XSLaren edukia

Globalizazioa eta Lan Mundua27663

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27663

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala22.533.75
Gelako p.22.533.75

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"La globalización y el mundo del trabajo" deritzon ikasgaian, globalizazio edo mundializazioa prozesuak lanaren arloan izan dituen eraginak aztertzen dira: taylorizazioa, prekarizazioa eta ziurgabetasuna.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. .Norabide neoliberalak bultzatzen dituen neurri ezberdinen eragin soziala ezagutu eta aurkeztea eta aldi berean malgutasunak eta enpresa kultura berriak ezkutatzen dituzten helburuak aztertu eta aurkeztea.

2. Globalizazioak klase kontzientzian eta langilegoaren bizitza laboral eta sozialean duen eragina ezagutu eta aurkeztea.

3. Lan munduan emakumeek jasaten duten diskriminazioan egungo norabide neoliberalak duen eragina ulertu, neurtu eta aurkeztea.

4. Deszentralizazioan, azpikontratazioan eta deslokalizazioan oinarritutako ekoizpen antolaketa berriaren ezkutuko helburu sozialak eta laboralak ulertu eta esplikatzea.

5. Globalizazioaren baitan neoliberalismoak bultzatzen dituen helburu ekonomikoek, lan munduaren desregulazio, desegituraketa eta lan harremanen pribatizazioarekin duten harreman estua aztertu, ezagutu eta aurkeztea.

6. .Globalizazioaren baitan lan munduaren inguruan garatzen diren kontrol mekanismo berriak ezagutu, baloratu, esplikatu eta sailkatzea.





Mundu mailan, neoliberalismoaren eskutik, kapitalismoak ezagutu duen hedakuntzak aldaketa garrantzitsuak bultzatu ditu lan munduaren egituran eta antolaketan. Horrela, nagusitzen joan dira malgutasuna, efikazia, lehiakortasuna, ezberdintasuna eta prekaritatea bezalako jarrera eta egoerak, eta maila handi batetan langilegoaren kontzientzian txertatzea lortu dutela esan dezakegu. Ezinbestekoak bezala aurkezten dira eta honek langile kulturaren ahultzea bultzatu du.



Soziologiatik garai eta norabide berriek sortutako ingurune sozial eta laboral konplexu eta problematikoa aztergai bihurtu nahi genuke. Ikasleak lan mundua egun gidatzen duten klabe sozialen helburua ezagutzeko aukera izan dezan, hau da, neoliberalismoak lan munduari eman nahi izan dion berrantolaketa eta bere baitan lortu nahi dituen helburu ekonomiko eta sozialen berri eman nahi genioke ikasleari.



Egun lan munduak dituen arazo nagusien aurrean kokatu nahi genuke ikaslea, bertan lehian dauden indarrak ezagutuz eta bakoitzaren unean uneko eragin ahalmenaren baitan bertako helburuak nola bideratzen diren ulertzeko aukera izan dezan. Horrela begirada orokorrak eskaintzen duen ezagutzaren bidez maila lokalean, hau da, lantegi edo enpresan aurkezten diren arazo eta gertaera ezberdinak hobeto ulertu eta bideratzeko ahalmena eta aukera bereganatuko luke.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Gaia.- Globalizazioak eragindako gizarte egitura aldaketak.  Globalizazioak arlo sozio-laboralean duen eragina eta gizartean orokorki eta ekoizpen arloan sortzen dituen aldaketak aztertuko ditugu.

2.Gaia.- Lan munduaren oinarri kultural berriak.  Globalizazioaren baitan, ekoizpen arloan nagusitzen ari den enpresa-kultura berriaren ezaugarri nagusiak ezagutzen saiatuko gara.

3.Gaia.- Lehiakortasunaren eskenatoki berria: malgutasuna, prekarietatea, ezberdintasuna,...  Mundu mailako ekonomian, lurralde bakoitzak lehiakortasunerako dituen egoera eta baldintza berriak, eta honek giza talde ahulenetan dituen ondorioak aztertuko ditugu.

4.Gaia.- Lan baldintza berriak.  Globalizazioak bultzatzen duen etengabeko ekoizpenaren deslokalizazioak lan munduan duen eragina eta ondorioak ezagutuko ditugu.

5.Gaia.- Enpresa kudeaketa era berriak:

a) Enpresa kulturaren nagusitasuna eta norabide berriak.

b) Komunikazioaren kultura.  Ekoizpen arloan nagusitzen ari den enpresa-kultura berria, gizartean hedatzeko eta txertatzeko erabiltzen diren bitartekoak aztertuko ditugu.

6.Gaia.- Langile kulturaren krisia?  Maila kultural-ideologikoan langile klaseak egun duen egoera ezagutuko dugu: langile-kulturak dituen ezaugarriak, hauen bilakaera eta klase kontzientziaren egungo egoera aztertuz.

7.Gaia.- Langile sozializatua.  Globalizazioaren ondorioz langile klaseak ezagutu duen desegituratze prozesua ezagutuko dugu.

8.Gaia.- Langilegoaren gizartetik arriskuaren gizartera.  Globalizazioak bultzatzen dituen lan-harremanen indibidualizazioa eta aurreko garaian eraikitako babes- sozial esberdinen desegite prozesua aztertuko ditugu.

9.Gaia.- Lanaren etikatik kontsumoaren etikara.  Gizarte ekoizletik, gizarte kontsumitzailera egiten den jauzi edo bidean, gizartean bere partaideak nola egokitzen dituen zeregin berrietara aztertuko dugu.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasleak, gai ezberdinak kokatzeko, beharrezkoak diren ideiak eta ikuspuntuak aurkeztuko ditu aurkezpen klasetan.



Gai bakoitzari buruzko material osagarria (artikuluak, liburutatik jasotako irakurgaiak, etab.) izango du ikasleak. Material honekin eta une bakoitzean Internetik jaso dezakeenarekin zenbait jarduera praktiko burutuko ditugu: Ikasleak zenbait artikuluri buruzko laburpenak egin beharko ditu bere balorazioa erantziaz, beste kasu batzuetan irakasleak irakurgaiari buruz prestatutako galdeketei erantzun beharko die eta azkenik, klasean burutuko diren eztabaida eta gaien azterketarako material osagarri gisa erabiliko dira. Azken zeregin honetan, irakasleak eztabaidarako gaia aurkeztu ostean ikasleek taldeetan landu eta aztertuko dute gaia, ondoren emaitzak ikasgelako partaide guztien aurrean aurkeztuko dituzte, guztien artean eztabaidatzeko.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaia gainditu ahal izateko, kurtsoan zehar ebaluazio jarraitu bat egingo da; ebaluazio mota hau jarraitu ahal izateko ikasleari %75eko asistentzia eskatuko zaio. Ebaluazio honetan, ikasleak alde batetik, beste taldekide batzuekin taldean prestatutako lan bat aurkeztuko du klasean (irakasleak emango ditu aukerako gaiak); zeregin honek ikasgaiaren %25 ebaluatuko du.



Aurrekoarekin batera, artikuluei buruzko laburpen idatziak eta irakurgaiei buruzko galdeketak erantzungo ditu ikasleak; zeregin hauek klase orduetatik kanpo egingo dira eta aurreko zeregina bezala, %25 ebaluatuko du.



Azkenik, klasean ikusitako eduki eta zenbait irakurgaietan jasotakoari buruzko kontrol batzuk egingo dira eta jarduera honek %50 ebaluatzeko balioko du.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia azken ebaluazio muduan egingo da. Hau da, ikaleak hiru lan aurkeztu beharko ditu: batetik, eskolako praktikak (egelan dauzka eskura), bestetik, Memoria kritiko bat, urtean zehar aurkeztu diren teoriak eta egin diren praktikak uztartuz, eta, azkenik, azterketa enpiriko bat enpresa globalizatu bati buruz (ikus, ebaluazio sistema, egelan).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-KEYNES, J.M.: Enplegu, interes eta diruari buruzko teoría orokorra, Klasikoak, Bilbo, 1998.
-MARX, K.: Karl Marx: Idazlan hautatuak, Klasikoak, Bilbo, 1998.
(-): Alderdi Komunistaren Manifestua, JAKIN, Donostia, 1998.
-PERMACH, J.: Esku ikusezinaren itzal luzea, EHU, Bilbo, 2018.
-WEBER, M.: Politika, eta zientzia lanbide, Klasikoak, Bilbo, 2007.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-KEYNES, J.M.: Enplegu, interes eta diruari buruzko teoría orokorra, Klasikoak, Bilbo, 1998.

-MARX, K.: Karl Marx: Idazlan hautatuak, Klasikoak, Bilbo, 1998.

(-): Alderdi Komunistaren Manifestua, JAKIN, Donostia, 1998.

-PERMACH, J.: Esku ikusezinaren itzal luzea, EHU, Bilbo, 2018.

-WEBER, M.: Politika, eta zientzia lanbide, Klasikoak, Bilbo, 2007.

Gehiago sakontzeko bibliografia

PIKETTY, Th.: La crisis del capital en el siglo XXI. Crónicas de los años en que el capitalismo se volvió loco, Anagrama, Barcelona, 2015.
STIGLITZ, J. E.: La gran brecha. Qué hacer con las sociedades desiguales, Taurus, Barcelona, 2015JEFFY FRIEDEN,a.: Capitalismo global
OWEN, J. la demonización de la clase obrera

Aldizkariak

Sociología del trabajo
Revista de Economía y Sociología del Trabajo
Economía y Sociedad
Revista de Trabajo
Revista Internacional del Trabajo
Papeles de Economía
Industrial Relations Review
Work, Employment and Society
Sociologie du Travail

Web helbideak

Fundación Europea de Formación
http://europa.eu.int/agencies/etf/index_es.htm
-Agencia Europea para la Seguridad y la Salud en el Trabajo
http://europa.eu.int/agencies/osha/index_es.htm
-Organización para el Desarrollo y la Cooperación Económica (OCDE) www.oecd.org
-Organización Internacional del Trabajo (OIT) www.ilo.org
-Fundación Europea para la Mejora de las Condiciones de Vida y de Trabajo http://europa.eu.int/agencies/efound/index_es.htm
-Centro Europeo para el Desarrollo de la Formación Profesional
http://europa.eu.int/agencies/cedefop/index_es.htm
-Organización para el Desarrollo y la Cooperación Económica (OCDE) www.oecd.org
-Organización Internacional del Trabajo (OIT) www.ilo.org


TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak