, hezkuntza fisiko, adierazpide plastiko eta musikalerako ikasgeletan zein laborategietan nola literatura gela edo tailerrean.
  • Aukera egin ahal izango duzu, egungo hezkuntza premietara egokitutako lau aipamenen artean.
  • Praktikak egingo dituzu ikastetxe ezberdinetan eta bertan ezagutuko duzu lan errealitatea eta egunerokotasunean parte hartuko duzu.
  • Graduko atal bat Europa, Amerika edo beste herrialdeetako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.

profil-lehen-hezkuntza-eta-haur-hezkuntza-gradu-bikoitza

Sarrera-profila

Hezkuntza eta pertsonak interesatzen bazaizkizu, gizarte eta kultura aniztasuna errespetatzen baduzu, jakin-mina eta behatzeko gaitasuna badituzu eta gure gizartea txikienetatik hasita (0-6 eta 6-12 urte) hobetu behar dela uste baduzu, zure aukera onena Gradu Bikoitza da.

Irteera profesionalak

Irakaslea, Lehen Hezkuntzako etapetan   eta Haur hezkuntzako zikloetan, ikastetxe publiko nahiz pribatuetan.

Baita hezkuntzari lotutako beste arlo batzuetan ere: ludotekak, museoak, ospitaletako gelak, espetxetako gelak, gobernuz kanpoko erakundeak, argitaletxeak, etab.