XSLaren edukia

Laneko Arriskuen Prebentzioa Lanaren Antolakuntzan27670

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27670

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau M04 Prestakuntza ibilbideak moduluaren baitan kokatzen da eta hautazko ikasgai bezala eskaintzen da 4. mailan. Oso lotuta dago 3. mailako Laneko Osasuna eta Prebentzioa ikasgaiarekin, azken hau osatzen duelarik erakundeetan lan arriskuaren kudeaketako alde praktikoak garatuz.

Ikasgaiaren helburua lan arriskuen prebentzioa enpresaren kudeaketa orokorrean barneratzeko irizpideen ulermena eskuratzea da. Ikasleak lanaren arriskuen prebentzioa enpresaren beste edozein arlo bezala kudeatu behar dela barneratu beharko luke.



Lortutako ezagutzei esker ikasleak ondorengo ekintzetan parte hartu ahal izango du:



- Enpresaren prebentzioa sustatu.

- Lan arriskuen prebentzioa enpresaren kudeaketan integratu

- Kalitate, ingurumen eta lan arriskuen prebentzio sistemen bateratzea ahalbidetu

- Enpresako langileei arlo hontako formakuntza eman

- Enpresaren Prebentzio Politika diseinatu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:



- Lan Harremanak osatzen dituzten diziplinen multzoa elkarrekin erlazionatuta kudeatzea



- Enpresak, sindikatuak, erakundeak eta bestelako gizarte-erakundeak gai soziolaboraletan kudeatu, aholkatu, ebaluatu.



- Enpleguarekin eta Laneko Arriskuen Prebentzioarekin lotutako estrategiak eta planak diseinatu, garatu, kontrolatu eta behar bezala ebaluatu.



- Tituluaren hizkuntza teknikoan idatziz egoki komunikatzea, transmititzea eta erlazionatzea.



Ikaskuntzaren emaitzak



- Lan munduaren txostenak eta ebaluazioak egitea.

- Aukeratutako espezialitatearen eremuan jarduera profesionala behar bezala garatzea.

- Enpresaren lehendik dagoen dokumentazioan oinarrituta aplikagarri den araudia betetzen dela baloratzea eta enpresaren gizarte-erantzukizuna zehazten duten alderdi sozialak neurtzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Lan arriskuak. Sarrera.

2. Lan arriskuen ebaluazioa

3. Lan istripuen ikerketa.

4. Informeak eta indizeak

5. Kudeatzeko sistema normalizatuak eta ziurtagarriak





MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaik 6 kreditu ditu ikasleari 150 lan ordu eskatzen dizkio. Ikasleak bete beharreko lanak hauek dira:



Ordu presentzialak: 60



Klase teoriko eta praktikoetara joatea. 60 ordu horietatik 36 teorikoak dira eta gainontzeko 24 orduak gelan bertan egiten diren ariketa praktikoak.

Klase teorikoetan irakasleak apunteetan oinarriturik zerrendako gai ezberdinak azalduko ditu ikasleen parte hartzea suspertuz.

Klase praktikoetan ikasleek teorian ikusitako kontzeptuak eta ezagutzak proposaturiko kasuetan aplikatu beharko dituzte.



Ordu ez presentzialak: 90



Gai bakoitzeko apunteak aldez aurretik irakurri.

Azalpenak aditu eta proposatzen diren adibide eta ariketak egiten saiatu.

Dudak eta ulermen arazoak identifikatu eta argitu apunteak edota bibliografia erabiliz. Tutoretza orduak ere erabili behar izatekotan.

Ezagutzak bereganatu eta memorizatu.

Urtean zehar lan bi aurkeztu beharko ditu, klaseko orduetatik kanpo egindakoak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Kalkuluak egiteko Kalkuladora baino ezin izango da erabili.



Ebaluaketa jarraitua erabiliko da ondoko bi atal dituelarik:



1. Prozesuaren ebaluazioa: Nota finalaren %50

Asistentzian eta klasean egindako lanak: guztira %20.

Taldeka egin beharreko lana: %30



Ebaluaketa jarrairtuak derrigor eskatzen du: %75eko asistentzia minimoa eta lan guztien aurkezpena.



Ebaluazio probetan edo lan akademiko ebaluagarriak prestatzeko eta aurkezterakoan iruzurtzat hartuko dira honako jokabide hauek: Lanak plagiatzea, hau da, besteen lanak kopiatzea jatorria edo erabilitako iturria aipatu gabe eta aurkeztea ebaluazio akademikora aurkeztutako testuetan edo lanetan.





2. Azken Froga (Azterketa) Nota finalaren %50





FROGEN TIPOLOGIA PISUA



Test motako azterketa % 25

Garatu beharreko galdera teorikoak % 50

Kasu praktikoa % 25



Azken frogak %40 baino gehiago balio duenez, azterketara ez aurkezteak zuzenean Ez Aurkeztuta nota

izatea suposatzen du.



Edonola ere, ikasleek ebaluaketa sistema finala egiteko eskubidea izango dute, ebaluaketa sistema jarraian partu hartu izan ala ez. Horretarako ikasleek idatzi bat aurkeztu beharko diote ikasgaiaren irakasle arduradunari, ebaluaketa jarraiaren uko egitea adieraziz. Horretarako 9 asteko epea izango du lauhilekoaren hasieratik, zentruko egutegi akademikoa oinarri hartuta



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Kalkuluak egiteko Kalkuladora baino ezin izango da erabili.



Azken Froga (Azterketa)



FROGEN TIPOLOGIA PISUA



Test motako azterketa % 25

Garatu beharreko galdera teorikoak % 50

Kasu praktikoa % 25



Azken frogak %40 baino gehiago balio duenez, azterketara ez aurkezteak zuzenean Ez Aurkeztuta nota

izatea suposatzen du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Klaseko unitate didaktikoa.
.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- BENAVIDES, RUIZ, GARCIA, (2007): Salud laboral : conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales; Ed: Masson.

- CASSINI (2007); Cómo implantar e integrar la prevención de riesgos laborales en la empresa; Ed: Lex Nova

- Norma ISO 45001

- Ley 31/95 de PRL

- RD 39/97 Reglamento de los Servicios de Prevención

- Directrices de la OIT sobre Sistemas de Gestión de la Seguridad y la Salud en el trabajo. OIT, 2001

Gehiago sakontzeko bibliografia

- CLAVER, E., MOLINA, J.F., y TARI J.J. (2004): Gestión de la calidad y gestión medioambiental, Ed. Pirámide.
- MELLADO, M (2006): La gestión integrada de la calidad, el medio ambiente y la prevención de riesgos laborales en las organizaciones.

Aldizkariak

- Formación de Seguridad Laboral, Editorial. Borrmat, S.A.
- Riesgo Laboral, revista profesional de Prevención de Riesgos Laborales. Editorial Evento

Web helbideak

http://www.osalan.net/
www.apaprevencion.com
www.insst.es/
www.AENOR.es
www.ilo.org/public/spanish

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:00 (1)

13:30-15:00 (2)

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:00-13:30 (1)

Irakasleak