Lan mundua etengabe ari da aldatzen, eta, are gehiago duela gutxi bizi izan dugun krisiaren ostean: aldatu egiten dira lan harremanak, legeak eta enplegu politikak, baita lanaren antolakuntza eta lan merkatua ere. Horrela, bada, lan harremanen eta giza baliabideen arloa konplexua bezain interesgarria da, eta beti dabil oreka bilatu nahian eragileen artean (enplegatuak eta enplegu emaile diren erakundeak, sindikatuak, patronala, etab.).
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduak diziplina anitzeko prestakuntza emango dizu lan egoera berriak ulertzeko, interpretatzeko eta horietan esku hartzeko. Ikasketa planean arlo hauen oinarri teoriko eta teknikoak lantzen dira: lanaren antolakuntza, langileen kudeaketa, lanaren eta Gizarte Segurantzaren antolakuntza juridikoa, lan merkatuko esku-hartzea, eta laneko arriskuen prebentzioa.
Honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Enpresari Aplikatutako Kudeaketa, Enpleguaren Kudeaketa, eta gainera, titulazio honek prestakuntza dualeko ibilbide bat eskaintzen du.
EHUduala Ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak betetzen ditu. Horrek esan nahi du ibilbide bat egin ahal izango duzula, unibertsitateko prestakuntza akademikoa eta zure prestakuntzarekin zuzenean lotutako ordaindutako lan-jarduera tartekatzeko. Ibilbide horretan sartzen bazara, banakako prestakuntza-proiektu bati eta unibertsitateko eta enpresako tutoreen laguntzari esker, bi mundu hauetan esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izango duzu.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,42 €
Gutxieneko nota
5,162 ezohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
90 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Prestakuntza jasoko duzu arlo juridikoan, ekonomian eta lan eta giza baliabideen antolakuntzan. Honetara, lan egin ahal izango duzu enpresekin eta langileekin.
- Laugarren ikastaroa zeuk diseinatuko duzu gehien interesatzen zaizkizun hautazkoekin, praktikak enpresetan egiteko aukerarekin.
- Fakultate parte hartzaile bateko kide izango zara, berdintasun eta justiziarekin konpromezua daukana.
- Aukera izango duzu graduaren atal bat estatuko, Europako eta Latinoamerikako 60 unibertsitate baino gehiagotan.
Sarrera-profila
Lan munduaren alderdi desberdinek erakartzen bazaitu, inguratzen zaituen errealitate sozial, ekonomiko, kultural eta politikoarekiko sentsibilitatea eta konpromisoa badituzu eta lan munduaren funtzionamendu egokian parte hartu nahi baduzu, Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua da zure lekua.
Irtenbide profesionalak
Nagusiki, honako arlo hauetan:
- Aholkularitza eta lan kudeaketa sindikatu edo enpresa batean gizarte gradudun moduan
- Langile eta enpresen ordezkaritza judiziala
- Giza baliabideen kudeaketa eta zuzendaritza: giza baliabideen arloko estrategiak erakundeetan, berdintasun planak, etengabeko prestakuntzako planak, etab.
- Lan sustapenerako eta laneratzeko estrategiak landu eta ezartzea
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Administrazio publikoa: laneko ikuskatzailetza, laneko segurtasuna eta osasuna, etab.
- Irakaskuntza, unibertsitatean, bigarren hezkuntzan eta lanbide heziketan